ALTXOR DESAGERTUAREN MISTERIOA (Geronimo Stilton)
Idazlea: Geronimo Stilton
Itzultzailea:
Marrazkilaria:
Argitaletxea: DestinoOrrialdeak:
Balorapena: 8
LABURPENA
Egun batean Geronimo Stiltoni bere izeba Lipak gutun bat bidali zion eta gutunak esaten zuen laister etorriko zela. Etorri zenean esan zion izebak Stiltoni bere emaztearen bila joan behar zutela. Lortuko dute emaztea aurkitzea? Aurkituko dute emazteak nahi zuen altxorra?
IRITZIA
Liburu hau Geronimo Stiltonengatik aukeratu dut. Liburuaren gaia altxor desagertuaren misterioa da. Fantastikoa da. Hoberen gogoratzen dudana Lipa bere senargailarekin da. Izugarri gustatu zait abentura dibertigarria izan delako. Liburutik gehien gustatu zaidana Geronimo Stilton izan da .Pertsonai nagusia Geronimo Stilton sagu abentureroa da. Nire uztez irudiak eta marrazkiak egokiak dira istoriarekin kordinatzen duelako.
Ondorioz, liburu hau gomendatzen diet nere adina dutenei oso interesgarria delako.
Jagoba Peruarena 5. A
2013-10-28
MI NOMBRE ES GERONIMO STILTONGeronimo Stilton necesitaba una ayudante y la secretaria le dio un montón de curriculums.Geronimo escogió a una chica que se llamaba Pick. Pasaron unos dias y llegó la nueva ayudante. Cuando entró al despacho, no era una chica era una.........niña! Geronimo no se lo creia y le puso a prueba y acertaba todas-todas hasta entrevistar a un famoso que nadie había podido entrevistar.
IRITZIA
Me ha gustado mucho porque todos los libros de Geronimo Stilton me gustan y ademas este libro me ha gustado mucho. Es fantastico.
Garbiñe Ayala 5. A
2013-10-28
RITAK NOBIOA DU
Idazlea: Mikel Valverde
Itzultzailea:
Marrazkilaria:Mikel Valverde
Argitaletxea: ElkarOrrialdeak:
Balorapena: 8
LABURPENA
Behin Ritak eta bere lagunik hoberena, Berta, gelan zeuden. Bertak nobio bat izan nahi du eta Edu izatea nahi du. Bertak notatxo bat idazten du Ritak eta Eduren mahaian jartzen du. Eduk ikusten du eta opari asko ematen dizkio Ritari.
IRITZIA
Asko gustatu zait zati batzuk farregarriak direlako.Oso erreza da irakurtzea marrazki asko daudelako. Atzeko aldea irakurri eta gero portada ikusi nuen eta farregarria ematen zuenez hartu dut.
Gelakoei gomendatuko nieke oso erreza delako.
Janire 5. A
2013-10-28
FAIRY OAK. ILUNTASUNAREN LILURA
Idazlea: Elisaberra Gnone
Itzultzailea:
Marrazkilaria:
Argitaletxea: GeroOrrialdeak:
Balorapena: 4
LABURPENA
Liburu hau bi ahizpa bikien abenturak dira eta Fairy Oak-en bizi dira beste maitagarri eta sorgin batzuekin. Aipatu beharra dago herensuge batekin topatzen direla lainoen erruagatik. Kapitainaren istorioak entzuten zituzten. Etsaien kontra egin behar zuten Fairy Oak salbatzeko.
IRITZIA
Hasteko esango dut liburu hau oso misteriotsua delako aukeratu dudala. Fantastikoa da.
Aipatu beharra dago liburua ez zaidala asko gustatu dena berdina ematen duelako.
Feli da pertsonaia nagusia, etxe batean bizi dena bere guraso eta arrebekin.
Ahaztu baino lehen, liburuak ez ditu marrazki asko, baina dituenak oso politak dira.
Ondorioz,seigarren mailakoei gomendatuko nieke hitz batzuek ez direlako erraz irakurtzen.
Nuria Prieto 5. A
2013-10-28
TUTANKAMONEN AMONA (BAT PAT)
Idazlea: Roberto Pavanello
Itzultzailea:
Itzultzailea:
Marrazkilaria:
Argitaletxea: Mezulari
Orrialdeak: 117
Balorapena: 8
LABURPENA
Egun batean Bat Pat eta bere lagunak Egiptoko museo batera sartu ziren. Bat -batean momia bat atera zen sarkofagotik eta Rebecca,Martin eta Leo(Bat Paten lagunak) ihesika joan ziren.Hurrengo egunean enteratu ziren momiak bakarrik esnet jokura jolastu nahi zuela bere bilobarekin.Bere biloba ez zegoenez han Leo egipziarrez mozorratu eta jolastu zen. Azkenik Leok irabazi zuen eta orduan momia Egiptora bueltatu zen
IRITZIA
Liburua asko gustatu zait irakurtzeko erraza delako eta abentura polita delako. Marrazkiak oso politak dira. Noski fantastikoa da.Nere pertsonai gustukoena Bat Pat da oso dibertigarria delako.Gomendatzen dut bederatzi hamar urtekoei.
Orrialdeak: 117
Balorapena: 8
LABURPENA
Egun batean Bat Pat eta bere lagunak Egiptoko museo batera sartu ziren. Bat -batean momia bat atera zen sarkofagotik eta Rebecca,Martin eta Leo(Bat Paten lagunak) ihesika joan ziren.Hurrengo egunean enteratu ziren momiak bakarrik esnet jokura jolastu nahi zuela bere bilobarekin.Bere biloba ez zegoenez han Leo egipziarrez mozorratu eta jolastu zen. Azkenik Leok irabazi zuen eta orduan momia Egiptora bueltatu zen
IRITZIA
Liburua asko gustatu zait irakurtzeko erraza delako eta abentura polita delako. Marrazkiak oso politak dira. Noski fantastikoa da.Nere pertsonai gustukoena Bat Pat da oso dibertigarria delako.Gomendatzen dut bederatzi hamar urtekoei.
Martxel Aizpurua. 5. A
2013-10-28
TIGRETXO ORROELARIA ETA GANGSTERRAK
Izenburua: Tigretxo orroelaria eta gangsterra
Idazlea: Reiner Zimik
Itzultzailea: Xabier Zaldua
Marrazkilaria: Reiner Zimik
Argitaletxea: Elkar
LABURPENA
Tigretxo orrolari bat basoan zegoen, basoko eskualdea zeharkatzea bururatu zitzaion bere orroekin beldur gehiago emateko. Azkenean hamster batzuekin topo egin zuen arte, orduan beraientzat hartu zuten tigretxo orroelaria oso gutxi zeudelako bere espeziekoak. Hamsterrrak zoo batera eraman zuten, gau-saltari bat agertu zen, honek zoo-tik atera zuen.
IRITZIA
Pertsonaietatik, hamsterrak gustatu zaizkit gehien lapurtu eta dirua lortu nahi zutelako.
Marrazki asko daude, txuri beltzean eta niri batzuk gustatu egin zaizkit.
Niri ez zait asko gustatu beti berdina kontatzen duelako.
Xabier Etxarte 6. D
POZOIA KOPAN
Idazlea: Baccalario eta A.Gatti
Marrazkalaria: Effeffestudios
Bilduma: Voltairi kaleko abenturak
Argitaletxea: Mezulari
Itzulpena:Aitor Arana
LABURPENA
Anetteren eta Fabriceren lehen kasuak ez dirudi konponbiderik duenik. Blumier kondesa aberatsa hilda dago, eta Doloffre jaunarekin oporretan ibilitakoa akusaturik dago bi pertsona pozointzeagatik. Bi misterioak erlazionatuta ote daude? Has daitezela lanean Voltaire kaleko detektibeak.
IRITZIA
Asko gustatu zait liburua misteriozkoa delako. Niretzako arraroena izenak italianoz segitzen dutela izan da eta gainontzekoa itzulita egotea.
Pertsonai gustokoena Anette da, zeren bera da neba gauzak egitera animatzen duena. Niri gehienetan liburu marrazkidunak gustatzen zaizkit baina liburu honek oso marrazki gutxi dituen arren asko gustatu zait.
Oso errez irakurri dut ez da hain zaila izan. Espero nuen bezela bukatzen da, oso erreza da jakitea kontrazala irakurtzen baduzu. Nik liburu hau 11 urtekoei gomendatuko nieke, zeren piska bat luzea da.
Maialen Legorburu 6. D
PIRAMIDE GORRIA
Idazlea:Rick Riordan.
Itzulpena:Koro Navarro.
Argitaletxea:Mezulari.
LABURPENA
Carter eta Sadie Kanen gurasoak arkeologoak dira.
Beraien ama hil zenetik Sadie aitona- amonekin bizi da, eta Carter aitarekin mundu osoan zehar bidaiatzen du.
Eguberri egunean elkartzen dira denak eta aitarekin museo batera doaz.
Aitak pieza garrantzitsu bat nahita hausten du eta handik jainko batzuk ateratzen dira, eta Carter eta Sadie nahaste borraste horretan sartuak egongo dira.
IRITZIA
Liburuak ez du marrazkirik.
Liburua ez zait gustatu, bukaera bereziki, korapiloa polita, dibertigarria izan da baina oso nahasgarria ere bai.
Pertsonaia asko daude eta horrek ere nahagarria egiten du.
Kapitulu batzuk berrirakurri behar izan ditut guztiz ondo ulertzeko.
Liburuan denetik agertzen da: magia, fantasia, misterioa, beldurra,…
Liburu hau 2 aldiz aholkatu didate. Bigarren argitaraldia du.
Maialen Unanue 6. D
MUNDUARI ITZULIA 18 IPUINETAN
IZENBURUA: Munduari itzulia 18 ipuinetan
IDAZLEA: Antton Irusta
MARRAZKILARIA: Enrique Morente
BILDUMA: Xaguxar
ARGITALETXEA: Elkar
GENEROA: Narrazioa
LABURPENA
Istorioa, 18 ipuinez, 18 lurraldez eta 18 haurrez osatuta dago. Bertan ume bakoitzak istoriotxo bat kontatzen du eta baita nola bizi den ere.
IRITZIA
Ez zait gustatu, txikiagoentzat iruditu zaidalako eta ipuin batzuk ezagunak nituelako. Liburua errealitatekoa iruditu zait kanpoko umeak nola bizi diren kontatzen duelako. Baina ipuinak oso fantastikoak ziren. Marrazkiak ez zaizkit gustatu arraroak direlako batez ere aurpegiak.
Honek hiztegi oso erreza du eta oso erraz irakurtzen da.
Liburu hau azalagatik eta izenburuarengatik aukeratu dut baina ni baino txikiagoei gomendatuko nieke.
Maddi Olaskoaga 6. D
IDAZLEA:Aitor Arana
MARRAZKILARIA:Alberto Campos
ARGITALETXEA:Ibaizabal
BILDUMA:Matxinsalto
LABURPENA
Klaudia da protagonista eta neska futbolzalea da, baina mutilek ez diote jokatzen uzten. Hala ere, Klaudiak ahalegin bereziak egiten ditu eta berak ere eskubidea duela erakusten du.
Ahaleginak egiten saiatzen denean abentura handietan sartzen da.
IRITZIA
Abenturak klasikoak dira, hamelingo txirularia bezalakoak, marrazkiak asko gustatu zaizkit, baita abenturak ere.
Irati Lizarraga 6. D
IDAZLEA: Knister
MARRAZKILARIA: Birgit Rieger
ARGILTALETXEA: Bruño
LABURPENA
Kikaren andereñoari azterketak egin behar dizkiote eta azterketa ongi
ateratzeko Kikak magia trikimailu batzuk erabiltzen ditu ikasgela guztiz
asaldatuz.
IRITZIA
Liburu hau oso dibertigarria iruditu zait gauza harrigarriak gertatzen
direlako. Ipuin hau irakurtzeko erraza iruditu zait letra handi handia delako
eta hitz ulergarrriak dituelako. Gehien gustatu zaidan gertakizuna Sarak,
Kikaren gelakide bat, ikuskariari haurrek eskola gustuko dutela baina
jolasgarai arteko klaseak aspergarriak iruditzen zaizkiela azaltzen dioenean
da.
Marrazkiak asko gustatu zaizkit simpleak baitira. Txuri-beltzez egotean Testua argiago irakur daitekela iruditu zait. Testuan esaten duena adierazten dute gertatzen dena hobeto azalduz.
Garazi Sarasola 6. D
SUPERMEGAEXTRAESKOLARRAK
HORTZANDI PIRATA (BAT PAT)
Jatorrizko izenburua: Il pirata dente doro.
Jatorrizko idazlea: Roverto Pavanello.
Marrazkilariak: Blasko Pisapia, Pamela Brughera eta Alessandro Muscillo.
Itzultzailea: Aitor Arana.
Argitaletxea: Gero.
Bilduma: Bat Pat.
Jatorrizko idazlea: Roverto Pavanello.
Marrazkilariak: Blasko Pisapia, Pamela Brughera eta Alessandro Muscillo.
Itzultzailea: Aitor Arana.
Argitaletxea: Gero.
Bilduma: Bat Pat.
LABURPENA
Bat Pat eta bere lagunak bere osabaren etxera joaten dira. Etxe parean Buruzurraren uhartea zegoen, Bat Pat eta bere lagunak uharte horretara joango dira hamaika abentura bizitzeko.
IRITZIA
Liburu asko gustatu zait lagunak izatea ona dela erakusten dizulako eta lagunak zaindu behar direla.
Asko gustatu zait dibertigarriak diren abentura pila kontatzen dituelako.
Asko gustatu zait dibertigarriak diren abentura pila kontatzen dituelako.
Osaba pertsonaia asko gustatu zait beti janzkera arraroak dituelako eta Bat Pat ikusita beti izutu egiten delako.
Ibai Camarero 6. D
SUPERMEGAEXTRAESKOLARRAK

Idazlea: Mercé Anguera
Itzultzailea: Bego Montorio
Argitaletxea: Desclée
Bilduma: AntiBarbiak
LABURPENA
Carmen zuzendariak Eli, 5. Ako neskarik azkarrena, deitu du zuzendaritzara. Elik dio ikasten den guztia ez dela eskolan ikasten eta Carmenek arrazoia eman dio. Horregatik, bi etxekolan eman dizkio:
Bata, eskolaz kanpoko jarduera batean izena eman beharko du.
Bestea, bere etsaia den Maria Isabelen alde onak aurkitu beharko ditu.
Protagonistak Eli, Maria Isabel, Marta eta Nao dira, baina beste pertsonai asko ere badaude: hauen familiak, eskolako ikasle-irakasleak…
IRITZIA
Liburu hau ez zait batere gustatu, niri abenturazko liburuak eta liburu farregarriak gustatzen zaizkit eta liburu hau ez zen horrelakoa.
Oso-oso aspergarria egin zait baina hasiera polita iruditu zitzaidan. Hasieran Carmenek Eli deitzeko zergatia kontatzen du eta hori izan da gehien gustatu zaidana. Baina, ez da liburua hartzerakoan espero nuena eta historioa faltsua iruditu zait ez nintzelako inorekin identifikatuta ikusten.
Gainera, ez zuen ezer kontatzen.
Jon Aperribay 6. D
ASKA ITZAZUE POTTOKAK!
Idazlea: Iñaki Friera.
Marrazkilaria: Andoni Odriozola.
Argitaletxea: Ibaizabal.
Bilduma: Gaztetxo.
LABURPENA
Egun batean neska bat, Garazi izenekoa, logelako argia piztu eta bere lagunek Ane, Patxo eta Joxeba oso geldirik zeudela konturatu zen, ez zutelako mugimendu bat ere egiten. Mahaira hurbildu zenean mezu bat ikusi zuen eta ozen irakurri zuen: Libra pottokak!
IRITZIA
Ez zait asko gustatu zeren ez dut istorioa oso ondo ulertu, oso hitz arraroak agertzen direlako batzuetan, adibidez, aparra, zutundu… Gainera gehiago gustatzen zaizkit marrazki gehiago dituzten liburuak, horrela interesgarriagoa egiten da.
Izenburuak ez dauka lehenengo sei kapituluekin loturarik eta hori ere ez zait gustatu. Pertsonaiak Garazi, Patxo eta Joseba oso diferenteak dira Anarengandik. Aneri gehiago gustatzen zaio irakurtzea eta besteei dibertitzea. Ni besteei irakurtzeko esango nieke, adibidez, nire gustu berdina edo ezberdina daukan jakiteko.
Maialen Legorburu. 6. D.
BASAMORTUAN GALDUTA
IDAZLEA: Christian Jolibois
IZENBURUA: Basamortuan Galduta
MARRAZKILARIA: Christian Heinrich
PROTAGONISTA: Aglae eta Printzesa
LABURPENA
Basamortuko erregin bat basamortuko toki batetik erori zen. Egunak eta egunak pasa zituen basamortuan non zegoen ez zekielarik. Momentu batean, neska bat agertu zen txoko batean erregina hartu zuen ,eta bere etxera eraman zuen. Erreginaren aita poz-pozik jarri zen eta abentura asko pasa zituzten.
IRITZIA
Liburua asko gustatu zait, Aglae(printzesa salbatu zuena) oso dibertigarria eta oso ausarta delako.
Printzesa ez zait asko gustatu oso “pija” delako, baina era berean oso jatorra da. Printzesaren aita oso jatorra da.
Mikel Unsain 6. D
Izenburua:HILERRIKO ALTXORA.
BAT PAT ETA MONSTRUAREN GATIBUA
Jatorrizko izenburua: La vera storia di Frankestein
Testua: Roverto Pavanelo
Azala eta marrazkiak: Blaco Pisapia, Pamela Bruguera eta Alessandro Muscillo
Itzulpena: Aitor Arana
LABURPENA
Gabona da eta Bat Pat eta bere lagunak elurretara doaz. Londresera doaz eta han antzoki ikaragarri bat dago. Edgar Alan Poker idazlea ikustera doaz baina idazle famatua desagertu egin da.Geroago Bat Pat eta bere lagunak Edgar Alan Pokerren gaztelura doaz eta han tuneltxo arraro bat aurkitzen dute. Eta tuneltxotik abitasen dira.Azkenean tuneltxoa gorantz doa berriro eta lehengo leku berdinean bukatzen dute. Edgar Alan Pokerren etxean daudenean oso bitxia den paper batean “lagundu mesedez!!!” aurkitzen dute. Bat Pat eta bere lagunek Poker arriskuan zegoela uste zuten eta beraien etxera joan ziren zerbait pentsatzera. Etxera zioazenean Frank Stein mounstro ospetsua ikusi zuten eta azkenean oso jatorra eta azkarra zela konturatu ziren.
IRITZIA
Liburu honen zati bat ez dut ulertu baina ulertu dutena ikaragarri gustatu zait.
Ane Diaz Aristizabal. 6. D
BELLE, LANDETAKO SIRENA
IDAZLEA: Mikel Garmendia.
MARRAZKILARIA: Mikel Valderve.
ARGITALETXEA: Zubia.
BILDUMA: Haur literatura.
LABURPENA
Itziar eta Koldo Landetako landetxe batera joan ziren eta Belle izeneko sirena bat aurkitu zuten. Handik aurrera hamaika abentura bizi zituzten.
IRITZIA
Liburu hau asko gustatu zait abentura asko dituelako. Liburu honek erakusten digu irakurtzea zein dibertigarria den eta gaiztoa izatea oso txarra dela gaiztoak beti galtzen ateratzen dira eta onak, berriz, irabazten.
Lagunak izatea lagunik gabe bizitzea baino hobeagoa dela ere azaltzen digu.
Marrazkiak oso politak dira, oso parregarriak. Liburuak hitz asko erakutsi dizkit. “Bonjour” adibidez, egunon esan nahi du.
Ibai Camarero. 6. D.
IZENBURUA: JOKO ZIKINA
(“Futbolzale amorratuak” bilduma)
Idazlea:
Frauke Nahrgang.Alemania (1951). Irakaslea da eta bere semeei istorio berriak kontatzeko idazten hasi zen. “Futbolzale amorratu “ sailean hamazazpi liburu idatzi ditu, eta erdia baino gehiago hizkuntza gehienetan itzulita daude.
LABURPENA:
Moritz, Katrina, Niko, Enes eta Alex futbol talde batean jolasten aritzen dira. Enes atezainaren anaia txikiari xantaia egiten diote aurkako taldeko jokalari baten aldetik. Ez dute nahi Enes atezainak jokatzea oso ona delako eta Enesen anai txikiari eskularru polit batzuk oparitzen dizkiote eta gero esaten diote lapurtu egin dituela.
IRITZIA:
Oso polita izan da, ulergarria eta atsegina. Futbola gustoko dituzten lagunei gomendatuko nieke. Lantzen duen gaia ezagutzea, hau da, xantaia ezagutzea, interesgarria iruditu zait edonori gertatu ahal zaiolako horrelako zerbait. Liburuak , horrelakorik gertatzen bazaizu, horren aurrean nola jokatu behar duzun erakusten dizu.
Jon Solbes. 6. D
BONBA
IDAZLEAK: Josè María Almarzegi eta Fernando Lalana.
MARRAZKILARIA: Josè Marìa Lavarello.
ARGITALETXEA: Bruno.
ITZULPENA: Juan Martìn Elexpuru.
LABURPENA
1918 Gerra Haundia, sekula izan den gerrarik beldurgarriena, Europa jipoitzen ari da azken lau urteetan. Edwin Mc Garret-ek eta Roscoe Mac Durrit-ek Inglaterrako Hire Idar Erregitarrekoek, bonba indartsu eta polit bat bidean galtzen dute. Galdutako bonbak neutrala den herri txiki bateko herritarren bizitza aldatuko du, Pount-Tounant familiarena eta Siemens-ena batik bat, azken hau X izpidun aparatuen lantegi baten jabea.
IRITZIA
Liburu hau asko gustatu zait. Bitxia eta dibertigarria da. Kontakizun bat da. Marrazkiak oso politak iruditu zaizkit. Dexente daude. Bi kolorekin daude. bigarren argitaraldikoa da.
Oso erraza egin zait irakurtzea, baina hitz batzuk inglesez daude, ze inglesen aurka borrokatzen ari dira.
Letra oso erraz irakurtzen da. Pertsonaiak xelebreak dira eta dibertigarriak iruditu zaizkit, aitona batez ere, apur bat gorra dago, eta dibertigarria bihurtzen du akats horrek.
Liburu hau farregarrria da. Barrea eta misterioa nahi baduzu, liburu hau irakurtzea gomendatzen dizut. Oso erraza da irakurtzea, beraz, 4.mailatik gorakoentzat aproposa .
Maialen Unanue. 6. D.
FUTBOLARI BASATIAK: LEON, ESLALOM – DRIBLATZAILEA
Izenburua: futbolari basatiak: Leon, eslalom – driblatzailea.
Idazlea: Joachim Massan.
Itzulpena: Ione Pagonabarraga.
Marrazkilaria: Jon Brick.
LABURPENA
Leon eta bere taldea, futbolari basatiak futbol - zelai txiki batean elkartzen ziren beti jolasteko. Egun batean Michi Lodikoteak eta bere garaile garaitezinek futbol – zelai txikia hartzen dute. Zelaiarekin nor geratuko den erabakitzeko partida bat jokatzea erabakitzen dute, futbolari basatiak garaile garaitezinen kontra.
IRITZIA
Pertsonaiak Leon eta bere taldea dira. Leon narratzaile papera hartzen du, egunero gertatzen dena kontatzen du.
Idazleak esamolde asko erabili ditu eta nire gustukoak izan dira.
Marrazki gutxi daude baina asko gustatu zaizkit.
Bukaera ez zait asko gustatu zeren Michi Lodikotea, partidua galdu duenez haserre dago eta ez die futbolari basatiei zelaia utzi nahi.
Liburu hau aukeratu dut futbola gustatzen zaidalako eta futbolari buruzkoa delako.
Xabier Etxarte. 6. D
GORKA DONEAREN LARROSA
GORKA DONEAREN LARROSA
IDAZLEA: Joles Senell.
IRUDIAK: Roser Capdevila.
KATALANETIK ITZULIA: Juan Luis Lekunberri.
LABURPENA:
Baziren behin bi herri oso txikiak eta oso berdintsuak, gauza bakarra zuten desberdina herri batek erregina zeukala eta beste herriak erregea. Urte osoan zehar larrosa gorri bakar bat egiten zuen ibai ertzean, eta hori Gorka Donearen egunean .
IRITZIA:
puina asko gustatu zait oso ondo ulertzen delako eta beste garai batekoa delako.
Marrazkiak oso ondo eginak daude eta oso ondo koloreztatuak . Marrazkiak lan handiz eginda daudela ematen du.
Letra ulergarriarekin idatzia dago .
Niretzat atal aspergarriena izan da lehengo garaiko ipuina kontatzen hasten denean, ordena pixka bat aspergarria egin zait baina oso polita izan da.
LEIRE HERAS. 6. D.
HAN GAN-EN ZALDI MAGIKOA
IDAZLEA: Chen Jiang Hong
IZENBURUA: Han Gan-en Zaldi Magioa
ARGITALETXEA: Ttarttalo
LABURPENA
Txikia zenean Han Ganen zaletasunarik handiena marraztea zen. Zaldiak zituen gustuko marraztea eta beti saiatzen zen bizi itxura ematen. Haunditu zenean, margolari oso ona bihurtu zen eta enperadorearentzat lan egin zuen. Baina gauza arraroak pasatzen hasi ziren eta…
IRITZIA
Gustatu zait baina asko ez, sosoa iruditu zait. Marrazkiak oso ondo eginak daude eta letra normala, oso txikia eta gainera ez zegoen geihegi lotuta irakurtakoarekin.
Olaia. 6. D
HILERRIKO ALTXORRA
Izenburua:HILERRIKO ALTXORA.
Protagonista:Bat Pat.
Hizkuntza:Euskara.
Idazlea:Roberto Cavanello.
LABURPENA
Bat Pat saguxar bat da eta bere hiru lagunekin, Rebeca, Léo eta Martín altxorra bilatzen dute.
Baina altxor hori nahi duen beste norbait dago.
Gizon hori eriotzaz mozorratzen da Bat Pat eta bere hiru lagunak izutzeko.
Baina DETEKTIBE bihurtuko dira eta gizon hori ikertuko dute. Badakizu zer egingo duten lau
lagunek?
Liburua irakurriz jakingo duzu.
IRITZIA
Liburua gustatu zait nahiz eta pertsonai batzut ez zaizkidan gustatzen.
Lehenengo zatia ez zait gehiegi gustatu baina erditik aurrera asko.
Pertsonaietako bat oso farregaria iruditu zait gauza harigarriak esaten dituelako.
Liburua kapituluka dago idatzitz horregatik ere errazagoa iruditu zait.
Letrak handiak dira, liburua oso ondo dago egina, fantasia asko dagoelako dibertigarria da.
Jose Antonio Sima. 6. D
KIKA SUPERSORGINA ETA DON KIXOTE MANTXAKO
IZENBURUA: Kika supersorgina eta Don Kixote Mantxako
IDAZLEA: Knister
ITZULPENA: Iñaki Aristondo
MARRAZKILARIA: Birgit Rieger
ARGITALETXEA: Bruño
LABURPENA:
Don Kixote Mantxako, bere zaldi kuttuna Rozinante, Santxo Panza ezkutaria eta bere astotxoa, Kikaren herrian kaosa ari dira sortzen batez ere saltoki gunean. Kikak Don Kixote eta bere lagunak, beraien garaira bidali nahi ditu, baina horretarako magia liburua behar du.
IRITZIA:
Liburu hau asko gustatu zait marrazkiengatik eta pertsonaiengatik. Marrazkiak oso dibertigarriak dira, zeren Don Kixote oso xelebre ateratzen da denetan bere barruko arroparekin. Pertsonaiak ere oso barregarriak dira, Don Kixotek noria bat haize errota bat dela eta txirrindak altzairuz egindako zaldiak direla uste du, adibidez. Santxo Panza, berriz, beti lurrean dago bere sabelak gehiegi pisatzen duelako.
Liburu hau itzulpena denez bere benetako izenburua:
Hexe Lilli auf der jagd nach den verlorenen Schatz da
Nik liburu hau 8 urtetik gorakoentzat gomendatzen dut.
Manex Iñarra. 6. D
KOTTI
IDAZLEA: Joxantonio Ormazabal
MARRAZKILARIA: Jesus Lukas
ARGITALETXEA: Elkar
LABURPENA:
Kotti Zeru-txikin bizi zen, bere gurasoekin batera. Herri berezi bat zen benetan:
apaiza elikopteroan, sendagilea txalupan,...... urtean behin etortzen ziren bixita bat egitera. Kottiri abentura harrigarri bat gertatzen zaio. Txirula jotzen ari zen bitartean, zuhaitz baten gainean, milaka txori hurbildu zitzaizkion, eta zuhaitza airean eraman zuten zuhaitz hegalari bat sortuz. Zuhaitz hegalarien bidez, beste herri batera dijoa eta bertan, Tximanol izenako ijito bat ezagutu zuen. Hor hasten da abentura.
IRITZIA
Liburua asko gustatu zait, abentura asko daukalako, eta imaginazio haundia. Liburuaren amaiera oso polita da, gauza guztiak kopontzen direlako. Marrazki gutxi dago liburuan baina oso politak dira.
Eider Zubillaga. 6. D.
KLAUDIA ETA BALOIEN SEKRETUA
IDAZLEA: Aitor Arana
MARRAZKILARIA: Alberto Campos
ARGITALETXEA: Ibaizabal
BILDUMA: Matxinsalto
Laburpena
Klaudia da protagonista eta neska futbolzalea da, baina mutilek ez diote jokatzen uzten. Hala ere, Klaudiak ahalegin bereziak egiten ditu eta berak ere eskubidea duela erakusten du.
Ahaleginetan ari denean abentura handietan sartzen da.
Iritzia
Abenturak klasikoak dira, Hamelingo txirularia bezalakoak, marrazkiak asko gustatu zaizkit, baita abenturak ere.
Irati Lizarraga. 6. D.
MIRARI GALDUAREN BILA
Idazlea: Geronimo Stilton.
Marrazkilaria: Larri Keys.
Argitaletxea: Planeta S.A.
Bilduma: Geronimo Stilton.
LABURPENA
Geronimo, arratoien irlako egunkari enpresa baten zuzendaria, sagu-eme batengandik maitemindu eta tximeleta uhartera mirari galduaren bila joaten bukatzen du.
IRITZA
Nahiz eta pertsonaiak dibertigarriak izan ipuin honek nahiko aspertu nau zer gertatuko zen asmatzea oso erraza egiten zitzaidalako. Geronimo Stiltonen bildumako beste liburu batzuk interesgarriagoak iruditzen zaizkit.
Marrazkiak ez zaizkit askorik gustatu, koloreak mugatik aterata eta marrazkiak guztiz margotu gabe baitaude.
Garazi Sarasola. 6. D
OTTOLINE ITSASOAN
LIBURUAREN IZENA: Ottoline itsasoan
IDAZLEA: Chris Riddell
ARGITALETXEA: Ibaizabal
BILDUMA: Ottoline
GENEROA: Narrazioa
LABURPENA
Ottoline eta bere lagunik onena den Munroe Jauna, haserretu egiten dira, orduan Munroe Jaunak Norvegiara joatea erabakitzen du. Ottoline bere bila joango da itsaspekoz, hegazkinez, …
IRITZIA
Asko gustatu zait marrazki oso politak dituelako eta abenturazko liburua delako. Ottolinek oso arropa bereziak erabiltzen ditu eta bi zapatak desberdin.
Oso erraza egin zait irakurtzea eta letra ulergarria du. Liburua potoloa izan arren oso gutxi dauka irakurtzeko.
Marrazkiak asko gustatu zaizkit eta zuriak, beltzak eta berdeak dira baita oso arraroak ere.
Liburu hau nire urteko neska-mutilei edo txikiagoei gomendatuko nieke arraroa eta abentura asko dituelako.
Maddi Olaskoaga. 6. D
PERNANDO AMEZKETARRA
Idazlea: Antton Kazabon.
Marrazkilaria: Andoni Odriozola.
LABURPENA
Pernando, bertsolari zahar bat da baina hoberenetarikoa. Pernandori egunero deitzen diote bertso lehiaketetara joateko eta beti joaten da. Lehiaketa guztiak irabazten ditu eta gainera oso ondo pasatzen du.
IRITZIA
Marrazkiak ez zaizkit asko gustatu nahiko itsusiak direlako eta gainera txuri beltzean. Liburua nahiko aspergarria da zeren eta beti berdina gertatzen da. Liburuaren itxura oso ona da eta gehiago espero nuen, baina gero ez da hainbestekoa izan.
Pertsonaiak Pernando, bertso lehiaketetako parteatzaieak eta Pernandoren emaztea dira.
Liburua bertsoak gustukoak dutenei gomendatzen diet.
Uxue Jimenez. 6. D
POTTOKOREN OTSOA
Idazlea: Pello Añorga
Marrazkilaria: Jokin Mitxelena
LABURPENA
Pottoko ume bat zen eta bere gurasoekin bizitzen zen. Baserri batean bizi zen eta animaliak zituzten. Egun batean otso bat azaldu zen eta bere etxe animaliak hil zituen. Orduan Pottokoren gurasoak otsoa hiltzea erabaki zuten eta horretarako bi kañoiko eskopeta hartu eta basora abiatu ziren. Azkenean otsoa aurkitu eta hil egin zuten. Orduan baserriko jende guztia lasai bizi ahal izan zuen.
IRITZIA
Neri liburua asko gustatu zait marrazkiengatik eta istoriogatik. Baina gustatu ez zaidana oso erraza irakurri dudala, nik nahiago ditut zailagoak. Liburu hobeak irakurri ditut baina hau ere polita izan da.
Beñat Romero. 6. D
FELIX, URAKANA . “Futbolari basatiak” bilduma
IZENBURUA: Futbolari basatiak. Felix, Urakana
IDAZLEA: Joachim Masannek
MARRAZKILARIA: Jan Brick
ITZULTZAILEA: Nuria Sebrango Elordi
BILDUMA: Futbolari basatiak
ARGITALETXEA: GERO
Futbolari basatiak inoiz baino kontentago daude. Gainera, Ribaldoren semea, Rocce, beraiekin entrenatzera doa. Oso jatorra da eta baloiarekin aztia ematen du.
Oso pozik daude guztiak. Baina Ribaldoren ustetan, Rocce onegia da talde horretan egoteko eta Bayernen sartzen du.Gainera ez dio Basatiekin hitz egiten uzten.
Hauek badakite Roccek beren taldean egon nahi duela, eta horregatik Bayernen eta Rocceren aurka jolastu beharko dute.
Liburu honek 15 protagonista ditu: Basatiak, Thörl andrea, Willi, Rocce eta Ribaldo eta Maxi-ren aita.
Baina protagonista nagusia eta nire gustukoena Felix Thörl da:
Felixek 9 urte ditu eta asma atakeak edukitzen ditu. Horregatik, Asmati deitzen diote. Denek Basatiek izan ezik. Basatientzat Urakana da. Oso gustuko du futbola, baina asmarengatik geroz eta okerrago jokatzen du. Eta horregatik da taldekoa ez izatearen beldur.
Liburu hauek oso gustukoak ditut dibertigarriak baitira.
Gainera, asko gustatzen zaizkidan bi gauza lotzen ditu: irakurketa eta futbola.
Jon Aperribay. 6. D.


























No hay comentarios:
Publicar un comentario