Mostrando entradas con la etiqueta Bitxikeriak. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Bitxikeriak. Mostrar todas las entradas

2020-04-03

HANS CHRISTIAN ANDERSENEN EBAKIGARRIAK

Atzo ospatu zen Haur Liburuen Nazioarteko Eguna, Hans Christian Andersenen jaiotegunean. Badakigu duela 215urte jaio zen idazlea munduko ezagunenetakoa dela. Haurrentzako ipuin asko idaztzi zituen, baina bestelako testuaka ere, eleberriak, poemak eta bidai liburuak, besteak beste. 
Bere ipuinak, ziurrenik, sarritan irakurri ditugu, askotan bertsioak, eta pelikulak ikusi ditugu horien egokitzapenak eginez: Sirenatxoa, Ahatetxo itsusia, Berunezko soldadutxoa... 
Baina badakizue? Andersenek bazuen zaletasun handi bat... paperezko figurak moztea, ebakigarriak egitea!! Bai, beti eramaten zituen guraizeak berekin eta edozein paperekin (kontzertu bateko egitaraua, eskutzitz bat...) irudi zainduak mozten zituen.

Ipuinak kontatzen zituen bitartean paper-siluetak mozten zituen. Haurrek (eta ez hain gazteek ere) guraizeen mugimenduari jarraitzen zieten ipuinak entzuten zituzten bitartean eta bukatzean, Andersenek, eskuetan zeukan ebakigarria zabaltzen zuen entzuleak liluratuz.
Sorkuntza libreko joko horretan autoerretratuak, tximeletak, dantzariak, ekialdeko jauregiak, eszenatokiak... sortu zituen.
Egindako ebakigarriak oparitu egiten zituen eta horietako asko Hans Christian Andersen museoan jasota daude.

Ondoren dituzu idazleak egindako hainbat ebakigarri :

Autoerretratua
 











2017-05-11

MUNDU BOLAK ERAIKITZEN

Hona hemen oso bitxia iruditu zaizkidan bideo bat, "EMAKUMEAK, MUNDUA ERAIKITZEN" izenekoa. Bideo honetan, hainbeste urte ez direla, zenolako lana zeukan bola bat eraikitzeak ikus dezakegu.


 Bigarren bideo honetan, urte batzuk pasa ondoren, teknika nola aldatu den konturatzeko baliogarria izango zaigu .

2017-03-13

IKASTEKO BESTELAKO METODOAK

Badira ikasteko metodo ezberdinak eta oso eraginkorrak. Hona hemen eskola bateko atezain bati okurritu zitzaiona:

2016-11-14

Gaur, "SUPERILARGIA"

Ilargia Lurretik oso hurbil egongo da gaur, astelehena, eta, hortaz, azken 70 urteetan azaldutako ilargirik handiena ikusteko aukera izango dugu. Hala, 2034ko azaroaren 25era arte ez da berriz ikuskizun natural hau errepikatuko, ez behintzat aurtengo moduan, XXI. mendeko handiena izango da eta.

eitb.eus

2016-06-07

AITONAREN OROIGARRIAK

Gaur, 3. Dko Loreak sorpresa bat ekarri digu eskolara. Neska ausarta dugu Lorea!  Kontatu digunez, aitona Beñardo,  arrantzalea zen eta bidaietako batean, Panaman arrantzan zegoela, marrazo bat harrapatuta geratu zen sarean. Jaso zutenean, hilda zegoela konturatu ziren eta oroigarri bezala, ahoa gorde zuen beretzako eta semeak, hegala.
Argazkietan, Loreak eta Laiak, marrazoaren ahoa eta ezpalarta (ezpata-arrain) baten muturra erakusten dizkigute. Mila esker!

2016-05-22

2016-05-04

ERAKUSKETA PREST!

Eta azken ikutuak ematen ari ginela... lehenengo bisitariak agertu zaizkigu. A ze sorpresa sartzen ikusi ditugunean... JAPONIARRAK!!
 (Gauza da, gure erakusketaren aretoa Turismo bulegoaren goiko solairuan dagoela...)

2016-02-25

PEDIATRA BATEN AHOLKUAK/CONSEJOS DE UN PEDIATRA



Forest-ek esaten zuen bezala " Bizitza bonboi kaxa bat bezalakoa da. Zer tokatuko zaizun ez dakizu inoiz " esaten du Jaionek.
Jaione, ama bilbotarra da, eta pediatrak berari emandako amaberrientzako aholku zerrenda bitxia Facebooken jartzea erabaki zuenean ez zuen espero hainbeste arrakasta izatea
Ama honek blog bat ere badu:: masalladelrosaoazul
Oso interesgarria iruditu zaidalako, gure blogera ekartzea erabaki dut.
Irakurri arretaz.





 “La vida es como una caja de bombones. Nunca sabes lo que te va a tocar” que decía Forrest :) Cuando escribí este texto en Facebook, no podía ni imaginar que algo así pudiera pasar. El texto compartido y comentado miles de veces, colgado en la consulta de una pediatra, viralizado por whatsapp y las redes sociales… hasta aparecer en las noticias O.O. P

2015-12-17

Publizitatea: NO ME GUSTA STAR WARS

"STAR WARS: INDARRAREN ESNATZEA" pelikula atzo estreinatu zen duela 38 urte estreinatu zen antzerki txinatar berean.Eromena eragin du .Hasierako protagonista batzuk bueltan ditu.

2015-10-01

OPARI BAT

Erakutsi nahi dizuet aurreko ikasturtearen bukaeran egin zidaten oparitxoa. Liburuxka bat:
"GAUR ETA EGUNERO GAUZA POLITAK ESAN NAHI DIZKIZUT ETA ZURE BIZITZA ALAITASUNEZ JOSI!"
Bertan jartzen duen bezala, "Oparitzeko 50 sentipentsamentu"
Benetan polita! Orri bakoitzean marrazki bitxi bat eta aldamenean estimatzen ditugun pertsonei, maiz, esatera ausartzen ez garen hitz edo esaldiren bat.
Liburua irakurritakoan, zein gutxitan horrelakoak esaten ditugun ohartzen gara.
Hona hemen adibide batzuk:



"Niregandik onena ateratzen didazunei
Barrea eragiten didazunei
Ezinbestekoak zareten pertsonei
Nire sugarrei. Nire argi printza ederrei...
Zuri xoletea zarelako!!
Eeeeegunon mundo!!
 "Hey ho!
Eman dezagun gurean dugun onena.
Lan taldean egin dezagun.
Irrifar batekin.
Gogoz beteak. 
Gure bihotza jokoan jarriz.
Hey ho!
Eman dezagun gurean dugun onena.
Ilusioarekin.
Konfidantzarekin.
Ikasketetan, lanean. Bilaka bazabiltza.
Zure Bidean, zure ametsetan. Ikasketetan
Lanean. Zure alderik hoberena eskeini ezazu.
Hey Ho!
                                    Eeeegunon mundo!! 

Honekin batera, MUXOTE POTOLO BATek egindako beste liburu bat gogoratu nahi dugu: MEZUTXOA BOTILAN. Hau ere izugarri polita:
 

2015-08-14

ESAERA BITXIAK/REFRANES CURIOSOS

Hona hemen entretenitzeko hainbat esaldi. Hauek ez dira guk ezagutzen ditugun esaera zaharrak, baina egia borobilak esaten dituzte.

2015-07-03

OPORRAK

Oporretan gaude, bai, baina noizean behin, blog honetara bueltatuko gara zerbait kontatzera...
ONDO PASA ETA BATERIA KARGATU!!!

2015-07-02

HAUR MIRARIAK/NIÑOS PRODIGIO

Haur bat jostailu denda batean... Aspertuta...
Bideo honek ez du komentariorik behar. Hobe da ikustea.

2015-04-20

NESS LAKUKO MUNSTROA

Eta Liburuaren egunerako fantasiazko pertsonaiak ari garela eta  Googlek munstro bat ekartzen digu gogora: Ness lakukoa, hain zuzen ere. 81. urteurrena. Non ote da?

Y ya que estamos en un Mundo de fantasía , hoy Google nos recuerda el monstruo del lago Ness y su 81 aniversario. Lo encontrarán?

2015-04-15

GOGOAN DUZU...?/ ¿TE ACUERDAS DE...?

Goizean lehengusina batek bideotxo hau bidali dit eta zuekin konpartitu nahi dut.
Denborarekin gauza asko aldatu egiten dira; baina... GUZTIAK EZ!!

iturria: Rinconcito de luz
He querido compartir este pequeño video que me ha enviado mi prima.
Muchas cosas cambian con el paso del tiempo; pero...NO TODAS!!

altxor bat: PRINTZE TXIKIA

Hona hemen hirugarren mailako ikasle batek etxetik ekarritako altxorra. "Printze Txikia" liburua hamabi hizkuntza ezberdinetan. ZORAGARRIA BENETAN!! Gure mediatekatik eskerrik beroenak Ainhoa Camacho-ren familiari bilduma bitxi hau erakusteagatik, eta ... ZORIONAK!!
Liburu osoa euskaraz irakurtzeko aukera.
"Printze txikia" hizkuntza guztietan
 
  Hoy os queremos enseñar este pequeño tesoro que nos ha traído una alumna de tercero. "El pricipito" en doce idiomas diferentes. Desde la mediateca queremos agradecer a la familia de Ainhoa Camacho por habernos enseñado esta preciosa colección. FELICIDADES!!  
"El principito"en todos los idiomas.
Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...