XXXIV. Lizardi 2015 sariaren irabazlea. Atzo aurkeztu zen Donostian.
Egilea: Nerea Arrien
Ilustratzailea: Estibalitz Jalón
Adin gomendatua: 10-13 urte
Bilduma: Auskalo Bumeran, 49
Formatua: 140 x 205 mm
Orrialdeak: 56
ISBN paperezko edizioa:978-84-9109-099-1
"Ingeleseko andereñoari ez zaio pentsatzea gustatzen. Izatez, beretzako zigor bat da.
Gaizkileentzat
kartzelak eraikitzen dituzten bezala, gelan txoko bat eraiki du. Hara
bidaltzen gaitu gaizki portatzen garenean. Pentsatzeko txokora.
Niri, berriz, pentsatzea gustatu egiten zait."
...
2016-04-29
2016-04-25
apirilak 25: OPILAREN EGUNA
Gaur, apirilaren 25a, San Markos eguna ospatzen da. Eskualdeko biztanleentzat egun honek xarma berezia du (Irun, Hondarribia eta Errenteria). Egun honetan tarta bereziak, opilak, prestatzen dira amabitxiek besoetako ezkongabeei oparitzen dizkietelarik; dituzten urte kopuru haina arrautzekin eginiko Opila (bizkotxoa) oparitzea ohiturazkoa da.
Eta urtero, eskaparateetan opilak ikusten hasten direnean, gogora etortzen zait Juan Antonio Lekuona kazetari irundarraren esaldi famatu hura:
"HOY, FESTIVIDAD DE SAN MARCOS, LOS NIÑOS IRUNESES ACUDIRÁN A LA CAMPA DE IBARLA CON LOS HUEVOS EN LA MANO"
Oso ezagunak dira gure herrian Juan Antonio Lecuonaren esaldiak bai irratian eta baita periodikoan ere. Hona hemen hauetako beste batzuk:
- "EL PÚBLICO ENTUSIASMADO Y PUESTO EN PIÉ, APLAUDIÓ HASTA ENRONQUECER"
- "EL CADAVER PRESENTABA HERIDAS AL PARECER MORTALES"
- "LA FIESTA FUE AMENIZADA POR UN NUMEROSO CUARTETO"
- "PASEANDO ENTRE EL GANADO, SALUDAMOS AL SEÑOR ALCALDE"
2016-04-23
apirilak 23, LIBURUAREN EGUNA
1995.urtean UNESCOk, apirilaren 23a LIBURUAREN NAZIOARTEKO EGUNA izendatu zuen, liburuak, argitaletxeak eta irakurzaletasuna sustatzeko asmoarekin. Izan ere, orduantxe, 1616ko apirilean, hil baitzen Cervantes eta baita Shakespeare ere.
Eta ospakizun handi honekin batera, ROALD DAHLen jaiotzaren mendeurrena aurten ere ospatzen denez, ikasturte hasieratik, gure ikasleen irakurzaletasuna bultzatzearren, bere lana ezagutaraztea erabaki genuen eskolan.
Hona hemen apirilaren 22an egindako ekintzaren argazkiak:
Talaia, ROALD DAHLen omenez by Slidely Slideshow
2016-04-20
LIBURU EGUNAren IRAKURKETAK
Esan genuen bezala, aurtengo Liburuaren Eguna ROALD DAHL idazleari eskainiko diogu. Ekintza ezberdinak antolatu ditugu, baina egun handia, urtarrilaren 22an, ostiralean ospatuko dugu.
Aipatu behar da, Roald Dahlen liburuetako pertsonaiekin familietan egindako idazlanak. Benetan, txalogarria izan da gurasoen partaidetza eta aitortu beharra dago urtero, primerako idazleak deskubritzen ditugula gure eskolan.
Gure blog honetatik eskerrak beroenak luzatu nahi dizkiegu parte hartu duten guztiei.
Hona hemen, egun horretako irakurketak eta kokapenak. Espero dugu zuen gustukoa izatea.

liburu bat: "EN LA CALLE MAYOR"
Gaur, arratsaldeko 19:00retan, Virginia Gil Rodriguez idazlearen lehenengo liburuaren aurkezpena izango da Kultur Etxean.
Virginia Hondarribiko Kale Nagusian bizi da eta hemen bertan kokatu du liburuaren istorioa.
Hoy, a las 19:00 horas tendrá lugar en Kultur Etxea la presentación del primer libro de la escritora Virginia Gil Rodriguez.
Virginia vive en la Calle Mayor de Hondarribia y es aquí donde ha situado la historia que nos cuenta en su libro.
iturria: Cadena Ser
2016-04-13
2016-04-11
CERVANTES-en URTEURRENA
2016-04-08
LAIDA MARTINEZ MEDIATEKAN
Gaur, laugarren mailako ikasleek LAIDA MARTINEZ idazlearen bisita jaso dute.
Pasa den hiruhilekoan, MAX BAZTERRAK NAHASTEN eta MAX ETA LEHENGUSINA TXIKIA liburuak irakurri zituzten gure ikasleek. Hau dela eta, Ibaizabal editorialari esker, idazlearekin egoteko eta hitz egiteko aukera izan dugu.
Oso tarte atsegina pasa dugu berarekin, oso ondo, pazientzia handiz eta era atseginez erantzun ditu ikasleek egindako galdera guztiak. Berak aipatutako gauza askoren artean, honako honekin gelditu gara:
"Idazten duzunean, planeta bat sortzen duzu eta, sortzen ari zarenean, planeta horretan murgiltzen zara".
MILA ESKER LAIDA!!

2016-04-04
Ipupomamua eta ROALD DAHL
Aurreko sarrera batean jakin arazi genizuen bezala, aurtengo gure Liburuaren Eguna ROALD DAHL idazleari buruz ari gara prestatzen eskolan. Donostiako Haur Liburuaren Dokumentazio guneari esker jakin dugu telebistako IPUPOMAMUA saio batzuk, idazle honen inguruan egin zirela.
Hau dela eta, aukera ezin hobea izan dugu gure blogean jartzeko:
2016ko HAUR LIBURUAREN NAZIOARTEKO EGUNA
1967. urtetik, apirilaren 2an, Hans Christian Andersen danimarkar
idazlearen jaiotegunean hain zuzen, IBBYk Haur Liburuaren Nazioarteko
Eguna ospatzen du, haur eta gazteentzako kalitatezko liburuak
bultzatzeko, eta gazteenen artean irakurtzeko zaletasuna sustatzeko.
Urtero IBBYren atal nazional batek du Haur Liburuaren Egunaren nazioarteko babeslea izateko aukera. Honek bere herrialdeko idazle bat eta ilustratzaile ezagun bat hautatzen ditu mundu osoko haurrei bidaltzen zaien mezua eta kartela egin dezaten eta liburutegien, ikastetxeen, liburu-denden eta bestelakoen parte hartzea susta dezaten.
Aurtengo mezua Luciana Sandroni- k idatzi du eta Iñaki Mendiguren-ek euskarazko itzulpena egin du
Ilustrazioa: Ziraldo
Behin batean…

| Behin batean, bazen...Printzesa bat?Ez. Behin batean bazen liburutegi bat. Eta behin batean bazen Luisa ere, liburutegira lehen aldiz joan zena. Neskatila poliki-poliki zebilen han, motxila gurpildun handi bati tiraka. Txundituta begiratzen zion guztiari: apalak eta apalak zeuden, liburuz beteak. Mahaiak, aulkiak, koloretako kuxinak, marrazkiak eta afixak paretetan. |
Suscribirse a:
Entradas (Atom)