Malagako Zinemaldian eta Sevillako Europear Zinema Festibalean arrakasta handia
izan duen 3Dko animazio-luzemetrai hau estreinatu da euskaraz.
Jatorrizko bertsioan 'Meñique' izenburua eman zioten, eta sei urte behar izan zituzten proiektua burutzeko. Erpurutxo ipuinaren moldaketa bat da filma. Txirotasunetik atera nahi
duen nekazari txiki baten istorioa kontatzen du filmak, Tom Txikirena.
Uzta hondatu dio intsektu izurrite batek, eta laranja itxurako ispilu
batek abentura batean sartuko du. Ispiluak haren ametsetako emakumea
erakutsiko dio, eta Pedro eta Pablo anaiekin hirira joateko aginduko
dio. Hirira bidean jakingo du Tome Txikik erregearen jauregia ilunpetan
eta urik gabe dagoela, zuhaitz sorgindu baten eraginez. Ur putzua
zabaltzen duenarentzat opari bikainak dauzka erregeak. Horretan
ahaleginduko da Tom Txiki.
Zuzendaria: Ernesto Padrón (Kuba/Espainia, 2014)
Iraupena: 73 min

No hay comentarios:
Publicar un comentario