Mostrando entradas con la etiqueta Zinea. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Zinea. Mostrar todas las entradas

2017-10-27

FAMILIA ZINEMA ITSAS ETXEAN

Larunbat honetan, Ardiak eta otsoak filma proiektatuko dute Itsas Etxeko auditoriumean. Animazioko film errusiar horrek, 86 minutuko iraupena du eta adin guztietako publikoarentzat egokia da.
Andrey Galat eta Maxim Volkov ditu zuzendari, eta Neil Landau, Maksim Sveshnikov eta Sugar Ikg gidoigile.
  
 
 
"Urruneko lurralde magikoan, herri txiki eta ikusgarri batean, lasaitasun handiz bizi da artalde bat. Zoritxarrez, otso talde baten etorrerak etengo du artaldearen bizimodu lasaia. Otsoek heuren kanpalekua harkaitz hurbil baten magalean ezarriko dute. Euren arbasoen ohiturekin jarraituz, otso taldeko buruak, Magrak, bere oinordekoa aukeratuko du ardiak bere bizilekutik botatzen dituzten otsoen artean..."


                              NON:  Itsas Etxeko Auditoriuma
                              NOIZ:  Urrriak 28 
                              ORDUA:  18:00
                              SARRERA: 3€
 
 

2017-09-22

DONOSTIAKO ZINEMALDIA 2017

Datorren irailaren 27an, asteazkena, Donostiako zinemaldira joango gara.
2. mailatik hasi eta 6. maila arteko ikasleek pantaila erraldoian, Donostiako belodromoan, euskaraz zinemaz gozatzeko aukera ezin hobea dugu hau.

Zineuskadik sustatzen duen Zinema Euskaraz programari esker, PRINTZE TXIKIA filma proiektatuko da. 

Filmak neskatxa baten eta bere bizilagunaren arteko istorioa dakar. Neskatxa helduen munduan bizi dadin prestatzen du amak, eta bihotz oneko adineko pilotu bitxia du auzokoa. Pilotuak bere lagun berriari aparteko mundu bat erakutsiko dio; Antoine de Sain-Exupéryren "Printze Txikia"-ri esker berak aspaldi ezagutu zuen unibertsoa.

Emozioz betetako bidaia magikoa, haurtzarora itzuliko duena, egingo du neskatxak; giza harremanak garrantzitsuak direla ulertzera eramango duena. Bihotzak ongiaren bidea erakusten duela konprenitukodu, izan ere, begien bidez ikusezina bilakatzen da funtzeskoa dena.

2017-06-01

"LEONES" laburmetraia

Ronald Mc Donald Fundazioak 20 urte bete ditu aurten.  Fundazio honek, iraupen luzeko osasun tratamendua jasotzeko bere ohiko etxebizitzetatik urrun, beren familiartekoekin batera, joan behar diren haurren etxebizitza berrien mantenuan eta eraiketan laguntzea du helburu. Irabazi asmorik gabeko Fundazio honek munduko 45 herrialdetan egiten du lan.
Urtemuga ospatzeko, Daniel Sanchez Arevalok ondoko laburmetraia egin du non, minbizia duten haurren familien bizitza erakusten digun.
Har itzazue hogei minutu  laburmetraia ikusteko, merezi du eta!

2017-05-25

"NUR ETA HERENSUGEAREN TENPLUA" ZINERA


Lotura Films ekoiztetxearen eskutik iritsiko da pantaila handietara Nur eta herensugearen tenplua. 
Juanba Berasategik zuzendutako lana Toti Martinez de Lezearen ipuinean oinarritutakoa da.
Ekainaren 2tik aurrera izango da filma ikusgai zinema-aretoetan. Lehenago, maiatzaren 27an, aurrestreinaldia izango da, Donostian, Principe zinemetan.


Gazte abenturazale baten istorioa da. Nur, bere gurasoekin batera, Txinara joan da bizitzera. Bertan, lagun berriak egiten ditu eta gaurko egunean horietako baten urtebetetzea ospatuko dute, Guo Guo-rena hain zuzen ere. Horretarako, jolas parke erraldoi batean egin dute hitzordua eta jolastu bitartean omenduaren desagerpenaz ohartuko dira. Bere bilaketan, laberinto batean murgilduko dira eta bertatik ateratzeko, bidean aurkitutako igarkizunak ebatzi beharko dituzte eta ondorioz, topatzen joango diren herensugearen bederatzi ateak igarotzeko gai izango dira.

2016-12-15

WALT DISNEY

Gaur, abenduak 15, 50 urte dira Walt Disbney hil zela.
Walter Elias Disney marrazki bizidunen marrazkilari, produktore eta zuzendaria Chicagon (AEB) jaio omen zen 1901. urtean.Hala ere, bere bizitzari buruz, misterio asko daude.
 Anaiarekin batera Walt Disney Productions enpresa eratu zuen, gaur egun The Walt Disney Company izenekoa, munduko ikuskizun konpainia handienetakoa.
Berak sortutako pertsonaiak, Mickey sagua, Donald ahatea, Pluto, Goofy... gurekin geratu dira betirako.
Berarekin sortu zen animazioaren urrezko aroa.


Hoy, 15 de Diciembre se cumplen 50 años de la muerte de Walt Disney.
Productor, director, guionista y animador estadounidense, aunque su vida está rodeada de muchos misterios. Fundó junto a su hermano Roy O. Disney la compañía Walt Disney Productions,3 que años después se convirtió en la más célebre productora del campo de la animación y en la actualidad es la mayor compañía de medios de comunicación y entretenimiento del mundo.
Los personajes que creó: Mickey Mouse, el pato Donald, Pluto, Goofy... se han quedado para siempre entre todos nosotros.
Con él empezó la época de oro del cine de animación.

2016-11-08

film bat: "100 METROS". Rendirse no es una opción



Pasa den  azaroaren 4ean  "100 METROS" filma esteinatu zen. 
Ramon Arroyoren istoria izugarrian oinarritzen da. Esklerosis anizkoitza diagnostikatzen diotean, bere bizitza hankaz gora jartzen da eta iragarpen guztien arabera, urtebetean ez dela 100 metro ibiltzeko gai ere izango komunikatzen diote...

Pelikula ikusi ondoren, bi ipuin etorri zazkit gogora:
"EL NIÑO QUE PUDO HACERLO", Eloy Moreno-ren "Cuentos para entender el mundo" eta, .Jorge Bucay-en honako hau:

"LOS NIÑOS ESTABAN SOLOS" 

Su madre se había marchado por la mañana temprano y los había dejado al cuidado de Marina, una joven de dieciocho años a la que a veces contrataba por unas horas para hacerse cargo de ellos a cambio de unos pocos pesos. Desde que el padre había muerto, los tiempos eran demasiado duros como para arriesgar el trabajo faltando cada vez que la abuela se enfermaba o se ausentaba de la ciudad.
Cuando el novio de la jovencita llamó para invitarla a un paseo en su coche nuevo, Marina no dudo demasiado. Después de todo los niños estaban durmiendo como cada tarde y no se despertarían hasta las cinco.

2016-11-02

FILMAK ITSAS-ETXEAN

 Datorren larunbatean, Roald Dahl-en "ERRALDOI ON MIRAGARRIA" liburuan oinarritutako filma jarriko dute Itsas-Etxean. 
 

MI AMIGO EL GIGANTE

Azaroak 5, larunbata

Itsas-Etxean
20:00etan
Gaztelaniaz 
4 €


 
OZZY

Azaroak 13, igandea
Itsas-Etxean
18:00etan 
Euskaraz  
3 €

2016-09-14

DONOSTIA ZINEMALDIA 2016

 64. Donostia Zinemaldiak, aurten ere, haurrentzat bereziki hautaturiko film sorta bat eskainiko du, guztiak euskarara bikoiztuak (Zineuskadiren parte-hartzearekin, Zinema Euskaraz programaren barruan).
Goizero, Belodromoan, haurrentzako zinema saioak izaten dira, ikastolekin eta ikastetxeekin hitzartutako programari esker.
Datorren ostiralean, hilak 16, gure ikasleek "ALBERT" filma ikusteko aukera izango dute.
Hemen duzue pelikularen trailerra (gazteleraz)




La 64 edición del Festival de San Sebastián, como en años anteriores,  presentará una selección de películas especialmente pensadas para el público infantil, todas ellas dobladas al euskera gracias la colaboración de Zineuskadi dentro del programa Zinema Euskaraz.
El próximo viernes, día 16, nuestros alumnos verán la película "ALBERT".

2016-07-06

"MI AMIGO EL GIGANTE" filma

Datorren ostiralean, hilak 8, "MI AMIGO EL GIGANTE" Spielberg-en filma estreinatzen da. Ondo dakizuenez, pelikula hau, Roald Dahl-en "Erraldoi on miragarria"ren liburuan oinarrituta dago.

2016-01-29

BALOREAK LANTZEKO LABURMETRAIAK/CORTOS PARA TRABAJAR VALORES

"El cine ha llevado a la gran pantalla muchas películas en las que se tratan temas relacionados con el mundo de la educación. Continuamos ampliado esta entrada con vuestras propuestas hasta alcanzar los 45 cortometrajes para educar en valores. Con ellos, el alumnado reflexionará sobre la amistad, la solidaridad, el trabajo en equipo, el respeto a las personas…"



iturria: educacion 3.0

2015-12-17

Publizitatea: NO ME GUSTA STAR WARS

"STAR WARS: INDARRAREN ESNATZEA" pelikula atzo estreinatu zen duela 38 urte estreinatu zen antzerki txinatar berean.Eromena eragin du .Hasierako protagonista batzuk bueltan ditu.

2015-10-09

Zinea: MAGIAREN ETXEA

Bihar, hilak 10, larunbata, Itsas Etxea auditoriumean "MAGIAREN ETXEA" animaziozko filma euskaraz ikusteko aukera izango duzue.
 Jabeek kalean utzitako katakume bat noraezean dabil, eta ekaitzetik babesteko, etxe batean sartuko da. Etxea, baina, tramankulu bitxiz beteta dago, jabea mago agure bat baita. Hark harrera beroa egingo dio animaliari, baina etxeko gainerako lagunek ez dute begi onez hartuko. Magiaren etxean bere lekua egin beharko du katakumeak


Ordua: 18:00 
Lekua: Itsas Etxea Auditoriuma
.


2015-09-18

DONOSTIA ZINEMALDIA 2015/FESTIVAL DE CINE 2015

63. Donostia Zinemaldiak haurrentzat bereziki hautaturiko film sorta bat eskaintzen ari da, guztiak euskarara bikoiztuak (Zineuskadiren parte-hartzearekin, Zinema Euskaraz programaren barruan).
Goizero, Belodromoan, haurrentzako zinema saioak izaten dira, ikastolekin eta ikastetxeekin hitzartutako programari esker.
Gaur, "ASTERIX: JAINKOEN EGOITZA" filma izango da ikusgai eta Talaiako ikasleak, beste batzuen artean, han izan dira.

La 63 edición del Festival de San Sebastián presenta una selección de películas especialmente pensadas para el público infantil, todas ellas dobladas al euskera gracias la colaboración de Zineuskadi dentro del programa Zinema Euskaraz.
Hoy, los alumn@de Talaia han acudido al velódromo para ver la película "ASTERIX. JAINKOEN EGOITZA" 

2015-05-14

"TOM TXIKI ETA ISPILU MAGIKOA" zinema euskaraz

Malagako Zinemaldian eta Sevillako Europear Zinema Festibalean arrakasta handia izan duen 3Dko animazio-luzemetrai hau estreinatu da euskaraz.


Jatorrizko bertsioan 'Meñique' izenburua eman zioten, eta sei urte behar izan zituzten proiektua burutzeko. Erpurutxo ipuinaren moldaketa bat da filma. Txirotasunetik atera nahi duen nekazari txiki baten istorioa kontatzen du filmak, Tom Txikirena. Uzta hondatu dio intsektu izurrite batek, eta laranja itxurako ispilu batek abentura batean sartuko du. Ispiluak haren ametsetako emakumea erakutsiko dio, eta Pedro eta Pablo anaiekin hirira joateko aginduko dio. Hirira bidean jakingo du Tome Txikik erregearen jauregia ilunpetan eta urik gabe dagoela, zuhaitz sorgindu baten eraginez. Ur putzua zabaltzen duenarentzat opari bikainak dauzka erregeak. Horretan ahaleginduko da Tom Txiki.

Zuzendaria: Ernesto Padrón (Kuba/Espainia, 2014)
Iraupena: 73 min  

2014-09-19

DONOSTIA ZINEMALDIA 2014/FESTIVAL DE CINE 2014

Sinopsia / Sinopsis

Gaur, hilak 19, eskolako 1go eta 2. zikloko ikasleak zinera joan dira.
Zinemaldiak haurrei zuzendutako emanaldiak ere egiten ditu goizero belodromoan. Ikastetxeekin hitzartutako programa esklusibo baten bitartez, zinemaz gozatzeko aukera eskaintzen zaie ikasleei, euskaraz eta pantaila erraldoian.
Friends – Abentura munstroen uhartean/ Friends: Mononokeshima no Naki / Friends: Naki on the Monster Island  filma emango dute, euskarara (Zineuskadiren parte hartzearekin, Zinema Euskaraz programaren baitan) eta gaztelaniara bikoiztua.

2013-12-19

ZINEMA EUSKARAZ

http://www.eitb.com/eu/kultura/zinema-euskaraz/

Eta Gabonetan, etxean egoteko denbora gehiago dugunez, zenbait pelikula euskaraz  ikusteko aukera dugu helbide honetan.
Irudiaren gainean klikatu.

2011-12-07

GABONETAN ZINEMA EUSKARAZ

Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak ZINEMA EUSKARAZ delako programa aurkeztu zuen iaz. Gabonak iristear dira eta oporretan, etxean, zineaz disfrutatzeko aukera izango dugu.
Irudian klik egun
Guztira 30 pelikula. Guzti hauen artean aurki ditzakegu:
ANIMAL CHANNEL
BETIZU ETA URREZKO ZINTZARRIA
GLUP
GO!AZEN
KARRAMARRO UHARTEA
eta askoz gehiago...
Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...