Mostrando entradas con la etiqueta Informazioa. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Informazioa. Mostrar todas las entradas

2017-09-21

"TITIRIKONTU KONTARI" ANTZERKIA HAURRENTZAT


Datorren larunbatean, irailak 23, arratsaldeko 17:00etan,  Irungo Amaia Kultur Zentroan haurrentzat antzerki ikuskizuna izango da Gorakada Antzerki Taldearen eskutik.

"TITIRIKONTU KONTARI"  emanaldi honetan, honako ipuinak ikusteko aukera izango ditugu: 

«Zapataria eta iratxoak», 
«Barbantxo»
«Urretxindorra».
 

HEMENTXE GAUDE, EZ GAUDE AHAZTUTA!

Aurtengo ikasturtean mediatekan aldaketak daude. Mediatekako ardura eskuz aldatu da. Carmenek Garbiñeri pasa dio lekukoa. Asko zor diogu Carmeni proiektu hau bideratzen eta osasuntsu mantentzeko egin duen lan ederragatik. Erronka polita dugu esku artean, eta ilusioz ekin diogu Talaia eskolako Mediateka bizia eta irekia izaten jarraitu dadin. Denoi esker eta denon artean eraikitzen jarraituko dugula ziur gaude.

MILA-MILA ESKER CARMEN!

Iraileko lehenengo egunetik eta urria bitarte, mediateka berriro ere martxan jartzeko (eta arduradun berria martxan jartzeko) behar diren prestaketa lanak egiten gabiltza. 

Hori dela eta, liburutegiko ateak urriaren 2an zabalduko dira.


2017-07-14

"DIES OIASSONIS": ERROMATAR VIII. JAIALDIA IRUNEN

Irunek, antzinako Oiasso erromatarrean egun batzuetan iraganaldira itzultzeko aukera eskaintzen du garai hori deskubritzeko, ezagutzeko eta disfrutatzeko. Programak birsorkuntza biltzen ditu, bisitariak 2.000 urte atzera lekualdatzeko gai direnak: antzerkia, zirkua, legionarioak, gastronomia, merkatua, artisautza, bitxigintza eta jokoak.
Ikuskizunnagusia Navigium Isidis. Isis jainkosaren aldeko prozesio bat da eta antzinatean nabigazio-denboraldia inauguratzeko egiten zen. Prozesio hau Irungo hainbat herritarren parte-hartzeari esker ospatzen da.
 Feria uztailaren 14tik 16ra izango da.



 Irun, la antigua Oiasso romana, ofrece durante unos días la oportunidad de volver a la antigua civilización romana para descubrir, conocer y disfrutar de su pasado. El programa reúne recreaciones, teatro, circo, legionarios, gastronomía, artesanía, joyería y juegos capaces de trasladar a los visitantes 2000 años atrás.
El espectáculo principal del festival es la Navigium Isidis, la procesión dedicada a la diosa Isis con la que se abría el mar a la navegación en la Antigüedad. Esta ceremonia es posible a la participación de los vecinos de Irun. 
La feria se realizará del 14 al 16 de Julio.  


2017-06-09

HONDARRIBIKO ERDI AROKO AZOKA 2017


Larunbata eta igandean Hondarribia Erdi Arora bueltatuko da, Erdi Aroko Azokaren edizio berri bat bertan ospatuko baita.
 Goizeko 10:00tatik 14:00etara eta arratsaldeko 17:00tatik 21:00etara, era guztietako jarduera, ikuskizun eta ekitaldi ikus ahal izango dira egun batean izan zenera itzuliko den Hondarribian.
 Artisautza, erakusketariak, tailerrak, animazioa, jarduerak, lehiaketak, erakusketak. Hondarribiko Erdi Aroko Azoka hiria, alde zaharra eta bertako etxe eta jauregiak bisitatu eta hiriaz gozatzeko beste eragingarri bat da. Eskaintza oso-osoaz handi nahiz txikiek gozatuko ahal izango dute bertan sortzen den giro paregabean.



 

2017-06-03

MEDIATEKAK ARRISKUAN

Hemen duzue Zuhaizti eskolak egindako bideoa. Bertan Mediatekako arduradunak Euskal Eskola Publikoetan mantentzea aldarrikatzen da.
Espero dugu iritsi behar den tokira iristea ea gauzak birplanteatzen diren eta benetan funtzionatzen ari diren proiektuak bizirik mantentzen uzten diguten!!
Talaia Bordari Mediatekatik txalo bero bat!!


2017-04-04

BIBLIOTECA DIGITAL MUNDIAL

https://www.wdl.org/es/
Irudian klik egin
La Biblioteca se incorporó en 2011 a la World Digital Library, proyecto apoyado por la UNESCO y liderado por la Biblioteca del Congreso de Estados Unidos.
El portal nació con los siguientes objetivos:
  • promover el entendimiento internacional e intercultural, ampliar la cantidad y la variedad de contenidos culturales en Internet,
  • facilitar recursos a los educadores, estudiosos y el público en general,
  • permitir a las instituciones asociadas reducir la distancia digital dentro y entre los países.
Desde la Biblioteca Digital Mundial se puede acceder, de manera gratuita y en formato multilingüe, a una selección de obras de todos los continentes, consideradas fundamentales y representativas de la cultura de cada país.
iturria: B.N.E.

Reúne mapas, textos, fotos, grabaciones y películas de todos los tiempos y explica en siete idiomas las joyas y reliquias culturales de todas la  bibliotecas del planeta. 
Actualmente la Biblioteca Digital Mundial ha colocado 15.748 artículos sobre 193 países en el período comprendido entre 8000 a. C. y 2000 d. C.

2017-03-02

AGENDA 21. HONDARRIBIKO ESKOLEN ARTEKO UDALBATZA

HONDARRIBIKO ESKOLEN ETA UDALAREN NAHIZ TXINGUDIKO ZERBITZUEN ARTEKO FOROA OSPATU ZEN OTSAILAREN 9AN, UDALBATZA ARETOAN
Aurreko ikasturtearen amaieran Hondarribiko ikastetxeetako ikasleen ordezkariek hondakinen gaiari buruzko egindako proposamenei erantzun formal bat eman asmoz, otsailaren 9an, goizez, Eskolako Agenda 21en FORUA ospatu zen Hondarribiko udalbatza aretoan. Bertan parte hartu zuten Ama Guadalupekoa, Talaia Eskola eta Talaia Institutuko ingurumen ikasleek, Txingudiko Zerbitzuen mankomunitateko ordezkariek eta baita Hondarribiko Alkateak zein ingurumen zinegotziak. Bertan Txingudiko Zerbitzuen gerentea den Leire Zubiturrek eta Hondarribiko alkateak, Txomin Sagarzazuk, eskaerak banan-banan erantzun zituzten.
Jakin nahi baduzu zehatz-mehatz zer erantzun zuten, jarrai ezazu irakurtzen.
 A21eko arduradunak

2016-12-20

JOSTAILUEN AUKERAKETA/ELECCIÓN DE JUGUETES

Jostailuak ondo pasatzeko tresna izanda, komunikaziorako, lotura afektiborako edota balio hezitzaileak lantzeko ere oso egokiak dira. 
Jostailuen aukeraketan kontuan hartu beharreko hainbat puntu bildu dira Zarautzko Udalak prestatu duen gida honetan eta, garai honetan, zuen interesa izango delakoan erakutsi nahi dizuegu.


Como todos sabemos, los juguetes no son solo para divertirse sino que, si son bien elegidos, pueden tener unos valores educativos importantes. El Ayuntamiento de Zarautz ha reunido en esta guía una serie de puntos a tener en cuenta a la hora de elegirlos y pensamos que puede ser de gran ayuda. iturria: Orokietako mediatekako bloga

2016-12-15

ESKOLA LIBURUTEGIAK DIRELA ETA/SOBRE LAS BIBLIOTECAS ESCOLARES

Eskola Liburutegien etorkizunarekin kezkatuta gaude oso. Administrazioak ez ditu kontutan hartzen.
 Egun hauetan, PISA txostenaren emaitzak kaleratu direla, asko dira gure buruari egiten dizkiogun galderak.
iturria: BEGEL
 

Eta bitartean hemen, egunero, gure eskolako mediatekak duen bizitasuna  ikusten dugu eta horregatik, hain zuzen, kezkatu egiten gara,  azken ikasturteotan EAEko sare publikoan lan egiten duten eskola-liburuzainak geroz eta gutxiago baitira, Eusko Jaurlaritzak ACEX programa etetea erabaki duelako.

EZ DA EZER ULERTZEN!!
 

Liburuaren Eguna TALAIAn
Estamos muy preocupadoscon el futuro de las Bibliotecas Escolares. La Administración no las tiene en cuenta. Durante estos días en los que se han hecho públicos los resultados del Informe PISA, nos hacemos muchas preguntas:

Y mientras tanto, nosotros desde aquí, vemos a diario la vida que tiene nuestra mediateca y, preciasmente por ello, nos preocupamos porque sabemos que en estos últimos cursos son cada vez menos los puestos de bibliotecarios escolares en nuestra Comunidad ya que el Gobierno Vasco ha decidido terminar con el programa ACEX.

2016-12-02

GIPUZKOAKO KULTURA BONUA

Abenduaren 3etik aurrera eskuratu ahal izango dira kultura bonuak kanpaina honi atxiki zaizkion dendetan edo antzoki eta auditoriumetan. Kanpainaren leloa "Kaixo Kultura" da, eta Eguberritako kanpainaren barruan Kulturari ongietorria emateko modu bat izango da.
Bonuak apirilaren 15era arte erabili ahal izango dira.
Dendetako Bonuak 20 eurotan jarriko dira salgai, eta horrekin 30 euroko erosketa egin ahal izango da.
Desde el  3 de diciembre el Bono Cultura se podrá adquirir en los comercios guipuzcoanos que venden libros, música en cualquier soporte y películas, y en los teatros y auditorios que se hayan adherido a esta campaña cuyo lema es “Kultura handia, salneurri txikian” o  “La cultura en mayúsculas a precios minúsculos” y que se presenta con el distintivo Kaixo Kultura,  que pretende ser un saludo de bienvenida a la Cultura en la campaña navideña.
Podrá hacerse uso de los bonos hasta el 15 de abril y podrán adquirirse hasta que se agoten.
Los bonos de compra en tiendas costarán 20 euros, pero su valor real será de 30 euros.

2016-10-21

VIRGINIA GILekin solasean. "EN LA CALLE MAYOR"


Datorren asteazkenean, hilak 26, arratsaldeko 19:30etan herriko Obispo Hotelean, Virginia Gilekin   bere liburari buruz hitz egiteko aukera izango dugu, "EN LA CALLE MAYOR" .
Bere liburuaz gain, Talaia eskolak eskertu nahi dio Virginiari,  Roald Dahl-en erakusketa antolatu zenean,  bere blogean egindako sarrera.
¡MILA ESKER VIRGINIA!

El próximo miércoles dia 26, a las 19:30 en el Hotel Obispo tendremos la oportunidad de hablar con Virgini Gil sobre su libro "EN LA CALLE MAYOR" . 
Además de su libro, desde la Talaia eskola, queremos agradecer a Virginia la entrada que realizó en su blog referente a la exposición que organizamos sobre Roald Dahl. 
¡MILA ESKER!

2016-10-14

"IPURTARGIAREN DISTIRA"


"IPURTARGIAREN DISTIRA" izenburuarekin liburu bat eta blog bat dugu. Joseba Martínez Huerta, Bigarren Hezkuntzako irakaslearenak.
Hezkuntzaz hausnartzeko ipuinak dira. Hausnartzeko, baina ez teorien bitartez, ipuinen bitartez baizik. Hala, egileak mundu osoko ipuinak darabiltza, beste gai batzuk beste direlarik, pertseberantzia, itxaropena, motibazioa, koherentzia, aniztasuna, komunikazioa, elkarlana, enpatia, inplikazioa, elkartasuna, ongizatea, autonomia, emozioak, erresilientzia eta maitasuna aztertzeko.


2016-10-13

2016ko LITERATURA NOBEL SARIA

Gaur, Suediako Literatura Akademiak  2016. urteko Literatura Nobel sariduna jakinarazi du:
Bob Dylan.
Jaiotzez Robert Allen Zimmerman,  1941eko maiatzaren 24ean  jaio zen Minnesotan. Musikari, abeslari eta olerkaria. Haren lanik ospetsuena 1960ko hamarkadakoa bada ere, bost hamarkadaz aritu da eszenatokiaren gainean.


Haren kanta batzuk "Blowin' in the Wind" edo "The Times They Are a-Changin'" gerraren kontrako ereserkiak bilakatu dira. Izan ere, kanten letretan politika, era literarioan eta filosofikoan, hizpide ohikoa da. Bere estiloa zabaldu da denborak aurrera egin ahala.

2016-10-11

MINTZALAGUNA PROGRAMA


Mintzalaguna programa aurten ere martxan da; euskaraz hitz egin ohi duten pertsonak euskaraz egin nahi duten pertsonekin elkartzen dituena.
"KONTURATZERAKO, EUSKARAZ" 

 ADI!!!  2016-2017 ikasturteko Mintzalagunean izen-ematea
zabalik  urriaren 5etik 15era !!


Ya está en marcha este curso el programa  Mintzalaguna, el programa que junta a personas que tienen costumbre de hablar en euskara  con aquellos que quieren practicarlo.
Inscripción del 5 al 15 de octubre.

2016-09-22

UDAZKENEAN GAUDE.


Gaur, arratsaldeko 16:21tan, udarari agur egin behar diogu udazkenean sartzeko.

Urtaro guztiek xarma daukate, bakoitzak berea. Baina, ezin da ukatu udazkenak zerbait berezia daukala. Basoetako kolore eztanda, ikuspegi zorraragarriak sortzen ditu.
Margolari baten lanaren antzera, basoak hamaika kolore eskaintzen dizkigu: gorriak, horiak, berdeak, laranjak...

ONGI ETORRIA IZAN!!

2016-09-07

IKASTURTE HASIERAKO BULETINA

Datorren astelehenean, irailak 12, eskolako ateak ireki egingo dira gure ikasleentzat. Uda ondoren eta herriko jaiak pasata, indarberrituak etorriko dira lagun guztiekin elkartzeko ilusio handiz, hala espero dugu behintzat. Hemen duzue ikasturte honerako buletina, etxera helaraziko zaizuena. JAI ZORIONTSUAK IZAN!! El próximo lunes 12 de septiembre se abrirán las puertas del centro para nuestro alumnas y alumnos. Después de un buen verano y de las fiestas, volverán con fuerzas renovadas y con la ilusión de encontrarse con todos los compañer@s. Aquí tenéis el Boletín de comienzo de curso que se os hará llegar a casa. FELICES FIESTAS!!

2016-01-25

MATRIKULATZE EPEA ZABALIK/ABIERTO EL PLAZO DE MATRÍCULA

Hurrengo ikasturterako matrikulatze epea zabaltzen dela adierazi nahi dizuegu. 2016-2017 ikasturtean ikasle berriak izango direntzat matrikulazio epea honakoa izango da: urtarrilaren 25etik otsailaren 5era.
Matrikulazioa idazkaritzan izango da.
Helbidea: BORDARI. Baserritar etorbidea, 51.



 El plazo de matrícula del curso 2016-2017 para los alumnos nuevos  sera del 25 de Enero al 5 de Febrero.
Las matrículas se realizarán en secretaría.
BORDARI, Baserritar etorbidea 51. 

2016-01-18

NI ZU BEZALA PROGRAMA

"Gizaki oro pertsona da berez beti.
Eta inoiz ez dio izateari uzten, ezta zati batean ere, gaitasun gehiago edo gutxiago izateagatik. Ni Zu Bezala."

  Ikasturte honetan ere NiZuBezala programa martxan jarraitzen du.
Gureak Taldeak antolatzen duen programa bat da; desgaitasunaren inguruan sentsibilizazioa eta gerturatze bat eragitea da bere helburua. 




2015-12-10

HONDARRIBIKO LIBURU ETA DISKO AZOKA

Atzo zabaldu eta igandera arte ikusgai egongo da Arrantzale Auzoan Hondarribiko XXI. Euskal Liburu eta Disko Azoka. Durangoko azoka erraldoiaren ondorengo lehenengoa da eta herrian bertan, azkeneko disko zein liburuen berrikuntzak aurki ditzakegu.
 


Egunak: abenduaren 9tik – 13ra 
Lekua: Arrantzale Auzoa
Ordutegia: 11:00 - 14:00 y 17:00 - 21:00 

2015-12-09

"KAIXO KULTURA": GIPUZKOAKO KULTURA BONUA

Kultura Bonua Abenduaren 5etik aurrera eskuratu ahal izango dira kultura bonuak kanpaina honi atxiki zaizkion dendetan edo antzoki eta auditoriumetan. Kanpainaren leloa "Kaixo Kultura" da, eta Eguberritako kanpainaren barruan Kulturari ongietorria emateko modu bat izango da. Liburuak, diskak eta filmak eskuratzeko 7.000 bonu jarriko dira herritarren esku; horietatik erdia euskarazko liburuak eta diskoak erosteko izango dira, eta beste erdia, beste edozein hizkuntzatakoak erosteko. Horrez gain, 10.000 bonu egongo dira, musika, antzerki edo dantza ikuskizunak zuzenean ikusteko sarrerak erosteko.

 Desde el  5 de diciembre el Bono Cultura se podrá adquirir en los comercios guipuzcoanos que venden libros, música en cualquier soporte y películas, y en los teatros y auditorios que se hayan adherido a esta campaña cuyo lema es “Kultura handia, salneurri txikian” o  “La cultura en mayúsculas a precios minúsculos” y que se presenta con el distintivo "Kaixo Kultura",  que pretende ser un saludo de bienvenida a la Cultura en la campaña navideña.
Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...