2016-09-28

ROALD DAHLen BIOGRAFIA

Roald Dahlen urteurrena dela eta TCM erreportaiek egindako dokumenala erakutsi nahi dizuegu, aurreko ikasturtean landutakoa primeran isladatzen baitu.

2016-09-22

UDAZKENEAN GAUDE.


Gaur, arratsaldeko 16:21tan, udarari agur egin behar diogu udazkenean sartzeko.

Urtaro guztiek xarma daukate, bakoitzak berea. Baina, ezin da ukatu udazkenak zerbait berezia daukala. Basoetako kolore eztanda, ikuspegi zorraragarriak sortzen ditu.
Margolari baten lanaren antzera, basoak hamaika kolore eskaintzen dizkigu: gorriak, horiak, berdeak, laranjak...

ONGI ETORRIA IZAN!!

2016-09-21

ESKOLARAKO BUELTA DELA ETA...

Eskolarako buelta ez da berdina izaten guztiontzako. Bideo hau hausnarketa egiteko ezinhobea da.

Badira bideak oso bestelakoak.

2016-09-14

DONOSTIA ZINEMALDIA 2016

 64. Donostia Zinemaldiak, aurten ere, haurrentzat bereziki hautaturiko film sorta bat eskainiko du, guztiak euskarara bikoiztuak (Zineuskadiren parte-hartzearekin, Zinema Euskaraz programaren barruan).
Goizero, Belodromoan, haurrentzako zinema saioak izaten dira, ikastolekin eta ikastetxeekin hitzartutako programari esker.
Datorren ostiralean, hilak 16, gure ikasleek "ALBERT" filma ikusteko aukera izango dute.
Hemen duzue pelikularen trailerra (gazteleraz)




La 64 edición del Festival de San Sebastián, como en años anteriores,  presentará una selección de películas especialmente pensadas para el público infantil, todas ellas dobladas al euskera gracias la colaboración de Zineuskadi dentro del programa Zinema Euskaraz.
El próximo viernes, día 16, nuestros alumnos verán la película "ALBERT".

2016-09-11

BAGAUDE DENOK! /YA ESTAMOS TODOS!

Gaur, hilak 12, herriko jaiak bukatu berriak, eskolara iritsi dira ikasleak.
Denetatik ikusi dugu. Gehienak  urduri, alai eta ilusio handiz agertu dira eta, banaka batzuk,  eskolara etortzeko nagiak. Baina pixkanaka-pixkanaka lanean murgiltzen joango gara eta  hasiera erraza eta atsegina egiten saiatuko gara irakasleok.



 2016-17 ikasturte berriari ilusio eta kemenez ekingo diogu. Gure blog honetan lanean jarraituko dugu, eta beti bezala, zuen guztion lankidetza espero dugu.
Une honetan mediateka prestatzen ari gara  guztientzako eta laster irekita izango duzue.
ONGI ETORRIAK!

Blogean ezaguna dugun bideotxo honi erreparatu eta aginduei jarraitu:


Hoy, dia 12, recién terminadas las fiestas, han llegado a la ikastola nuestros alumnos.
Hemos podido ver de todo: la mayoría nerviosos, contentos y llenos de ilusión; y algunos pocos, un poco remolones en esta vuelta al cole. Poco a poco nos sumergiremos en el trabajo diario y trataremos de hacer el comienzo suave y agradable.
Desde esta mediateca seguiremos con  nuestro blog para lo que esperamos contar con vuestra ayuda y participación. En estos momentos estamos trabajando para  ponerla en marcha en breve.
Nuestra BIENVENIDA a alumnos, padres, madres, profesores y a todo aquel que se acerque a nuestra ikastola.
Os dejo este video que ya es conocido en nuesro blog para que sigais sus instrucciones.

2016-09-07

IKASTURTE HASIERAKO BULETINA

Datorren astelehenean, irailak 12, eskolako ateak ireki egingo dira gure ikasleentzat. Uda ondoren eta herriko jaiak pasata, indarberrituak etorriko dira lagun guztiekin elkartzeko ilusio handiz, hala espero dugu behintzat. Hemen duzue ikasturte honerako buletina, etxera helaraziko zaizuena. JAI ZORIONTSUAK IZAN!! El próximo lunes 12 de septiembre se abrirán las puertas del centro para nuestro alumnas y alumnos. Después de un buen verano y de las fiestas, volverán con fuerzas renovadas y con la ilusión de encontrarse con todos los compañer@s. Aquí tenéis el Boletín de comienzo de curso que se os hará llegar a casa. FELICES FIESTAS!!
Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...