2013-12-27

TXOTXONGILOAK

Txotxongiloekin lan egiteko teknika ezberdin asko dago. Laura Kibelek, italiarra, oinak, belaunak, eskuak...gorputzeko atal guztiak txotxongilo bihurtzen ditu umorea, fantasia, kolorea eta erritmo biziko istorioak sortuz. Hona hemen adibide bat:

2013-12-19

GABON KANTAK

Egin klik argazkiaren gainean eta abesti bakoitzean partitura, letra eta mp3a ikusiko duzue.

ZINEMA EUSKARAZ

http://www.eitb.com/eu/kultura/zinema-euskaraz/

Eta Gabonetan, etxean egoteko denbora gehiago dugunez, zenbait pelikula euskaraz  ikusteko aukera dugu helbide honetan.
Irudiaren gainean klikatu.

2013-12-18

HAUR TXINATAR BATEN AMETSAK, ARGAZKIETAN

Wengenn Liao haurra lo dagoen bitartean, Queenie Liao , bere amak, haurrak dituen ametsak imajinatzen ditu konposaketa ezberdinak eginez. Argazkirik hoberenak "EL BEBE DURMIENTE" liburuan jaso dira. Hona hemen hauetako batzuk.

HAUR TXINATAR BATEN AMETSAK on PhotoPeach

2013-12-15

2013ko GABONETAKO IRAKURKETA GIDA

Eta, eskutitza egin behar duzuela aprobetxatuz, ez ahaztu libururen bat ere eskatzea. Hemen dituzue, ideia bat egiteko, zuentzako eta gurasoentzako prestatu dugun gida txiki bat. Baietz zerbait interesgarria aurkitzen duzuen!


Hona hemen beste gida batzuk:
ACEX Bizkaia
NEGUKO GIDA 2013 
EUSKARA GIDA

OLENTZERORI ESKUTITZA

 http://www.eitb.com/eu/hiru3/olentzero/
Urtero bezala, blog honetan, Olentzerori edo Erregeei eskutitza idazteko aukera eman nahi diegu gure ikasleei. Irudiaren gainean klikatuz, esandako eskutitzak aurkituko dituzue beste gauza batzuen artean: ipuinak, jokoak, eskulanak, abestiak...
Zuen gustukoa izatea espero dugu!

BERTSOLARI TXAPELKETA FINALA 2013

AMETS ARZALLUSEK jantzi du txapela. Hendaiara joan da txapel preziatua. Buruz burukoan indarrak Lujanbiorekin neurtu ondoren, Arzallusek irabazi du lehia, 1737,5 puntu eskuratuta. Aurreko txapeldunak, berriz 1686,5 puntu lortu ditu.


Hona hemen Amets Arzallusen agurra, Barakaldoko BECen izandako 2013ko Bertsolari Txapelketa Nagusiaren finalean.
Iturria: eitb.com
Eta bertsolaritzaz gehiago jakiteko hona hemen Xabier Altunak, 2011. urtean egindako dokumentala:
"BERTSOLARI"

2013-12-12

GABONETAKO HONDARRIBIKO LIBURU AZOKA


Igandera arte zabalik dago Hondarribiko Zumardian XIX. Euskal Liburu eta Disko Azoka, urtero Gabonen aurreko egunetan finkoa bilakatu den hitzordua.
San Pedro kaleko lanak direla eta, Zumardian jarri dute aurten.
Bordari eta Satarka lehiaketen sari-ematea egingo da etzi, 30 urtetako lan aukeratuen aurkezpenarekin batera.


LIBURU BERRIAK

Hona hemen mediatekan erositako azken liburuak. Zuen zain daude!

2013-12-11

liburu bat: TATSU NAGATAREN PIZTIA HANDIAK

 Tatsu Nagata Thierry Dedieuk asmaturiko pertsonaia da, eta ikertzaileak, liburuko ataletan barrena
animalia batzuen inguruko informazioa helaraziko digu euskaraz plazaratu duen bere lehen obra honetan.
Balea, krokodiloa, gorila, hartza, otsoa, lehoia eta marrazoari buruzko informazioa jasotzen du irakurleak oso modu xelebrean, eta horixe da, hain zuzen, liburu honen balio literarioa. Berez informazio liburutzat edo formaziorako materialtzat har daiteke Tatsu Nagataren liburu hau. 
 Informazio gehiago

Hona hemen liburuaren irudi batzuk:
TATSU NAGATA on PhotoPeach

2013-12-03

2013ko EUSKARAREN EGUNA TALAIAN

 Atzo, abenduak 3, EUSKARAREN EGUNA ospatu genuen eskolan. Goizean zehar ekintza ezberdinak antolatu ziren. Goizeko bederatzietan 5. mailako ikasleek irratsaio bereziari ekin zioten gela guztietako kideek parte hartu zutelarik. A eta E gelako ikasleek Salamancara, B eta Ckoek Isil-isilik eta Ituringo Arotza eta Dkoek Urtxintxa oihanean abestiak kantatu zituzten. Bukatzeko, Euskaraz bizi abestia eskola osoko ikasleek abestu zuten. Guzti honetaz gain, astean zehar gela bakoitzak ortzadar bat eta eguzki euskaldun bat sortu du pasilloko paretak apaintzeko lelo batekin:
 “HAINBAT KOLOREZ EUSKARAZ AHO BATEZ”
Gurasoen laguntza ere jaso dugu, euskara batuan ez dauden hitzak, herrikoak bertakoak, hain zuzen ere, bildu ditugu eta euri tanta baten barruan idatzi egin dira. Tanta hauek, sortutako ortzadarretan jarri dira.
Hona hemen ekintza guzti hauen muestra txiki bat. Ea gustatzen zaizuen!

EUSKARAREN EGUNA BORDARIN by Slidely Slideshow


2013-12-02

IPUIN KLASIKOAK (III)

Oraingo honetan,  3. A, 3. C eta 3. Dko ikasleek ipuin hauek irakurri dituzte:
Erpurutxo, Jack eta babarrun magikoak eta Otsoa eta zazpi antxumeak. Hona hemen argazki batzuk:

ipuin klasikoak 3 by Slidely Slideshow

Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...