2013-09-25

HIZKUNTZAREN KEINUA

Gure blogera berriro ekarri nahi dugu iaz aurkeztu genuen liburu hau: 'Hizkuntzaren keinua' 25 idazlek eta 26 ilustratzaile osatua. Aipatu genuen bezala, Euskaraz bizi nahi dut kanpainaren barruan,  kaleratu zuen Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak. 25 idazle-ilustratzaile bikoteren lanak biltzen ditu liburuak, eta testu eta irudi guztiek euskara dute gai nagusi eta ardatz. Hona hemen beste adibide bat Arrate Egaña eta Exprairen eskutik. "HITZ HEGALARIAK"
Irakurri eta gozatu.

2013-09-23

UDAZKENA

Eman ez arren,   udazkenean sartu garela esaten digu  egutegiak. Adituek diotenez, atzo, irailaren 22an, 22:44tan hasi zen eta 89 egun eta 20 ordu iraungo du, abenduaren 21ean neguari paso emateko.
Hau ospatzeko, hemen duzue Benito Lertxundiren kanta: UDAZKEN KOLORETAN .

2013-09-18

web bat: NABAR, HARTZ IPUINLARIA/NABAR, EL OSO CUENTACUENTOS

Irudian klikatu
"Ongi etorri Nabar-en etxera. Nabar hartz ipuinlariaren webgunea duzu hau. Hemen topatuko duzu hartzakumea eta berak kontatzen dituen ipuinak, eta hemendik bertatik jaitsi ahalko dituzu ipuinok. Nabar-ek, oraingoz, zazpi hizkuntzatan kontatzen ditu ipuinok, eta halaxe dauka etxea ere, zazpi hizkuntzatan eraikia.
Ipuinak irakurri ere hemen egin ahalko duzu, eta baita testua zeure etxera eraman ere, Nabar-ek kontatzen dizun bitartean zuk zure haurrekin batera irakurri ahal izateko.
Nabar ez daukazula oraindik? Webgune honetan erosi ahalko duzu, modu erraz batean, eta 5-10 eguneko epean etxean izango duzu.
Zatoz Nabar-en lagun egitera!"

blog bat: "MALIREN IPUINAK"

Irudian klikatu
 Deskubritu dudan blog honek horrela dio:

"Ez gara ez irakasle ez idazle ez eta haur literaturan aditu ere, Ama eta Aita gara. Blog honekin liburuak ezagutu eta ikastea nahi dugu, etorkizun hurbil batean ipuinak alabari kontatzeko"
Oso blog interesgarria iruditzen zait bertan ipuin askoren erreferentzia  baitugu. Zuen gustukoa izatea espero dut.

2013-09-16

AHOZ GORAKO IRAKURKETAREN GARRANTZIA/IMPORTANCIA DE LA LECTURA EN VOZ ALTA



Aurreko batean,   Pediatren Elkarteak irakurketaren garrantziaz ateratako dokumentu bat jarri genuen.gure blogean.  Oraingo honetan, Ahoz gorako irakurketaren garrantziaz hitz egiten digu Andaluziako Pediatren Elkarteak. Triptiko hau gurasoentzat zuzenduta dago,  baina denok hartu beharko genuke kontutan.
Irudiaren gainean klikatu dokumentua irakurtzeko.





2013-09-12

2013/2014 IKASTURTE HASIERAKO BULETINA

Lehenik eta behin, Talaia Eskolako irakasleria osatzen dugunok, gure agurrik beroena luzatu nahi dizuegu ikasturte berri honetan. Urtero bezala, ikasturtean zehar baliagarria izango den informazioa jaso dugu buletin honetan eta gure blogean ere finko geldituko da zuek eskura izateko, ezkerreko zutabean.


2013-09-09

HONDARRIBIKO JAIAK eta IKASTURTE BERRI BAT

Kaixo lagunak!
 Oporrak bukatuta  bueltan gaituzue berriro. Egia da gure herri honetan oporrak ezin hobeto bukatzen ditugula, jaiekin batera. Ekainan, ikasturtea bukatu baino lehenago, txilibitoen doinuak entzuten genituen eskolatik eta ziur naiz orain ere, jaiak pasata direnean, eskolako lehendabiziko egunetan txilibito horiek jotzen jarraituko dutela. Zaila egiten zaie gure ikasleei soinu hauek ahaztea. Polita da!
Baina pixkanaka-pixkanaka lanean murgiltzen joango gara .
Hala ere, izango dira datorren urterako, txilibitoa jotzen ikasi nahi duten ikasleak. Horretarako, hona hemen  Alardearen doinuak ikasteko Txingudi merkatalguneak argitaratutako liburuxka:
Entzun eta deskargatzeko helbide honetan sartu:
http://parquecomercialtxingudi.com/page_view.php?PageID=ESP_Information&ContentID=568

Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...