2020-06-20

UDAN IRAKURTZEKO GOMENDIOAK

Chi Chung-en ilustrazioa

Iritsi da ikasturte arraro honi agur esateko ordua. Pandemia batek mundua hankaz gora jarri duen ikasturteari agur esateko ordua. Iritsi da uda!
Mediatekatik abenturaz betetako uda opa dizuegu, irakurketa on askorekin, noski!
Eta liburu aukeraketan laguntzeko asmoz, azpian aurkituko dituzue gomendio batzuk.

Iradokizunen artean, Nahia Enparanek bidali digun bideoa jarri dugu. Nahiak 6. maila bukatu du aurten eta idaztea asko gustatzen zaio. Berak idatzitako Vida de lobos: La venganza, irakurtzera gonbidatzen gaitu. Eskerrik asko, Nahia! Segi horrela eta espero dugu etorkizunean zure idatzien berri izaten jarraitzea!

Hecho con Padlet

OPOR ONAK PASA ETA IRAILEAN ELKAR IKUSIKO DUGU!!

2020-06-16

IPUIN BAT: LOREONTZI HUTSA


Loreontzi hutsa legenda txinatar batean oinarritutako istorio bat da. Demi da bertsio honen egilea.
Juventud argitaletxea, 2010.
                                  
Enperadoreak bere ondorengoa izendatzeko oso ohikoa ez den metodo bat iragarri du: lore haziak banatuko ditu, eta lorerik politena ernarzten duen haurra tronuko ondorengoa izango da.
Pingek, ahalegin guztiak egin arren, ez du lortzen hazia ernaraztea, eta uste du hobe dela lorontzi huts batekin ez agertzea. Baina, azkenean, joatea erabaki du...



Ondorengo bideoan ipuina euskaraz entzuteko aukera duzue.


2020-06-09

SULLA LUNA, GIANNI RODARI

Gianni Rodariren jaiotzaren mendeurrena ospatzeko, Alessandro Sanna ilustratzaileak animaziozko bideo bat sortu du beste artista batzuekin.  
Gianni Rodariren Sulla luna (Ilargira) poemarako, Sannaren ilustrazioak eta Stefano Nosei, Paolo Fresu eta Sonia Peanaren musika biltzen ditu bideo eder honek.
Poemaren euskarazko bertsioa azpian aurkituko duzue. Aitatxo bilin-bolon (EREIN) liburutik jaso dugu.
GOZATU!!




Aitatxo bilin-bolon, Gianni Rodari, Emanuele Luzzati. (Rodariren sorta urdina) EREIN, 1994



2020-06-03

IKASGAI HODEITSU BAT

Gaur, film labur bat ikustera gonbidatzen zaituztegu:Ikasgai hodeitsu bat (A Cloudy Lesson, 2010).

Yezi Xuek zuzendutako animaziozko film laburrak, bi minutu eskasean, hitz bakar bat esan beharrik gabe, sormena, malgutasuna, edo belaunaldien arteko lankidetza moduko gaiak jorratzen ditu xaboi ponpa bereziekin jokatuz.

A Cloudy Lesson from Ringling Computer Animation on Vimeo.

Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...