2017-03-20

martxoak 20: UDABERRIA

Gaur, goizeko 11:00etik aurrera urtaro berrian sartuko gara. Gaurtik aurrera, eguzkiak hamabi ordu baino gehiagotan berotuko du lurra eta, eguerdian, gero eta gorago azalduko da, ekainaren 21ean punturik gorenean egon arte.
Udaberria itxaropenarekin eta garai berriekin lotzen dugu. Inguruko landareak loratzen hasten dira; arratsalde luzeagoak izango dira; mendi aldera bagoaz, kukuaren lehen agurra entzuteko aukera izango dugu, ...
Goza dezagun bada!

2017-03-17

"LAS BIBLIOTECAS ESCOLARES NO SON ÚTILES O INÚTILES, SON SENCILLAMENTE NECESARIAS"

La implementación de programas de apoyo al desarrollo de bibliotecas escolares en los centros educativos es una cuestión de voluntad política. Las bibliotecas escolares pensadas como recursos educativos en manos del profesorado para su quehacer docente y al servicio de la comunidad educativa, son una opción pedagógica que responde a una intención específica.

Así pues las bibliotecas escolares no es que sean consideradas útiles o inútiles por parte de la administración, nadie discute su valor. Lo que se pone entre dicho es si son necesarias o no. Este es el problema real que tenemos sobre la mesa.

Podemos argumentar su necesidad de muchas maneras. No es difícil hacerlo. Tenemos discurso armado suficiente. Esta no es la cuestión. Me pregunto, más bien, en base a qué parámetros la administración mide que un recurso educativo es necesario o no en la escuela. ¿Parámetros económicos, organizativos, metodológicos, curriculares…? ¿Donde se ponen las prioridades?
 

2017-03-16

IRAKURRI, GOZATU ETA OPARITU egitasmoa


Euskaltzaleen elkarteek, Udalek, liburutegi publikoek eta liburu dendek elkarlanean 11. urtez antolatuko dute aurten IRAKURRI, GOZATU ETA OPARITU egitasmoa. 2017ko martxoaren 20an hasi eta maiatzaren 31ra arte iraungo du.
Aurten inoiz baino herri gehiago ari dira euskarazko irakurtzaletasuna sustatzen: guztira 52 herrik abiatu dute IRAKURRI, GOZATU ETA OPARITU. 2017an 450.000 pertsona baino gehiagok izango dute aukera “1001 mundu” ezagutzeko! 
Egitasmoaren helburu nagusiak irakurzaletasuna bultzatzea, literaturarekin gozatzea eta gozaraztea dira, irakurtzeak eta oparitzeak (zein opariak jasotzeak) dakarten gozamenaren bidez. Horregatik, prozesu aberasgarri bat eta parte hartzaileentzako abantailak proposatzen dira.

artikulu interesgarri bat: "JUUL ETA NORA GUZTIAK GOGOAN"

OARSOALDEKO HITZA egunkarian ateratako eskola jazarpenari buruzko artikulu interesgarri hau ezagutarazi nahi dizuegu.

Eskola jazarpenaren gaineko ipuin baten pertsonaia da Juul; Gregie Maeyer da ipuinaren egilea eta ilustrazioa Koen Vanmechelen-a da

“Juulek kizkurrak zituen. Kizkur gorriak. Kobrezko hariak. Eta horrela garrasi egiten zioten beste haurrek: Kobrezko hari! Kaka duzu buruan! Kaka gorria! Horregatik Juulek, guraizeak hartu eta kizkurrak moztu zituen, banan-banan….”.
Juul ipuin bateko pertsonaia da eta haur bat irudikatzen du, bullyinga jasaten duen haur bat. Ile kizkurra duenez denek iraintzen dute, eta ilea moztuko du. Burusoil gelditu ondoren, denek belarri handiak dituela esaten diote, eta belarriak moztuko ditu. Begiak, besoak, hankak… irain eta eraso artean, gorputz atal denak galduko ditu Juulek. Nora agertzen den arte, elkartasuna, laguntasuna, enpatia… eta bere salbazioa.

FERNANDO MORILLO BORDARIN

Asteartean, seigarren mailako ikasleek Fernando Morilloren bisita izan zuten.
Aldez aurretik,  idazlearen honako liburu hauek irakurri dituzte:
Fernandoren saioak izugarri politak eta atseginak iruditu zitzaizkigun, une guztietan ikasleen arreta eta interesa lortuz.
MILA ESKER eta hurrengo bat arte!

2017-03-13

liburu bat: "OSKARBI 21"

OSKARBI Kultur Elkarteak Bidasoaldeko hainbat idazle biltzen ditu. Elkartea sortu ondoren,  "OSKARBI 21" liburua argitaratu da non kontakizun batzuk jaso diren. Bidasoako ingurunean kokaturiko idatzien bilduma da. Guztira 22 istorio, oso ezberdinak, estilo guztietakoak. Baina guztiek amankomunean partekatzen dute zerbait: Bidasoaldea. Bidasoaldeko txoko, pertsonak, ohiturak, istorioak ...  Eta hau da, hain zuzen, bazter honetan bizi garenontzat, liburu honek duen xarma.
Irakurtzera animatzen bazarete, seguru nago, kontakizunen batean pertsonaia ezagun bat aurkituko duzuela. Gure mediatekan duzue zain!


La asociación OSKARBI está compuesta por escritores de la comarca del Bidasoa. Con su creación, se ha editado el libro de relatos OSKARBI 21. Una colección de 22 historias de estilos diferentes, pero con algo en común: la comarca del Bidasoa. La comarca del Bidasoa con sus personas, costumbres, historias... Y este es, sobre todo, el encanto de este libro para los que aquí residimos .
Si os animáis, seguro que disfrutaréis con su lectura y encontraréis algún personaje conocido.

IKASTEKO BESTELAKO METODOAK

Badira ikasteko metodo ezberdinak eta oso eraginkorrak. Hona hemen eskola bateko atezain bati okurritu zitzaiona:

2017-03-08

martxoak 8: "IKUSEZINA, IKUSGAI BIHURTU"

Gaur, martxoaren 8an EMAKUMEEN NAZIOARTEKO EGUNA ospatuko dugu eskolan.
Horrretarako, ikusgai bihurtu nahi ditugu historian zehar eta gaur egun ere ikusezin izan diren eta diren emakumeak.
Astean zehar gelan, egunaren ospakizunaren zergatia azaldu zaie ikasleei eta ezagutzen dituzten kirolari, zientzilari, musikari, idazle, aktore eta margolariak aipatzea eskatu zaie. Honekin, gehienak gizonezkoak direla konturatuko dira hausnarketa egiteko baliogarria izango delarik. Ondoren, ”Emakumeak" power pointa ikusiko dute.
Ikasleek etxetik, emakume kirolari, musikari, aktore, zientzialari, idazle, margolari edo beste emakume esanguratsu baten argazkia eta informazio laburra ekarri dute.
Argazki hauek, pasilloetan jarritako ormairudietan itsatsiko dira.
 

EMAKUMEAK by talaialh_liburutegia on Scribd



2017-03-03

Antzerkia Itsas-Etxean: "ESCUADRA HACIA LA MUERTE"


Alfonso Sastrek orain 64 urte idatzitako Escuadra hacia la muerte antzezlana taularatuko dute larunbatean Hondarribiko Itsas Etxean. 1953an estreinatu zuten lehen aldiz Madrilgo Maria Guerrero antzokian eta hiru saioren ondoren zentsurak obra debekatu zuen.
Paco Azorin eszenografo eta zuzendari madrildarrak berreskuratu du obra. Aktore taldean, antzerkian eta telebistan eskarmentu handiko seikote bat dago: Julian Villagran, Carlos Martos, Jan Cornet, Ivan Hermes, Agus Ruiz eta Unax Ugalde gasteiztarra.

Noiz: martrxoak 4 (larunbata)
Non: Itsas Etxea Auditoriuma (Matxin de Arzu kalea 2)
Ordua: 20:00
Hizkuntza: gaztelaniaz
Sarrera: 15 € (8 € 18 urtetik beherakoentzat)
Sarrerak salgai:
  • Kutxabank-sarrerak
  • Arma Plaza kultur eta turismo informazio gunea
  • Leihatilan  2 ordu aurretik
Bidasoako Hitza: "UNAX UGALDE. HONDARRIBIKO EMANALDIA BEREZIA IZANGO DA"

2017-03-02

2017ko INAUTERIAK BORDARIn


INAUTERIAK BORDARIN by Slidely Photo Gallery

INAUTERIAK BORDARIn (2) by Slidely Photo Gallery

2016-2017 ko LIBURUAREN EGUNA ABIAN DA

2016-2017 ikasturteko Talaia Eskolako LIBURUAREN EGUNA martxan da.
Ikasturte honetako Liburuaren Eguna prestatzen hasiak gara dagoeneko. Gogoratzen duzuenez, iaz Roald Dahlen urtemuga zela eta, bere inguruan aritu ginen. Aurten, EUSKAL IDAZLEAK eta beraien obrak ezagutzeko aukera izango dugu, Haur eta Gazte Literaturan, "GEU ERE IDAZLE" lelopean.
Gure lana gauzatzeko lagungarria izango delakoan, honako wix hau prestatu dugu.
Klikatu irudian ea zer iruditzen zaizuen!!

https://talaialhliburutegia.wixsite.com/euskal-idazleak
Irudian klik egin
Ya preparados para comenzar con la actividad que organizamos para celebrar el Día del Libro en Talaia. 
Como bien recordaréis, el curso pasado lo dedicamos al centenario de Roald Dahl .
El presente curso queremos dar a conocer a nuestros alumn@s los escritores de Literatura Infantil y Juvenil en euskera. El lema que utilizaremos: "GU ERE IDAZLE" "YO TAMBIÉN ESCRITOR".
Para llevar a cabo nuestro trabajo pensamos que será de gran ayuda la wix que hemos preparado.
Pinchad en la imagen a ver que os parece!!



AGENDA 21. HONDARRIBIKO ESKOLEN ARTEKO UDALBATZA

HONDARRIBIKO ESKOLEN ETA UDALAREN NAHIZ TXINGUDIKO ZERBITZUEN ARTEKO FOROA OSPATU ZEN OTSAILAREN 9AN, UDALBATZA ARETOAN
Aurreko ikasturtearen amaieran Hondarribiko ikastetxeetako ikasleen ordezkariek hondakinen gaiari buruzko egindako proposamenei erantzun formal bat eman asmoz, otsailaren 9an, goizez, Eskolako Agenda 21en FORUA ospatu zen Hondarribiko udalbatza aretoan. Bertan parte hartu zuten Ama Guadalupekoa, Talaia Eskola eta Talaia Institutuko ingurumen ikasleek, Txingudiko Zerbitzuen mankomunitateko ordezkariek eta baita Hondarribiko Alkateak zein ingurumen zinegotziak. Bertan Txingudiko Zerbitzuen gerentea den Leire Zubiturrek eta Hondarribiko alkateak, Txomin Sagarzazuk, eskaerak banan-banan erantzun zituzten.
Jakin nahi baduzu zehatz-mehatz zer erantzun zuten, jarrai ezazu irakurtzen.
 A21eko arduradunak

2017-02-21

BIOGRAFIAS

Zer da hori? Ea al duzue inoiz hitz hori entzun?
Ba... "Biografia", pertsona baten bizitza kontatzeko idazten den testua da!
Guk, seigarren mailakook, historian zehar eragina izan duten pertsonaia ezagun batzuk aukeratu eta haien BIOGRAFIAK idatzi ditugu.
Begira, begira ... Abeslariak, zientzialariak, aktoreak, ... denetarik aurkituko duzu!



BIKOTEKA IRAKURTZEN/LEEMOS EN PAREJA

Urtarrilatik  seigarren mailako ikasleak "BIKOTEKA IRAKURTZEN" proiektuan murgilduta daude. Lankidetzako ikaskuntza metodo honek bikoteak osatzen ditu; rolen banaketatik abiatzen da (tutorea eta tutoretzapekoa), helburu komuna duelarik: irakurmena hobetzea. Hau guztia gidoi zehatz bati jarraituz egiten da testu errealak erabiliz eta benetako ulermen egoerak sortzen saiatuz. Bi helburu nagusi ditu:
- Irakurketa konpetentzia hobetzea, batez ere, ulermena.
- Ikasleek elkarri ematen dioten laguntza bultzatzea (ikasleen arteko interakzioak).
Ekintza hau, astean behin, Hizkuntza eta Gaztelera arloetan burutuko da.


Leemos en pareja from eli on Vimeo.




Desde el mes de Enero,  l@s alumn@s de sexto han comenzado con el proyecto "LEEMOS EN PAREJA". Este es un método de aprendizaje cooperativo basado en la creación de parejas, en las cuales, haciendo de tutor o de tutorado, ambos miembros aprenden a través de un guión de interacción estructurado, todo esto utilizando textos reales e intentando crear situaciones de comprensión auténticas.
Sus principales objetivos son:
- Mejorar la competencia lectora y especialmente, la comprensión lectora.
 - Fomentar la capacidad de cooperación entre el alumnado.
Esta actividad se llevará a cabo una vez por semana en las asignaturas de Euskara y Castellano.

2017-02-19

"AIREA, SUA ETA DESIRA"/"AIRE, FUEGO Y DESEO"

Juan Carlos García Hoyuelosek Aire, fuego y deseo bere poema bilduman oinarritutako errezitaldi musikala eskainiko du. Juan Ramon Makuso Mujikak saioa aurkeztuko du, errezitatzaileak Aritz Gorrotxategi, Pello Otxoteko, Felipe Juaristi eta Xabier Euzkitze izango dira eta Gontzal Mendibilek musikatuko du emanaldia.


 Otsailak, 21, asteartea / 21 de febrero, martes
19:30etan / A las 19:30 horas
Liburutegi Nagusia (Jarduera Aretoa) / Biblioteca Central (Sala de Actividades)
San Jerónimo s/n (Donostia / San Sebastián)




Recital musical sobre el libro Aire, fuego y deseo de Juan Carlos García Hoyuelos, presentado por Juan Ramón Makuso Mujika, que estará acompañado por los poetas: Aritz Gorrotxategi, Pello Otxoteko, Felipe Juaristi y Xabier Euzkitze, con el acompañamiento musical de Gontzal Mendibil.


 
CON TRADUCCIONES A TODAS LAS LENGUAS IBÉRICAS Y A ALGUNAS MODALIDADES LINGÜÍSTICAS
Este poemario contiene 25 poemas originalmente en castellano que han sido traducidos por un elenco reconocido de poetas, escritores, filólogos, lingüístas, periodistas, bertsolaris, profesores..., en todos los idiomas de Iberia, así como a algunas de las modalidades lingüísticas (incluido el ladino –sefardí–), aquellas que cuentan en la actualidad con una proyección literaria propia muy dinámica. Aire, fuego y deseo es la continuidad del compromiso de quienes, de una forma u otra, trabajamos para dignificar y defender los derechos lingüísticos.

El libro ha sido publicado por Ediciones Beta.

Enlaces de la Liburutegi Nagusia / Biblioteca Central:
castellano  Aire, fuego y deseo, Juan Carlos García Hoyuelos

2017-02-17

SLEEPTAK kanala

https://www.youtube.com/user/Sleeptak
Irudian klikatu

Youtuben euskarazko edukiak aurkitzea zaila izaten da askotan.
 Horrekin konturatuta, haurrentzako euskarazko kanal bat egiten hasi zen Zuri:
SLEEPTAK kanala. 
Bertan, eskulanak, errezetak, esperimentuak, matematika ...
Sartu eta ONDO PASA!!


2017-02-16

BISITARI BEREZIAK

Dakizuenez, pasa den ostiralean, 4. mailako ikasleak Iñaki Zubeldiarekin egon ziren . Liburuetako protagonistez hitz egin zigun, martetarrak, Pako belea, tximu bat, Xirripin fantasmatxoa, Miru eta Mara, Katalina, ... eta azkena, LORO BAT!! ... eta Zestoakoa!!
Arratsaldean, ezustekoa!!
Ez ba zaigu agertzen Iñigo maisuaren lagun bat loro eta yako batekin!! Yakoa, Iñaki Zubeldiaren liburuan agertzen den bezalakoa zen, berdin berdina.
Gelaz gela ibili ziren hegaztiak bisitan, baina pixka bat urduri ere hainbeste lagunen artean.
Egun borobila izan genuen!!




Diario Vascon irakurri dugunez, Donostian ere ba omen da oso loro famatu bat: Berritxu. Klikatu irudian loro sinpatiko honen istorioa eta bideoak ikusteko:

http://www.diariovasco.com/gipuzkoa/201702/14/berritxu-loro-acento-vasco-20170214123239.html

2017-02-13

"ESKOLA LIBURUTEGIAK, LABIRINTOAREN BEGIAN" artikulua

Pasa den aseartean, otsailaren 7an, EL CORREO.COMen honako artikuku interesgarri hau plazaratu zen.



" Profesionalki kualifikatutako liburuzainak dituzten ikastetxeek emaitza hobeak lortzen dituzte proba akademikoetan".



Joxeme Lopez de Arana
otsailak, 7

Artikulutik, beste gauza askoren artean, hau azpimarratzen dugu: 
  «ikerketek erakusten dute eskola-liburutegiak plus bat ematen diela ikasleen irakurketa-trebetasunari eta ikastetxeetako beste proposamen pedagogiko berritzaile askori, eta ekarpen horiei esker, eskola-liburutegia ezinbesteko espazio-baliabide-zerbitzua da egungo hezkuntza sisteman». 
 ...
 "Eskola-liburutegiek eraginkortasunez hobetuko dituzte ikasleen irakurketa errendimenduak, irakurketa jarrerak eta irakurtzeko ohiturak, baldin eta eskola-liburutegian adituak badaude, eta liburuzainek eskola-liburutegian lanaldi egokia, lan egonkortasuna, ekimen eskerga eta ilusioa badituzte".

Tamalez, hemen aritzen garenok, eskola liburutegiek daramaten bidea guztiz bestelakoa dela ikusten ari gara. Zergatik primeran funtzionatzen duen zerbait ez dute mantendu behar? Zergatik ez da zaintzen? Zergatik....?

2017-02-10

IÑAKI ZUBELDIAren BISITA

Gaur, laugarren mailako ikasleek Iñaki Zubeldiaren bisita izan dute. Berak idatzitako lau liburu irakurri ondoren, Martetarrak Zarautzen, Eskola sorgindua, Tximu bat klinikan eta Zestoako loroa,  solasean aritu gara oso gustura. Iñaki atsegina da oso, primeran azaldu dizkie ikasleei bere bizitza eta liburuen pasadizoak hamaika galderari erantzuna emanez.
Zestoako loroa dela, momentuz, bere azken liburua komentatu digu eta lehena, Euskaldun bat Marten. Guztira, 37 liburu ditu argitaratuak.
Eskertzekoa da eduki duen pazientzia liburu guztiak sinatzen, lagun asko gara eta!!
MILA ESKER IÑAKI!!

2017-02-06

ARO MODERNOAri buruz

Ba al dakizu noiz hasi zen Aro Modernoa? Eta noiz bukatu? Zeintzuk izan ziren aldaketak garrantzitsuenak? Egia al da Cristobal Colonek Asaiara joan nahi zuela eta Amerika aurkitu zuela? Eta Elkano izan zela munduari bira eman zuen lehenengoa?
Hau eta gehiago jakin nahi baduzu, irakur ezazu seigarren mailako ikasleek egin duten lana.
Ikasle bakoitzak arlo edo gai bat aukeratu du eta informazioa bilatu ondoren,  honako lan hauek egin dituzte:

9. ELKAR ILUSTRAZIO ETA IPUIN LEHIAKETA

Añadir leyenda



Elkar Ilustrazio eta Ipuin lehiaketak haurren eta gazteen artean irakurzaletasuna eta sormena bultzatzea du helburu.

Horretarako hiru modalitate antolatu dira, haur eta gazteen adinaren arabera:

Ipuina ilustratu
Ilustrazioa ipuin bilakatu 
Komiki edo bineta sortu




2017-01-25

ESKULANAK

Eskulanak by Slidely Slideshow

Hona hemen seigarren mailako ikasleek egindako lanak collage teknika erabiliz. OSO POLITAK!!

2017-01-24

17-18 IKASTURTERAKO MATRIKULAZIOA

 Datorren astelehenean, urtarrilaren 30rean matrikulazio epea irekitzen da, otsailaren 10era arte.

2017-01-19

URTARRILAK 20: SAN SEBASTIAN EGUNA

Irudian klikatu

Donostiarrek gehien sentitzen duten eguna da. Hiria 24 orduz eraldatzen da, Sarriegui maisuaren musikapean danborrek eta upelek arrada egiten dutenean, hiriaren historia jai-giroan eta modu koloretsuan gogoratzean.

Konstituzio Plazan bandera igotzea eta jaistea dira donostiarrentzat une zirraragarrienetako bi. Merezi du hiriko kaleetan danborradetako bati jarraitzea, goizaldean.

Haurren danborrada

Kaleko jaiaren eta danbor-hotsen artean, kolorez betetako eta emozioz gainezka dagoen danborrada ikusgarria nabarmentzen da. Urtarrilaren 20ko goizean, Donostia bakezko armadak hartuko du, 5.000 haur baino gehiagok osatutako armadak, herritarrak hunkitzeko prest. Haurren danborrada ikuskizun paregabea da.

2017-01-18

ESKOLA LIBURUTEGIAK, ZERTARAKO?

Gaur, BEHINOLA aldizkariak abenduko edizioan, Eskola-Liburutegiei buruz egindako artikulu interesgarria ezagutarazi nahi dizuzegu.
Eskola-liburutegien egoerari eta etorkizunari buruzko mahai-ingurua. Solaskideak: Iñaki Markotegi (Gipuzkoa); Amaia Henebutte (Lapurdi) eta Idoia Sobrino (Nafarroa).

klik egin
 "Haur eta gazteen artean irakurketa sustatzeko hainbat bide eta modu daude, baina horretarako baliabideen artean ezinbestekoak dira eskola-liburutegiak ere. Euskal Autonomia Erkidegoko eskola-sare publikoan ACEX programaren bidez kudeatu dira eskola-liburutegiak azken 20 urteotan. 2016an, ordea, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak jakinarazi du datorren urterako ACEXeko jardunaldi erdiko proiektu guztiak kentzea erabaki duela. Bizkaiko (65), Gipuzkoako (30) eta Arabako ikastetxe publikoetan izango du eragina, eta datozen urteetan gainontzeko ikastetxeetara zabalduko da. Eskola-liburuzainek eta hezkuntza komunitateak, oro har, gogor salatu dute erabakia eta Eusko Legebiltzarrean ez ezik, hainbat udaletako osoko bilkuretan ere eztabaidatu da gaiaren inguruan. Bide horrek, eskola-liburutegirik gabeko hezkuntza sistemarantz garamatzala ikusita, gaia mahai gainean jartzea erabaki dugu. Zertarako behar dira eskola-liburutegiak? Nolakoak dira eskola-liburutegirik gabeko eskolak?"
                         
                                             Artikulu osoa

2017-01-16

MAITE FRANKO BORDARIN

Pasa den ostiralean, Maite Franko ipuin kontalariaren bisita jaso zuten 3. mailako ikasle guztiek. Primeran pasa zuten ikasleek eskainitako ipuinak entzuten eta antzezten ere. Mila mila esker Maite.

"HAURTXO POLITA" kanta

Hona hemen gure kanta politenetako bat musika beltzaren doinuaz.
Ederra benetan!!

iturria: naiz: Berriola

2017-01-11

liburu bat: "LAS AVENTURAS DE KANIDE-LA CEREMONIA DEL FUEGO"

Pasa den hilabetean, Verbum Editorialak Iñaki Sainz de Murietak idatzitako "Las aventuras de Kanide. La ceremonia del fuego" liburuaren bi ale helarazi zizkigun gure mediatekan izateko.
Guk, gure blogaren bidez eskerrak luzatu nahi dizkiegu bai editorialari eta baita idazleari ere egindako opariagatik. MILA ESKER!

Idazlearen eskutitzak  horrela dio:
 

"Lankide agurgarriak,
Euskal ikastetxe publikoetako irakaslea izanik, plazer handia da niretzat "Las aventuras de Kanide-La ceremonia del fuego" liburuaren 2 ale erraztea, hemendik aurrera zuen Mediatekaren titulu berria izango delakoan esperoz. Aipatzekoa da hau "Energia Olatuak. DSS2016"ak luzatutako laguntzarik gabe ezin izango zela posible izan, horri esker 150 ale banatu  ahal izango baitira Gipuzkoako hainbat ikastetxe eta liburutegietan.
Honen  ondorioz, eskertuko nizueke minutu batzuk hartzea eta jarraian erraztutako etiketak erabiliz honen berri sare sozialetan hedatzea, ekimenaren kontrola eta hedapenean laguntzeko.
Eskerrik asko zuen arretagatik. Laster arte."
Iñaki Sainz de Murieta
Facebook: www. facebook. com/dss2016
Twitter:@DSS2016
Instagram:@dss2016
www.sainzdemurieta.com


 El mes pasado la Editorial Verbum nos hizo llegar dos ejemplares del libro escrito por Iñaki Sainz de Murieta titulado "Las aventuras de Kanide. La ceremonia del fuego"para nuestra mediateca.
Queremos agradecer desde nuestro blog,  tanto a la Editorial como al escritor por el bonito detalle. MILA ESKER!

Esta es la carta:
"Como docente de la red pública vasca. tengo el placer de entregaros 2 copias del libro "Las aventuras de Kanide-La ceremonia del fuego", que espero pase a dormar. a partir de ahora, un nuevo título en vuestra mediateca. Esto no habría sido posible sin la ayuda "Olas de Energía. DSS2016", ya que gracias  a su dotación económica se van a poder entregar 150 ejemplares a distintos colegios y bibliotecas públicas de Guipúzcoa. 
Es por eso que os pido que os toméis unos minutos para dar noticia de ello a través de las redes sociales usando las etiquetas que aparecen a continuación, para ayudar a su control y difusión.
Muchas gracias por vuestra atención. Hasta pronto. "

Iñaki Sainz de Murieta
Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...