Mostrando entradas con la etiqueta Euskara. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Euskara. Mostrar todas las entradas

2018-10-22

EUSKARALDIA, 11 EGUN EUSKARAZ

Euskarak 365 egun herritarren hizkuntza-ohituretan eragiteko egitasmoa da, herritarrak euskararekiko aktibatu nahi dituena. Hondarribian 2016an egindako kale neurketan euskararen erabilera eskasa eman zen, %24. Denon esku dago datu hori hobetzea.

Asmo hori dela eta, 2018ko azaroaren 23tik abenduaren 3ra Euskaraldia, 11 egun euskaraz ekimena gauzatu nahi da Hondarribian, Euskal Herriko beste herri askorekin batera.
Herritarrei eskatuko zaie bere hizkuntza portaerak aldatzea, euskara gehiago erabiliz edo aukera emanez. Horretarako bi figura sortu dira: ahobiziak, euskal hiztunak, eta belarriprestak, euskaraz gutxi jakin arren ulertzeko eta elkarrizketa bat ele bitan eramateko gai dena.
Hiru modu daude Hondarribian izena emateko: BAZ bulegoan (udaletxeko arkupeak), Euskara Udal Zerbitzuan (Pampinot kalea), eta euskaraldia.eus webgunean.

http://www.hondarribia.eus/eu/euskaraldia-2018
Hori bai, erabileran erronka ezin da 11 egunetara mugatu, urteko 365 egunetan presente eduki beharreko gaia da.

2018-05-07

"BURBUNAK ETA ETSAYAK" DOKUMENTALA ETA SOLASALDIA


Blagan Euskara Elkarteak antolatuta, datorren ostegunean, maiatzak 10, "Burmunak eta etsayak" dokumentala ikusteko aukera izango dugu Hondarribiko Kultur Etxeko Areto Nagusian, 19:00etan.
Dobera Euskara Elkarteak eta Aranzadik egindako lana da dokumental hau, eta Euskal Herrian belaunaldiz belaunaldi transmititu den jakinduria jasotzen du (mitoak, sendabelarrak, ohiturak, natura...), herritarrei elkarrizketak eginez. Proiekzioaren ondoren, Iñaki Sanz-Azkue eta Eñaut Agirre egileekin, solasaldia izango da. Elkarrizketa, Hondarribiko animalien eta landareen izenen inguruan bideratuko da.

Dokumentalaren trailerra:

2018-01-23

EUSKARALDIA!

2018an erronka berria dugu Hondarribian!


Hilaren 25ean, osteguna, hitzaldia emango du Kike Amonarrizek Itsas Etxean, 18:00etan. Bertan azalduko ditu Euskaraldia, 11 egun euskaraz iniziatibaren nondik norakoak.  

Ideia nagusia, Amonarrizek aurreratu du: "Herritarren hizkuntza-ohituretan eragiteko egitasmoa da, herritarrak euskararekiko aktibatuko dituena, Eusko Jaurlaritzatik eta Hondarribiko Udaletik Blagan Elkartearen laguntzaz bultzatuko dena. Hondarribian 2016an egindako kale neurketan euskararen erabilera eskasa eman zen, %24. Denon esku dago datu hori hobetzea, ekin diezaiogun bada gaurtik aurrera".
 

2017-12-14

HONDARRIBIKO LIBURU ETA DISKA AZOKA


Abenduaren 14tik 17ra, Arrantzale auzoan, Liburu eta Diska Azoka izango da. Bertan Durangon aurkeztu berri diren nobedadeak aurkitu ahal izango dira. 
Aurten euskaraz kaleratutako liburuak ezagutu nahi badituzu, Juan Luis Zabalak egindako zerrenda kontsultatu dezakezu hemen.  

2017-12-02

ITXEKI EUSKARARI!

Bihar, Euskararen Eguna, Hondarribiko Itsas etxeko auditorioan Itxeki euskarari! lelodun argazki-mosaikoa aurkeztuko da. Horretarako egitaru polit bat prestatu du Blagan Hondarribiko Euskara Elkarteak. 
500 argazki biltzeko erronka jo zuten eta 700 badira mosaikoan parte hartu dutenak. Bistan da, Hondarribian euskaraz bizi nahi dugunak asko garela.

Hementxe duzue Hondarribiko Udalaren laguntzarekin antolatutako egitaraua. Igande goiz atsegina pasatzeko proposamen polita eta Hondarribian euskararen erabilerari beste bultzada txiki bat emateko aukera. 


ABENDUAREN 3A, EUSKARAREN EGUNA

Ostiralean Euskararen Nazioarteko Eguna ospatu genuen eskolan.  


BANAKA, BINAKA, LAUNAKA... 
MAITASUNEZ, ERAIKI EUSKARA!

                                                             
                                                             

Hori izan da gure aurtengo leloa eta euskararen eraikuntza irudikatuz, Talaia eskolan hainbat jarduera eta ekitaldi antolatu ziren Euskararen Eguna gogoratu eta indartzeko: irratsaio berezia, etxeetatik ekarritako irudiekin hormairudiak osatu, kotxeetan jartzeko txartelak egin eta kaleetan banatu, Talaia Institutukoek eskainitako CUP SONG ikuskizuna ikusi eta elkarrekin abestu... Baina eguraldiak ez zigun asko lagundu eta kalera irteteko aukera izan zuten bakarrak, Biteriko ikasleek izan ziren.
   
                               
                                                         

2017-10-27

FAMILIA ZINEMA ITSAS ETXEAN

Larunbat honetan, Ardiak eta otsoak filma proiektatuko dute Itsas Etxeko auditoriumean. Animazioko film errusiar horrek, 86 minutuko iraupena du eta adin guztietako publikoarentzat egokia da.
Andrey Galat eta Maxim Volkov ditu zuzendari, eta Neil Landau, Maksim Sveshnikov eta Sugar Ikg gidoigile.
  
 
 
"Urruneko lurralde magikoan, herri txiki eta ikusgarri batean, lasaitasun handiz bizi da artalde bat. Zoritxarrez, otso talde baten etorrerak etengo du artaldearen bizimodu lasaia. Otsoek heuren kanpalekua harkaitz hurbil baten magalean ezarriko dute. Euren arbasoen ohiturekin jarraituz, otso taldeko buruak, Magrak, bere oinordekoa aukeratuko du ardiak bere bizilekutik botatzen dituzten otsoen artean..."


                              NON:  Itsas Etxeko Auditoriuma
                              NOIZ:  Urrriak 28 
                              ORDUA:  18:00
                              SARRERA: 3€
 
 

UHARTEAREN ALTXORRA DONOSTIAKO SAN TELMO MUSEOAN


Uhartearen altxorra izeneko erakusketa dago ikusgai Donostiako San Telmo museoan. 
Haurrentzako eta Gazteentzako euskarazko literaturatik sortutako pertsonai, ilustrazio, gai eta garaiek osatzen dute erakusketa. 
Koldo Izagirre da erakusketa honetako edukien arduraduna eta berak egin du erakusketa osatzen duten 100 liburuen hautaketa. Bilduma ez da soilik umeentzat, publiko guztientzat pentsatua dago. Garai desberdinetako Haur eta Gazte Literatura islatzen du erakusketak eta gaika antolatua dago.

Koldo Izagirreren hitzok agerian uzten dituzte Uhartearen altxorraren ardatzak: “Testuaren artearen eta ilustratzailearen artearen batuketa uste baino maizago gertatzen da, eta hori ezagutzen ez dugun altxorra delako sortu dugu hau». Hala, literatura bera, eta hura irudikatzen duten ilustrazioak dira gai nagusia.

  • San Telmo museoan SIM
  • 2017ko urriaren 17tik 2018ko urtarrilaren 17ra
  • Asteartetik igandera, 10:00-20:00 
  • Doako sarrera
Erakusketaren xehetasunak, gidak... HEMEN

2017-05-31

"BLAGAN EGUNA" HONDARRIBIAN



Datorren larunbatean, ekainak 3, BLAGAN EGUNA ospatuko da Hondarribian.
Orain dela bi urte sortutako BLAGAN Elkarteak antolatzen du ekitaldia euskara kalera jai giroan ateratzeko helburuarekin.

"ITXEKI EUSKARARI!"

2017-03-30

20. KORRIKA MARTXAN


Gaur, hilak 30, KORRIKAren 20. edizioa hasiko da Otxandion apirilaren 9an Iruñan bukatzeko, bi mila kilometro baino gehiago eginez.
 Korrikan parte hartzen duten euskaltzaleek "BATZUK" leloari eutsita egingo dute lasterka. Horrekin, hizkuntzen, kulturen eta munduen aniztasuna islatu nahi izan dute antolatzaileek.
Hondarribira, datorren asteartean, apirilak 4, iritsiko da. Asteazkenean, Korrika Txikia izango dugu. 


2016-12-01

EUSKARAREN EGUNA PRESTATZEN

Datorren abenduaren 3an, Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzen da. Larunbata denez, eskolan ostiralean ospatuko dugu. Aurten, EMAN HEGOAK EUSKARARI lelopean, euskara Euskal Herrian zehar eta hemendik mundura zabaldu nahi dugu.
Horretarako,  txori baten irudian, noizbait oporretan egindako bidaiaren batean euskara noraino eraman duten azaltzea eskatu diegu familiei. Horrekin batera, hegaztiarekin zintzilikatzeko, bidaia horretako argazki edo marrazki bat ere.

Gure ikasleak dagoeneko martxan daude.
Ikusten duzuenez, hemen dugu 5. A mailako taldetxo bat  egun honetarako idatzi duten letrarekin. ZORIONAK eta ESKERRAK eman behar dizkiegu espresuki gure blogean jartzeko eskatu baitute.

2016ko EUSKARAREN EGUNA from carmen on Vimeo.

El próximo 3 de Diciembre se celebra el Día Internacional del Euskara. Como es sábado, lo celebraremos el viernes en la ikastola. Este curso, bajo el lema EMAN HEGOAK EUSKARARI (Dale alas al euskara) queremos difundir el euskara tanto en Euskal Herrian como en todo el mundo.
Para ello, se ha pedido a las familias que escriban en la imagen de un ave alguna experiencia en la que hayan tenido la oportunidad de hablar euskara durante las vacaciones, adjuntando alguna foto o dibujo que la ilustre.
Nuestros alumnos ya están en marcha. Como veis en el video, un grupo de alumnas de la clase de 5ºA nos ha pedido que colguemos en el blog la letra que han escrito para este día. 

ZORIONAK ETA MILA ESKER!!

2016-10-11

MINTZALAGUNA PROGRAMA


Mintzalaguna programa aurten ere martxan da; euskaraz hitz egin ohi duten pertsonak euskaraz egin nahi duten pertsonekin elkartzen dituena.
"KONTURATZERAKO, EUSKARAZ" 

 ADI!!!  2016-2017 ikasturteko Mintzalagunean izen-ematea
zabalik  urriaren 5etik 15era !!


Ya está en marcha este curso el programa  Mintzalaguna, el programa que junta a personas que tienen costumbre de hablar en euskara  con aquellos que quieren practicarlo.
Inscripción del 5 al 15 de octubre.

2016-07-01

HOBELEX

UZEIk, Terminologia eta Lexikografia zentroak,  Hobelex zuzentzaile ortografikoa eta lexikoa atera berria du. Tresna honek, euskaraz akats ortografikorik gabe eta, gainera, lexiko zuzen eta eguneratuarekin idazten laguntzen du.

UZEI, el Centro de Terminología y Lexicografía, acaba de presentar Hobelex, un corrector ortográfico y léxico. Esta herramienta  ayuda a escribir en euskera sin faltas ortográficas y con un léxico correcto y actualizado.

2016-05-30

BALIABIDE TEKNOLOGIKOAK EUSKARAZ

BLAGAN Hondarribiko Euskara Elkartetik, Maite Oronozek baliabide teknologikoei buruz. emandako tailer interesgarri baten berri izan dugu.
Tailer horretan, euskaraz erabil ditzakegun baliabide informatikoak aurkeztu ziren (sistema eragileak, nabigatzaileak, mugikorrak…) eta ahal den neurrian bakoitzaren ordenagailu, tableta edo mugikorreko sistema eta programak euskaraz ipintzeko aukera ezagutu.
Hona hemen dokumentua:

2016-01-18

EMAN HEGOAK EUSKARARI/DALE ALAS AL EUSKERA



Herritarrak euskaraz hitz egitera animatzeko marka berria sortu du Eusko Jaurlaritzak: Euskararen Txantxangorria.  Euskaraz eginda,  "eman hegoak euskarari"



"Dale alas al euskera", es el lema de la nueva marca creada por el Gobierno Vasco para invitar a la ciudadanía a hablar en euskera. "Eman hegoak euskarari"

2015-12-02

NAZIOARTEKO EUSKARAREN EGUNA TALAIAN

Aurten ere, urtero bezalaxe, Talaia Eskola ahalegin handiak egiten ari da Euskararen Eguna behar bezala ospatzeko; horretarako, zenbait jarduera berezi prestatu dira eskola barruan gauzatzeko baita eskolatik at ere, euskara herri osoaren ardura, kezka, izan behar baita.
Gure jarduerak gai zehatz baten inguruan izan ohi dira eta aurten aukeratutakoa, "euskaraz jostatzea eta mugimenduaren inguruko hizkera berezia jorratzea" izan dugu langai eta helburu.
Lokalismo bati heldu diogu leloa osatzeko; hau da, Hondarribian mugi hadi esateko era hartuz, mugiri hain zuzen, eta halaxe sortu diogu: MUGIRI EUSKARAZ!!



Esanahi bikoitza duen leloa da. Alde batetik, mugimenduzko ekintzei lotzen zaie, baina bestetik, zer esanik ez, badu nolabaiteko errieta kutsua, irakurtzen duenari: euskaraz mintza zaitez, behingoz! esatea legez da.
Aukeratu dugun kanta, "Euskara da Euskal Herri" izan da.
 Horrez gain, Eskolako korridoreak apaindu dira mugimendu ezberdinak adierazten dituzten eskeleto erraldoi batzuk jarriz eta hauen inguruan, ikasleek etxean gurasoekin osatutako oinak itsatsiko dira  bideak eginez.


Gurasoen laguntzaz, oinaren barrualdean kirol bati loturiko esamolde, hitz edota jostatzeko kanta edo jolas baten letra idatziko dute eta bildutako guztiekin MUGIZTEGI hiztegitxoa sortuko dugu.
Egun berean, irratsaio berezia egingo da 5. mailako ikasleen eskutik eta Euskara kalera ateratzeko asmotan, "MUGIRI EUSKARAZ!" dioten txarteltxoak, herriko dendetan zein autoetan jarriko dira.





2015-10-05

"MINTZALAGUNA" MARTXAN

 Hondarribiko Udalak Mintzalaguna egitasmoa antolatu du Euskaltzaleen Topagunearekin elkarlanean.

Euskara praktikatu nahi baduzu...
"MINTZALAGUNEK  ZUREKIN HITZ EGIN NAHI DUTE" 
Animatu eta Eman ezazu izena!!

 Izen ematea: urriaren 5etik 15era

 Informazioa


2015-09-21

HONDARRIBIKO HITZAK

Aurrean duzuen lana, 2013/2014. ikasturtean EUSKARAREN EGUNEAN egindako ekintzaren emaitza da. Egun hartan, ortzadar eta eguzkiez apaindu ziren eskolako paretak lelo baten pean: "HAINBAT KOLOREZ EUSKARA AHO BATEZ". Ondoren, irakasle eta ikasleek, familian jasotako hitzak (Hondarribiko hizkera)itsatsi genituen marraztutako ur-tanten gainean, horma irudi bat osatuz.
Seguru, hau ez dela lan zehatz eta bete-betea izango baina, hau da, guk intentzio hoberenarekin, dokumentu honetan bildu duguna eta zuen gustukoa izatea espero dugu. Agur beroa


El trabajo que tenéis delante , es el resultado de la actividad realizada el curso 2013/2014 con el motivo del DIA DEL EUSKARA. Se decoraron las paredes del centro con arcos iris y soles bajo el lema "HAINBAT KOLOREZ EUSKARA AHO BATEZ". A continuación, profesores y alumnos pegamos sobre gotas de lluvia las palabras, del vocabulario de Hondarribia, recogidas en las familias. Seguramente, este no es un trabajo completo y exacto, pero lo que hemos recogido en este documento está realizado con nuestra mejor intención y esperamos que sea de vuestro agrado. Un saludo.
Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...