Urte berriarekin, jabetza publikora arte-lan berriak igarotzen dira. Europako herrialde gehienek, 70 urteko epea
dute egilea hiltzen denetik bere obra jabetza publikora igaro arte.
Literatura, musika, zinea eta pinturarekin zerikusia duten lan esanguratsu asko bihurtuko dira jabetza publikokoak, Xataka.com webgunean plazaratu duten zerrendan ikus daitekeen eran.
Zinemari dagokionez, Charlie Chaplinen Erromesa (The Pilgrim), Buster Keatonen Hospitalitatearen Legea (Our Hospitality) filmak edo Felix katua marrazki bizidunak esaterako.
Literaturaren arloan, Sigmund Freuden Ni-a eta hura (Das Ich und das Es), Virginia Woolfen Dalloway anderea (Mrs. Dalloway), Felix Salten Banbi edo Agatha Christieren Roger Ackroyden Hilketa eta Golf zelaiko hilketa bezalako titulu ezagunak.
Pinturarekin zerikusia dutenen artean, Kandinskyren Zarte Spannung, Henri Matissen Odaliska beso altxatuekin eta Marcel Duchampen Aitabitxiek biluztutako emaztegaia obrak besteak beste.
Musikaren kasuan, 1923an oso famatu egin zen Charleston jazz-kantua eta Jazzaren garapenerako garrantzitsua izan zen Jelly Roll Mortonen King Porter Stomp abestia dira izenburu esanguratsuenetarikoak.
