Liburuaren Eguna ospatzen jarraitzen dugu. Aiur Arozenak eta Josune Labandibarrek, ama-semeak, bidalitako olerkia duzue oraingoan. Gozatu!!
Mostrando entradas con la etiqueta Olerkiak. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Olerkiak. Mostrar todas las entradas
2020-04-30
2017-05-18
liburu bat: "PIZTI POEMAK ETA BESTE XOMORRO BATZUK"
Hona hemen Leire Bilbaoren liburu eder bat umeak poesiarekin kontaktuan jartzeko.
Ilustrazio poetikoak ditu, jolas egiteko eta marrazteko aproposa, baita ere umeen irudimena garatzeko oso egokia.
Aimalia ezberdinei buruzko olerki laburrak.
PIZTIPOEMAK
Testua: Leire Bilbao
Irudiak: Maite Mutuberria
Argitaletxea: Pamiela
Argitalpen-urtea: 2016
Hemen duzue adibide bat:
"LOREAREKIN MAITEMINDU ZELA ZIOEN ERLEA"
Zein ederra zaren
esan zion erleak loreari
eta zzzuupp
lore-hauts pixka bat
xurgatu zion.
Ze usain gozoa daukazun
esan zion erleak loreari
eta zzzuupp
lore-hauts pixka bat
zurrupatu zion.
Txoratuta naukazu
esan zion erleak loreari
eta zzzuupp
lore-hauts pixka bat
hurrupatu zion.
Maite zaitut
esan zion erleak loreari
eta zzzuupp
lore-hauts pixka bat
zupatu zion.
Nirekin eramango zaitut
esan zion erleak loreari
eta gezurraz oharturik,
zzzzuupp
lore-hostoek xurgatu zuten
erlea.
2017-03-21
GLORIA FUERTES, "POETA DE GUARDIA"
Eta, Olerkiaren egunean beharrezkoa dugu aipatzea GLORIA FUERTES, aurten jaio zeneko ehun urte betetzen baitira.
1970eko hamarkadan zehar, TVEko umeentzako programa batzuetan parte hartu zuen (Un globo, dos globos, tres globos bereziki) eta, horren ondorioz, umeen poeta bihurtu zen.
Urte hauetatik aurrera, umeengandik hurbil egon zen, umeentzako nahiz nagusientzako poesiak argitaratuz.
"Es importante que los niños lean poesía. Y es más que importante, es necesario…"
"Un niño con un libro de poesía en las manos nunca tendrá de mayor un arma entre ellas…”
![]() |
| Bere hilobiko hitzak |

| Irudiak klik egin |
"Es importante que los niños lean poesía. Y es más que importante, es necesario…"
"Un niño con un libro de poesía en las manos nunca tendrá de mayor un arma entre ellas…”
martxoak 21: OLERKIAREN NAZIOARTEKO EGUNA
Udaberriarekin batera, OLERKIAren Nazioarteko Eguna ospatzen da gaurko egunean. Europan, egun honi "Olerkarien udaberria" deitzen zaio
Atzo, kukua aipatu genuenez.. burura etorri zait Kirmen Uribek txori honi eskainitako olerkia.
KUKUA
Apirilaren hasieran entzun zuen aurrena kukua.Urduri zebilelako beharbada,
kaosa ordenatzeko joera horrengatik beharbada,
kukuak zein notatan kantatzen zuen jakin nahi izan zuen.
Hurrengo arratsaldean, hantxe egon zen basoan zain,
diapasoia eskuan, kukuak noiz kantatuko.
Diapasoiak ez zioen gezurrik.
Si-sol ziren kukuaren notak.
Aurkikuntzak bazterrak astindu zituen.
Mundu guztiak frogatu nahi zuen benetan
nota horietan kantatzen ote zuen kukuak.
Baina neurketak ez zetozen bat.
Bakoitzak bere egia zuen.
Fa-re zirela zioen batek, Mi-do besteak.
Ez ziren ados jartzen.
Bitartean, kukuak kantari jarraitzen zuen basoan:
ez si-sol, ez fa-re, mi-do ezta ere.
Mila urte lehenago bezala,
kukuak kuku, kuku kantatzen zuen.
ARMIARMA: Euskal Poesiaren ataria.
2017-02-19
"AIREA, SUA ETA DESIRA"/"AIRE, FUEGO Y DESEO"
Juan Carlos García Hoyuelosek Aire, fuego y deseo bere poema bilduman oinarritutako errezitaldi musikala eskainiko du. Juan Ramon Makuso Mujikak saioa aurkeztuko du, errezitatzaileak Aritz Gorrotxategi, Pello Otxoteko, Felipe
Juaristi eta Xabier Euzkitze izango dira eta Gontzal Mendibilek musikatuko du emanaldia.
Otsailak, 21, asteartea / 21 de febrero, martes
19:30etan / A las 19:30 horas
Liburutegi Nagusia (Jarduera Aretoa) / Biblioteca Central (Sala de Actividades)
San Jerónimo s/n (Donostia / San Sebastián)
Recital musical sobre el libro Aire, fuego y deseo de Juan Carlos García Hoyuelos, presentado por Juan Ramón Makuso Mujika, que estará acompañado por los poetas: Aritz Gorrotxategi, Pello Otxoteko, Felipe Juaristi y Xabier Euzkitze, con el acompañamiento musical de Gontzal Mendibil.
CON TRADUCCIONES A TODAS LAS LENGUAS IBÉRICAS Y A ALGUNAS MODALIDADES LINGÜÍSTICAS
Este poemario contiene 25 poemas originalmente en castellano que han sido traducidos por un elenco reconocido de poetas, escritores, filólogos, lingüístas, periodistas, bertsolaris, profesores..., en todos los idiomas de Iberia, así como a algunas de las modalidades lingüísticas (incluido el ladino –sefardí–), aquellas que cuentan en la actualidad con una proyección literaria propia muy dinámica. Aire, fuego y deseo es la continuidad del compromiso de quienes, de una forma u otra, trabajamos para dignificar y defender los derechos lingüísticos.
El libro ha sido publicado por Ediciones Beta.
castellano Aire,
fuego y deseo, Juan Carlos García Hoyuelos

Enlaces de la Liburutegi Nagusia / Biblioteca Central:
2016-03-15
BLAS DE OTEROren URTEURRENA
Gaur, martxoak 15, Blas de Otero idazle bilbotarraren jaiotzaren ehun urte betetzen dira.
Otero izan zen, Gabriel Celayarekin batera, poesia soziala mugimenduaren ordezkari nagusia, eta gerra ondorengo olerkaririk garrantzitsuenetako bat. Oterok harreman handia izan zuen euskal olerkariekin. Gerra aurrean Lauaxeta ezagutu zuen, eta gerra ondoren Gabriel Aresti izan zuen adiskide handia. Arestiren olerkigintza Oteroren eraginpean idatzia da, aldi batez behintzat. Arestik euskaratu zizkion, bestalde, Majoria handiari (1963) izeneko poemak.
PIDO LA PAZ Y LA PALABRA
Escribo
en defensa del reino
del hombre y su justicia. Pido
la paz
y la palabra. He dicho
«silencio»,
«sombra»,
«vacío»
etcétera.
Digo
«del hombre y su justicia»,
«océano pacífico»,
lo que me dejan.
Pido
la paz y la palabra.
en defensa del reino
del hombre y su justicia. Pido
la paz
y la palabra. He dicho
«silencio»,
«sombra»,
«vacío»
etcétera.
Digo
«del hombre y su justicia»,
«océano pacífico»,
lo que me dejan.
Pido
la paz y la palabra.
2015-05-11
BORDARIKO POETAK
Hona hemen seigarren eta laugarren mailako geletan egindako hainbat lan. Politak benetan. ZORIONAK!!
Aquí podéis leer las poesías que han realizado los alumnos de sexto y cuarto cursos. Buen trabajo! ENHORABUENA!
2015-03-09
olerki bat: EL RENACUAJO PASEADOR
3. B gelako Luciaren amak, maletako koadernoan, Rafael Pombok poeta kolonbiarraren olerki polit bat idatzi digu. Mila esker!!
Hona hemen marrazki bizidunetan.
Hemos conocido esta poesía del poeta colombiano Rafael Pombo gracias a la ama de Lucía de 3. B que nos la ha escrito en el cuaderno de la maleta viajera. Muchas gracias!!
Lo hemos encontrado en dibujos animados.

2014-07-04
POETA IKUSEZINA/EL POETA INVISIBLE
Urteetan zehar ikusezina izan zen poetaren istorioa:
Argazkian dagoen gizona hor egon da beti, eta betik, 35 urtetan zehar esan nahi du. Urte guzti hauetan, egunez egun, eserita egon da hortxe, buruan ideia bakar batekin: OLERKIAK IDAZTEA.
El hombre que ustedes ven en la foto siempre ha estado ahí, y con ese siempre me refiero a 35 años durante los cuales, día tras día, se ha sentado en ese mismo lugar con una sóla idea en su cabeza: escribir poemas.

2014-03-21
OLERKIAREN NAZIOARTEKO EGUNA
Martxoaren 21ean, udaberriarekin batera,Uneskok Olerkiaren Nazioarteko Eguna ospatzea proposatu zuen 2001. urtean.
Horrela, herrialde guztietan poesiaren inguruan egiten diren jarduerak eskertzeko eta poesia oinarrizko kultura forma gisa sustatzeko hainbat ekintza egiten dira, urtero, martxoaren 21ean.
Beraz, gaur, poesia irakurtzeari tarte bat eskaini.
Hona hemen Joseba Sarrionaindiaren poema bat:

Behean klikatzen baduzue Joseba Sarrionaindiak berak, errezitatutako olerki polit bat entzungo duzue:
2014-02-17
Poema bat: "EN EL PAÍS DE NOMEACUERDO"
Ondo dakizuenez, gure maleta bidaiariak etxez etxe ibiltzen dira astero eta ikastolara bueltatzen direnean barruko koadernoaren istorioa irakurtzeko irrikitan gaude. Gurasoek idazten dituzten kontakizunak, pasadizoak, bizipenak... ikaragarri politak eta atseginak dira beti eta oso zapore ona uzten digutela esan behar dugu. Joakinen gurasoek, Maria Elena Wals idazle argentinarra ezagutarazi digute poema honen bidez:
Beste bideo bat
Guraso guztiei MILA ESKER zuen partaidetzagatik.
EN EL PAÍS DE NOMEACUERDO
”En el país de Nomeacuerdo
doy tres pasitos y me pierdo”.
Un pasito para allí
no recuerdo si lo di.
Un pasito para allá,
ay, qué miedo que me da.
Un pasito para atrás,
y no doy ninguno más
porque ya, ya me olvidé
dónde puse el otro pie.
doy tres pasitos y me pierdo”.
Un pasito para allí
no recuerdo si lo di.
Un pasito para allá,
ay, qué miedo que me da.
Un pasito para atrás,
y no doy ninguno más
porque ya, ya me olvidé
dónde puse el otro pie.
(María
Elena Walsh)
Guraso guztiei MILA ESKER zuen partaidetzagatik.
2013-06-05
2013ko LIBURUAREN EGUNA
Glog honetan OLERKIEN EGUNErako egin genituen ekintza guztiak biltzen saiatu gara. Kartelen gainean klikatuz
ikusterik izango duzue. Ea gustatzen zaizuen!!
2013-05-17
POETA TXIKIAK
Olerkien egunean, txiki batzuk olerkiak errezitatzen ikusteko aukera duzue hemen.
KAMAMILA (Joxan Ormazabal):
MAGIA (Pello Añorga):
KAMAMILA (Joxan Ormazabal):
MAGIA (Pello Añorga):
2013-05-15
OLERKIEN EGUNAren OSPAKIZUNA
Azkenean ospatu genuen! Asteazkeneko goiza mantendu zen, ia-ia euririk gabe, eta aurrera eraman genuen gure ekintza handia. Baina merezi izan zuen. Primeran atera zen dena. Oso gustura ikusi genituen ikasleak olerkietan murgilduta; bai irakasleok prestatutakoekin baita beraiek errezitatutakoekin disfrutatzen, txikienetatik zaharrenetara... Denok poeta txikiak izan ginen. Hona hemen adibidea:
2013-04-25
apirilak 26: "OLERKIEN EGUNA" TALAIAN
Iritsi da eguna! Bihar, ikasturtearen zehar egindako ekintzak izango du bere egun handia. Dakizuenez, kurtsoan zehar eskolako ikasleek olerkiak irakurri eta ikasten aritu dira. Urtero bezala, LIBURUAREN EGUNArekin batera, irakasleok, gai ezberdinak aukeratuz, irakurketak antolatzen ditugu ikasleei eskaintzeko.
Aurtengo ekintza zertxobait diferente izango da. Oraingo honetan ikasleek ere, irakurketan parte hartu behar baitute. Eskolako 4 urtetik seigarren mailara bitarteko ikasleak hogeita hamar taldetan banatu dira, talde bakoitzean adin ezberdinetako haurrak izanik.
Goizeko 10:30ak aldera Bordarin elkartuko gara eta ikasle bakoitza dagokion gelara abiatuko da, txikiak seigarren mailakoen ardurapean. Talde guztiak osatzen direnean, irakasleak olerkiak errezitatzeari ekingo dio; ondoren, ikasle bakoitzak ikasitakoa errezitatuko du. Amaitzeko, pasiloetan dauden muraletan ikasle bakoitzak saioaren balorapena idatziz egingo du.

2013-04-24
HONDARRIBIKO OLERKARIEN MONUMENTUA
Juan Laborda eta Javier Ugarte kaleen arteko elkargunean, lorategi txiki batean, Olerkarien Usoaren Lorategia edota, batez ere, Kaioaren Lorategiaren izenaz ezagutzen da, iturriaren gainean dagoen motiboa gogoan dutela. Honelako inskripzioa grabatu zen iturri hartan:
"A los Poetas Ondarribitarras XI-IX-MCMLXVII"
Iturriaren gainaldean harri biribil handi bat paratu zuten eta haren gainean pausatu zuten kaio bat hegoak zabal-zabalik. Jos Diaz Buenok egin zuen eskultura ttiki hau.
Honako olerkari hauek izan zituen Udalak gogoan: Claudio Sagarzazu (Satarka), Juan Baxurko, FernandoArtola (Bordari), haren anaia Rafael Artola eta Javier Aramburu.

2013-04-22
Apirilak 23. LIBURUAREN NAZIOARTEKO EGUNA
Bihar, Liburuaren eta Egile Eskubideen Nazioarteko Eguna ospatuko da. Cervantes, Shakespeare eta Inca Garcilaso de la Vegaren heriotzaren urtemuga (1616ko apirilaren 23an hil ziren) gogoratuz, 1932. urtetik ospakizun bihurtu du UNESCOk egun hau, irakurzaletasuna, argitalpen industria eta jabego intelektualaren babesa sustatzeko helburuarekin. Aurten BANGKOK hiria, "2013.eko Liburuaren Nazioarteko Kapitala" izendatu dute.
Egun hau ospatzeko proposamena Katalunian sortu zen. Bertan ohiko bihurtu da egun honetan liburua eta arrosa bat oparitzea.
Gure eskolan urtero, ekintza berezi batekin ospatzen da egun hau.
Aurten "OLERKIEN EGUNA" antolatu dugu eta hilak 26an, ostiralean, gauzatuko da.
Egun honetan, 30 irakaslek olerkiak errezitatzeari ekingo diote, eskola osoko ikasleak nahastuz. Talde bakoitzeko haurrek ere, ikasitako olerkia errezitatuko dute.
Hona hemen, pretatu diren muralak eta txartelak:
2013-04-21
Suscribirse a:
Entradas (Atom)