Uhartearen altxorra izeneko erakusketa dago ikusgai Donostiako San Telmo museoan.
Haurrentzako eta Gazteentzako euskarazko literaturatik sortutako pertsonai, ilustrazio, gai eta garaiek osatzen dute erakusketa.
Koldo Izagirre da erakusketa honetako edukien arduraduna eta berak egin du erakusketa osatzen duten 100 liburuen hautaketa. Bilduma ez da soilik umeentzat, publiko guztientzat pentsatua dago. Garai desberdinetako Haur eta Gazte Literatura islatzen du erakusketak eta gaika antolatua dago.
Koldo Izagirreren hitzok agerian uzten dituzte Uhartearen altxorraren ardatzak: “Testuaren artearen eta ilustratzailearen
artearen batuketa uste baino maizago gertatzen da, eta hori ezagutzen
ez dugun altxorra delako sortu dugu hau». Hala, literatura bera, eta
hura irudikatzen duten ilustrazioak dira gai nagusia.
- San Telmo museoan SIM
- 2017ko urriaren 17tik 2018ko urtarrilaren 17ra
- Asteartetik igandera, 10:00-20:00
- Doako sarrera
Erakusketaren xehetasunak, gidak... HEMEN


No hay comentarios:
Publicar un comentario