Mostrando entradas con la etiqueta Ingurunea. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Ingurunea. Mostrar todas las entradas

2017-03-20

martxoak 20: UDABERRIA

Gaur, goizeko 11:00etik aurrera urtaro berrian sartuko gara. Gaurtik aurrera, eguzkiak hamabi ordu baino gehiagotan berotuko du lurra eta, eguerdian, gero eta gorago azalduko da, ekainaren 21ean punturik gorenean egon arte.
Udaberria itxaropenarekin eta garai berriekin lotzen dugu. Inguruko landareak loratzen hasten dira; arratsalde luzeagoak izango dira; mendi aldera bagoaz, kukuaren lehen agurra entzuteko aukera izango dugu, ...
Goza dezagun bada!

2017-03-02

AGENDA 21. HONDARRIBIKO ESKOLEN ARTEKO UDALBATZA

HONDARRIBIKO ESKOLEN ETA UDALAREN NAHIZ TXINGUDIKO ZERBITZUEN ARTEKO FOROA OSPATU ZEN OTSAILAREN 9AN, UDALBATZA ARETOAN
Aurreko ikasturtearen amaieran Hondarribiko ikastetxeetako ikasleen ordezkariek hondakinen gaiari buruzko egindako proposamenei erantzun formal bat eman asmoz, otsailaren 9an, goizez, Eskolako Agenda 21en FORUA ospatu zen Hondarribiko udalbatza aretoan. Bertan parte hartu zuten Ama Guadalupekoa, Talaia Eskola eta Talaia Institutuko ingurumen ikasleek, Txingudiko Zerbitzuen mankomunitateko ordezkariek eta baita Hondarribiko Alkateak zein ingurumen zinegotziak. Bertan Txingudiko Zerbitzuen gerentea den Leire Zubiturrek eta Hondarribiko alkateak, Txomin Sagarzazuk, eskaerak banan-banan erantzun zituzten.
Jakin nahi baduzu zehatz-mehatz zer erantzun zuten, jarrai ezazu irakurtzen.
 A21eko arduradunak

2016-10-05

"GipuzkoAround" PROIEKTUA

GipuzkoAround proiektuak Gipuzkoako 89 udalerriak lehen aldiz bideo batean elkartzeko helburua izan du. 6 minutuko bideoan gure lurralde historikoaren herri eta hirien txoko, kale, monumentu, paisaia eta pertsona esanguratsuenak biltzen ditu.

 GipuzkoAround es un proyecto que tiene como objetivo unir por primera vez en un vídeo los 89 munipicios de Gipuzkoa. Un vídeo que en 6 minutos recoge los rincones, calles, monumentos, paisajes y persona más significativas de los pueblos y ciudades de nuestro territorio histórico.


 

2016-09-22

UDAZKENEAN GAUDE.


Gaur, arratsaldeko 16:21tan, udarari agur egin behar diogu udazkenean sartzeko.

Urtaro guztiek xarma daukate, bakoitzak berea. Baina, ezin da ukatu udazkenak zerbait berezia daukala. Basoetako kolore eztanda, ikuspegi zorraragarriak sortzen ditu.
Margolari baten lanaren antzera, basoak hamaika kolore eskaintzen dizkigu: gorriak, horiak, berdeak, laranjak...

ONGI ETORRIA IZAN!!

2016-03-26

JAIZKIBEL, KLIK BATEAN


Lander Zurutuza lezoarrak Jaizkibel mendian ateratako argazkiekin egitasmoa abiatu du. Tarteka mendiarekin lotura duten argazkiak ari da sarean jartzen, horretarako propio sortu duen webgunean.
Irudiak ikusgarriak dira, Jaizkibelek duen balioa eta aberastasuna adierazten dute. Oraingoz, 14 daude. Askoz gehiago egongo dira.

iturria: Hitza

2015-10-27

joko bat: ZERUTIK BEGIRA

Hona hemen Gipuzkoa gehiago ezagutzen lagunduko digun joko berri bat: ZERUTIK BEGIRA, antzara jokoaren oinarrituta.
Sartu, irakurri arretaz agertzen zaizkizun testuak eta erantzunak eman.

http://www.zerutikbegira.com/

2013-12-11

liburu bat: TATSU NAGATAREN PIZTIA HANDIAK

 Tatsu Nagata Thierry Dedieuk asmaturiko pertsonaia da, eta ikertzaileak, liburuko ataletan barrena
animalia batzuen inguruko informazioa helaraziko digu euskaraz plazaratu duen bere lehen obra honetan.
Balea, krokodiloa, gorila, hartza, otsoa, lehoia eta marrazoari buruzko informazioa jasotzen du irakurleak oso modu xelebrean, eta horixe da, hain zuzen, liburu honen balio literarioa. Berez informazio liburutzat edo formaziorako materialtzat har daiteke Tatsu Nagataren liburu hau. 
 Informazio gehiago

Hona hemen liburuaren irudi batzuk:
TATSU NAGATA on PhotoPeach

2013-09-23

UDAZKENA

Eman ez arren,   udazkenean sartu garela esaten digu  egutegiak. Adituek diotenez, atzo, irailaren 22an, 22:44tan hasi zen eta 89 egun eta 20 ordu iraungo du, abenduaren 21ean neguari paso emateko.
Hau ospatzeko, hemen duzue Benito Lertxundiren kanta: UDAZKEN KOLORETAN .

2013-06-11

HONDARRIBIA EZAGUTZEN

Glog honetan, "HONDARRIBIA" gaiari buruz, laugarren mailako ikasleek egindako lan guztiak bildu ditugu. Kartelen gainean klikatuz, gela bakoitzean egin den lana irakurtzeko aukera izango duzue. Lan bikaina benetan. ZORIONAK!!

2013-06-05

INGURUGIROAREN NAZIOARTEKO EGUNA

Gaur, ekainak 5,  ingurumenari Nazio Batuen Erakundeak urtero eskainitako eguna ospatzen da.
Egun honen ospakizuna 1972ko abenduaren 15ean onartu zen, Nazio Batuen Batzar Nagusian. Egun horretan, Nazio Batuen Ingurumenerako Programa  ere onartu zen .
NBEak egun honetaz baliatzen da mundua ingurumenak duen garrantziaz kontzientziatzeko, jendeari hurbiltasuna erakutsiz.

Gainera, egun honi esker, urtero komunikabideetan ingurumenari buruz hitz egitea lortzen da, eta ondorioz, gaur egun gure gizartean lekua duen gaia bihurtu.
Ospatzeko, hainbat ekitaldi, asmo oneko adierazpen, jarduera, protesta eta abar egiten dira.Guztiak beharrezkoak dira ingurugiroa zaindu eta babestu nahi badugu. ez baita lan makala. Izan ere, erraza izan daiteke hitz eta ekintza politak egitea, baina ez da batere erraza jendearen pentsatzeko eta jokatzeko modua aldatzea; ez da erraza natura agortezina dela eta bertan dagoen guztia ustiatu genezakeela burutik kentzea; ez da erraza bizimoduari lotu dizkiogun hainbat erotasuni uko egitea. Beti ez da erraza, gure bizi-kalitatea murriztu gabe, ingurugiroari kalte gutxiago egingo dioten ohitura eta baliabide berriak erabiltzea.
 Eta hala ere, hori guztia egin beharrekoa dugu.
Ondoko bideoa ikusi eta hausnartu:



2013-01-21

INGURUNE ARLOA

Hona hemen INGURUNE arloan eta  5. mailan lantzen diren gai  batzuei buruzko sekuentzia didaktikoak. Irudiaren gainean klikatzen baduzue informazioa eta ariketak aurkituko dituzue.
Irudian klikatu
Beheko helbidean beste gai batzuk aurkituko dituzue:
http://www.lapecera.eu/juegos.php
Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...