Mostrando entradas con la etiqueta Gida. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Gida. Mostrar todas las entradas

2017-10-03

HAUR ETA GAZTE LITERATURA IRAKUR GIDA

Mondragon Unibertsitateak argitaratutako irakurketa gida interesgarria ezagutarazi nahi dizuegu.
Lan talde baten lanaren emaitza da. 2016. urtean euskaraz argitaratutako liburuak irakurri eta azteru ondoren osatutakoa. Hitzaurrean argi azaltzen da egindako lana eta helburua:


"Haur eta Gazte Literatura, 2016. Irakur Gida" talde baten lan jarraituaren eta liburu
askoren irakurketaren emaitza da. Guraso, irakasle eta bibliotekarientzat lagungarri izan
nahi du. Ezin du irakurketa zuzena ordezkatu, ezta irakurketak sortzen duen plazerra
bera ere, ez baita talde honek egiten duen irakurketaren adierazpena baino. Gure lan teknika
honetan datza: haur eta gazte literaturaz 2016. urtean euskaraz publikatu dena
irakurri, gure irakurketak kontrajarri eta hizkuntzaren erabilpena, kalitate literarioa, gaiari
ematen zaion tratamendua, etab. kontutan izanda baloratzen ditugu. Liburuen zerrenda
orokorraren ondoren sailkapen bat egiten da: liburu gomendagarriak eta oso
gomendagarriak. Azken horiei erreseina bat gehitzen zaio. Bestalde, agertzen den adina
orientagarria besterik ez da, bilakaera-erritmoak, haurren zaletasunak, etab.
sailkaezinak baitira. Gure ustetan, haurrek liburuen aukeraketa librea egitea oinarrizkoa
da, eta irakurketaren grina sortzeko, funtsezkoa. Guretzat lan hau aurrera eramatea oso
atsegina izan den bezala zuentzat ere horrela izatea espero dugu.
Eskuartean duzun gida hau orientagarri izan dakizula!
2017ko iraila
 

liburutegia-irakur-gida-2016 (1) by talaialh_liburutegia on Scribd

2017-06-20

gida bat: BIBLIOPORRAK 2017


Garai honetan, urtero bezala, hainbat gomendio eman nahi dizuegu. Oraingo honetan, Deba Goiena osatzen duten liburutegiek prestatutako  gida interesgarria, hain zuzen. Bertan, adin ezberdinetarako liburuak, musika eta filmak aurkituko dituzue, euskaraz zein gazteleraz.
Zuen interesekoa izango delakoan


Como siempre por estas fechas nos gusta recomendaros algunos libros.
En este caso os presentamos la interesante guía preparada por las bibliotecas públicas de Deba Goiena. En ella encontraréis libros, música y películas  para diferentes edades.
Esperamos que sea de vuestro interés.


2017-05-31

LIBURU GOMENDAGARRIAK





Bizkaiko ACEXetik honako gida hau gomendio batzuekin bidali digute udarako.







Beste hau, urtero bezala, lankide batzuen eskutik,  BEGEL irakurketa gida dugu:


2016-12-20

JOSTAILUEN AUKERAKETA/ELECCIÓN DE JUGUETES

Jostailuak ondo pasatzeko tresna izanda, komunikaziorako, lotura afektiborako edota balio hezitzaileak lantzeko ere oso egokiak dira. 
Jostailuen aukeraketan kontuan hartu beharreko hainbat puntu bildu dira Zarautzko Udalak prestatu duen gida honetan eta, garai honetan, zuen interesa izango delakoan erakutsi nahi dizuegu.


Como todos sabemos, los juguetes no son solo para divertirse sino que, si son bien elegidos, pueden tener unos valores educativos importantes. El Ayuntamiento de Zarautz ha reunido en esta guía una serie de puntos a tener en cuenta a la hora de elegirlos y pensamos que puede ser de gran ayuda. iturria: Orokietako mediatekako bloga

2016-06-23

UDARAKO IRAKURKETA GIDAK

  • IRAKURLEE
      Donostiako Udal Liburutegi Sareak argitaratua. Bertan azken hamabi hilabetetan argitaratutako liburuak  agertzen dira.
Haurrentzako 80 liburuen gomendio agertzen dira, 40 euskaraz eta 40 gazteleraz, adinka sailkatuak eta helduentzako ere narratiboan, 20 euskaraz eta 20 gazteleraz.

Irakurlee 2016 from talaia

  • BIBLIOPORRAK 
Legazpiko Udal Liburutegiak beste liburutegi batzuekin lankidetzan,“Biblioporrak 2016” udarako irakur gida plazaratu du.
Hemen adin guztietarako gomendatutako musika diskak, liburuak eta pelikulak agertzen dira.



  • GIPUZKOAKO ESKOLA LIBURUTEGIAK 

2015-11-05

HERIOTZA ULERTZEKO IPUINAK

Heriotza kontuzko gaia da baina, noizbehinka, arrazoi ezberdinetatik, eskolan tratatu beharrekoa. Egoera hauen aurrean ipuinak ditugu lagun. Hona hemen, Ermuko Udal Liburutegiak prestatu duen gida interesgarri hau:
.

2015-07-03

BIBLIOPORRAK 2015

Legazpiko Udal Liburutegiak beste liburutegi batzuekin, “Biblioporrak” udarako irakur gida plazaratu du.
Adin guztietarako gomendatutako musika, liburuak eta pelikulak aukeratu ahal izango dituzu.

2015-06-19

2015eko UDARAKO LIBURU GIDA

Hona hemen, urtero bezala, Donostiako Udal Liburutegien Sareak prestatzen duen  gida interesgarria.
Zuen gustukoa izango delakoan gaude.

2015-06-01

IRAKURKETA GIDA/GUÍA DE LECTURA


Oporrak gainean ditugula, urtero bezala,Gipuzkoako Eskola Liburutegien Kolektiboak prestaturiko irakurketa gida erakutsi nahi dizuegu lagungarria izango zaizuelakoan.

Esperando que sirva de ayuda y teniendo tan cerca las vacaciones de verano, como todos los años os presentamos una Guía de Lectura elaborada por miembros del colectivo de Bibliotecas Escolares de Guipúzcoa.

GIDA PDFn - GUÍA en PDF

2015-02-18

gida bat: ¡EN FAMILIA!

Familia-tipoen gainean irakurketa gida bat aurkezten du Ignacio Aldecoa Kultura Etxeko Haur Sailak. Arabako ikastetxe publikoetako eta Ignacio Aldecoa Kultura Etxeko liburuzainen elkarlanaren emaitza da. Sorta honetan, bai fikziozko bai dibulgazioko liburuak daude euskaraz eta gazteleraz.


Gidan aipatzen denez:
"Une hauetan, aldaketa bizkorrak bizitzen ari gara ia eremu guztietan; baita familian ere. Dibortzioak gero eta ugariagoak dira, familia berriak eratzen dira, lurralde urrunetako haurrak adoptatzen dira, gurasoak sexu berekoak izan daitezke... eta, gainera, egoera guzti horiek elkarri eragin ahal diote. Gida honen asmoa da ezagutzaren bidean laguntzea. Egungo literatura aztertuz, familia aniztasunaren hamaika adibide aurkeztuko da: berregindako familiak edo familia konbinatuak, guraso bakarreko familiak, adopzioko familiak eta familia homoparentalak".




 La Casa de la Cultura Ignacio Aldekoa de la Diputación Foral de Álava junto con las Bibliotecas Escolares de Álava han publicado una guía para niños y jóvenes sobre los tipos de familia. En ell se recogen tanto libros de ficción como de divulgación en euskera y catellano. 
Tal como se refleja en la misma guía:
"En el momento actual estamos viviendo un cambio acelerado en casi todos los ámbitos. La familia no es ajena a ello. Crecen las proporciones de divorcios, se reconstituyen en nuevas familias, niños y niñas de tierras lejanas son adoptados, las figuras parentales pueden ser del mismo sexo….. y además todas estas situaciones pueden interactuar entre sí.
Esta guía pretende ayudar en este camino de conocimiento y a través de un recorrido por la literatura actual presenta un abundante número de ejemplos de diversidad familiar:
familias reconstituidas o combinadas, familias con padres solos, familias adoptivas, familias homoparentales. No se trata de dilucidar cual es mejor modelo de familia"
 
 iturria: BEGEL

 

2014-12-14

GABONETAKO GIDA

Eta, oporrak gainean ditugula, urtero bezala, ikasle eta gurasoentzako prestatu dugu gida txiki bat. Bertan, adinaka sailkatuta, euskaraz, gazteleraz eta ingelesez argitaratutako liburuak daude. Baietz zerbait interesgarria aurkitzen duzuen!
Azpian klik eginez, Galtzagorri Elkarteak bildutako hainbat gida aurkituko duzue.

Como en años anteriores, ahora que tenemos encima las vacaciones de Navidad, os presentamos esta pequeña guía pensada para padres y alumnos. En ella encontraréis libros editados en euskera, castellano e inglés. Debajo, otra selección de guías recogidas por GALTZAGORRI.

2014-07-08

IRAKURTZEKO UDA/UN VERANO PARA LEER

Hona hemen Donostiako Udal Liburutegien Sareak egindako gida. 0 eta 100 urte bitarteko irakurleentzako irakurketa-gida, euskaraz eta gaztelaniaz, eta adin-taldeen arabera antolatuta.

http://www.donostia.org/descargas/005EF7EE0E50B/GUIAlectura2014_uda.pdf

Eta beste gida bat Gipuzkoako Eskola Liburutegiek prestatua:

LEHEN HEZKUNTZA

2013-12-15

2013ko GABONETAKO IRAKURKETA GIDA

Eta, eskutitza egin behar duzuela aprobetxatuz, ez ahaztu libururen bat ere eskatzea. Hemen dituzue, ideia bat egiteko, zuentzako eta gurasoentzako prestatu dugun gida txiki bat. Baietz zerbait interesgarria aurkitzen duzuen!


Hona hemen beste gida batzuk:
ACEX Bizkaia
NEGUKO GIDA 2013 
EUSKARA GIDA

2013-06-19

2013 IRAKURTZEKO UDA/ 2013 UN VERANO PARA LEER

irudian klikatu




 Oporrak gainean ditugula, udan zer irakur dezakegun jakitea interesgarria da.
Hona hemen 0 eta 100 urte bitarteko irakurleentzako irakurketa-gida, aurten argitaratutako 120 izenburu biltzen ditu. Euskaraz eta gaztelaniaz, eta adin-taldeen arabera antolatuta. Gida hau Donostiako udal liburutegien sarea prestatua da.

2012-06-20

IRAKURTZEKO UDA-UN VERANO PARA LEER

Gida ikusteko, klikatu hemen
  Hirugarren urtez segidan, 2012ko uda honetarako familia osoarentzako liburu sorta bat proposatzen dute Donostia Kulturako liburutegiek. Aurten, bertsio digitalean bakarrik aterako da argitara gida, eta gurasoek, hezitzaileek... begiratu bat eman ahal izango diozue, baita irakurri eta inprimatu ere. http://www.donostiakultura.com/images/publicaciones/2012Irakurtzeko_uda.pdf

2012-05-14

EUSKARA GIDA

Donostiako Udalaren Euskara Zerbitzuak orain dela urte batzuk euskarazko kultur produktuen gida bat kaleratzen du urtero. Gida hau oso interesgarria da bai eskola liburutegietarako baita irakasle eta gurasoentzako ere.
Paper formatoan zein pdf formatoan eskura daiteke. Bertan, hau, gazte zein helduei zuzendutako produktuak kontsultatu eta eskuratu ahal izango ditugu; besteak beste, aldizkariak, komikiak, liburuak eta hiztegiak, musika, DVDak, multimedia edukiak, denbora pasako joko eta jolasak eta gurasoentzako nahiz euskara ikasteko material berezitua.
  
Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...