Mostrando entradas con la etiqueta Agurra. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Agurra. Mostrar todas las entradas

2019-09-12

HEMEN GAUDE BERRIRO ERE!!

Gogotsu eta ilusioz ekin diogu ikasturte berriari. Bordari Mediateka liburu eta proposamen berriekin zuen zain dago. 

IRAKURKETA INTERESGARRIZ JOSITAKO IKASTURTEA IZAN DEZAZUELA!!

Liniers-en ilustrazioa

2018-09-12

2018-2019 IKASTURTEA HASI DA!

Hementxe gara berriro ere! 

Irakurketa interesgarriz jositako ikasturte ederra izatea desio dugu.
ONGI ETORRI!!!

2018-01-09

KAIXO 2018!

URTE BERRI ON TALAIA ESKOLA LIBURUTEGIKO IRAKURLE GUZTIEI!!

 Mónica Carreteroren ilustrazioa  

2018 honetan liburuak bidean lagun izaten jarraitzea desio dugu. 
Urte zoragarria izan dezazuela aukeraz josia.
 

2017-09-21

HEMENTXE GAUDE, EZ GAUDE AHAZTUTA!

Aurtengo ikasturtean mediatekan aldaketak daude. Mediatekako ardura eskuz aldatu da. Carmenek Garbiñeri pasa dio lekukoa. Asko zor diogu Carmeni proiektu hau bideratzen eta osasuntsu mantentzeko egin duen lan ederragatik. Erronka polita dugu esku artean, eta ilusioz ekin diogu Talaia eskolako Mediateka bizia eta irekia izaten jarraitu dadin. Denoi esker eta denon artean eraikitzen jarraituko dugula ziur gaude.

MILA-MILA ESKER CARMEN!

Iraileko lehenengo egunetik eta urria bitarte, mediateka berriro ere martxan jartzeko (eta arduradun berria martxan jartzeko) behar diren prestaketa lanak egiten gabiltza. 

Hori dela eta, liburutegiko ateak urriaren 2an zabalduko dira.


2017-09-12

2017-18 IKASTURTEA HASI DA


Gaur irailak 12, 2017-2018 ikasturteari hasiera eman diogu.  
Oporraldi luze baten ondoren eta herriko jaiak pasata, goizean sentimendu eta emozio asko sumatu ditugu: urduritasuna, poza, tristura, nagia... 
Eskola pil-pilean dago!
Bidai berri baten atarian gaude eta, urtero bezala, hementxe izango gaituzu lagun datorren urteko ekaina bitarte. 

 ONGI ETORRI ETA BIDAI ON!!!

Hoy, 12 de septiembre, hemos dado comienzo al nuevo curso 2017-2018. 
Después de un largo periodo de vacaciones y finalizadas las fiestas, sentimientos y emociones diversas hemos podido captar esta mañana: nervios, alegría, tristeza, pereza... La escuela está viva!
Estamos en el comienzo de un nuevo viaje y, como de costumbre, aquí nos encontrarás hasta fin de curso. 

BIENVENID@  Y BUEN VIAJE!!!

2016-09-11

BAGAUDE DENOK! /YA ESTAMOS TODOS!

Gaur, hilak 12, herriko jaiak bukatu berriak, eskolara iritsi dira ikasleak.
Denetatik ikusi dugu. Gehienak  urduri, alai eta ilusio handiz agertu dira eta, banaka batzuk,  eskolara etortzeko nagiak. Baina pixkanaka-pixkanaka lanean murgiltzen joango gara eta  hasiera erraza eta atsegina egiten saiatuko gara irakasleok.



 2016-17 ikasturte berriari ilusio eta kemenez ekingo diogu. Gure blog honetan lanean jarraituko dugu, eta beti bezala, zuen guztion lankidetza espero dugu.
Une honetan mediateka prestatzen ari gara  guztientzako eta laster irekita izango duzue.
ONGI ETORRIAK!

Blogean ezaguna dugun bideotxo honi erreparatu eta aginduei jarraitu:


Hoy, dia 12, recién terminadas las fiestas, han llegado a la ikastola nuestros alumnos.
Hemos podido ver de todo: la mayoría nerviosos, contentos y llenos de ilusión; y algunos pocos, un poco remolones en esta vuelta al cole. Poco a poco nos sumergiremos en el trabajo diario y trataremos de hacer el comienzo suave y agradable.
Desde esta mediateca seguiremos con  nuestro blog para lo que esperamos contar con vuestra ayuda y participación. En estos momentos estamos trabajando para  ponerla en marcha en breve.
Nuestra BIENVENIDA a alumnos, padres, madres, profesores y a todo aquel que se acerque a nuestra ikastola.
Os dejo este video que ya es conocido en nuesro blog para que sigais sus instrucciones.

2016-09-07

IKASTURTE HASIERAKO BULETINA

Datorren astelehenean, irailak 12, eskolako ateak ireki egingo dira gure ikasleentzat. Uda ondoren eta herriko jaiak pasata, indarberrituak etorriko dira lagun guztiekin elkartzeko ilusio handiz, hala espero dugu behintzat. Hemen duzue ikasturte honerako buletina, etxera helaraziko zaizuena. JAI ZORIONTSUAK IZAN!! El próximo lunes 12 de septiembre se abrirán las puertas del centro para nuestro alumnas y alumnos. Después de un buen verano y de las fiestas, volverán con fuerzas renovadas y con la ilusión de encontrarse con todos los compañer@s. Aquí tenéis el Boletín de comienzo de curso que se os hará llegar a casa. FELICES FIESTAS!!

2016-01-07

ESKOLARA BUELTA

Dagoeneko eskolan gaude;, Gabonetako oporrak joan egin zaizkigu. Ahal izan dugun guztia disfrutatu dugu. Deskantsatzeko denbora izan dugu ...
Baina betiko martxari heldu behar diogu eta horregatik hemen gaude berriro ere, normaltasunera bueltatu gara, eta gainera... konten.

EUTSI GOGOR LANARI eta ONDO HASI 2016 URTEA! 


2015-09-14

ESKOLARA BUELTA/VUELTA AL COLE

Gaur Irailak 14,  2015-2016 ikasturtea hasi dugu. Oporraldi luze baten ondoren eta herriko jaiak pasata, gogotsu eta ilusioz bueltatzen dira gure ikasleak. 
Buelta arinagoa egiteko, eguraldiak lagundu digu.
Kanpoan euria ari du. Horrela pittin bat errazagoa egin zaigu denoi.
ONGI ETORRIAK!!! 


Hoy, 14 de septiembre hemos dado comienzo al curso 2015-2016. Después de un largo periodo vacacional y de las fiestas, nuestros alumn@s han vuelto con fuerza y con ilusión.
La climatología nos ha ayudado a hacer la vuelta más fácil. En la calle, llueve. Así ha sido un poco más llevadero.
BIENVENID@S!!!

2015-07-03

OPORRAK

Oporretan gaude, bai, baina noizean behin, blog honetara bueltatuko gara zerbait kontatzera...
ONDO PASA ETA BATERIA KARGATU!!!

2014-12-28

AGURRA


MySpace Generators
Oharkabean badatoz
 Abenduko azken egunak,
Eta gogoan ditugu
 Urteak eman ditunak.
Asko ta asko izan dira
 Aurtengo gertakizunak,
 Batzutan gauza alaiak
 Eta bestetan ilunak.
Baina albora ditzagun
Betiko karga astunak,
Ta etxekoekin batera
 Gozatu ospakizunak.
 Lekua har dezatela
 Bake eta maitasunak
 Besarkada bat bihotzez,
URTE BERRI ON LAGUNAK!.

2014-09-10

2014-2015 IKASTURTE HASIERAKO BULETINA

Urtero bezala, Talaia Eskolako irakasleria osatzen dugunok, gure agurrik beroena luzatu nahi dizuegu 2014-2015 ikasturte honetan. Ikasturtean zehar baliagarria izango den informazioa jaso dugu buletin honetan eta blogean ere finko geldituko da zuek eskura izateko, ezkerreko zutabean.

2014-09-03

LANARI EKIN/VUELTA AL TRABAJO



Bukatu zaizkigu udako oporrak irakasleoi . Berriro eskolara bueltatu gara pilak kargatuta eta dagoeneko buru belarri ari gara ikasturte berria prestatzen.
Herriko jendea jaietan murgilduta dago eta gure ikasleak... zer esanik ez!

Egun gutxi barru hemen izango ditugu. Dena prest izan behar dugu behar bezalako harrera egiteko. Batzuentzat, agian, hasiera gogorra izango da, baina berehala jarriko gara martxan eta txipa, konturatu gabe, aldatu egingo zaigu.
 Horrelakoa da bizitza... Egokitu behar!!!

Guk, blog honetan, eskolako gorabeherak eta bestelako kontuak agertzen jarraituko dugu eta, iruditzen bazaizue,  zuen iradokizunen zain.

 AGUR BEROA ETA LAISTER ARTE!

2014-07-07

MEDIATEKAKO LAGUNTZAILEAK

Hauek izan dira ikasturtean zehar Talaia Bordari Mediatekako laguntzaileak. Datorren kurtsoan intitutura joango dira eta beste laguntzaile berri batzuk izatea espero dugu. Lana, BIKAIN bete duzue.
MILA ESKER GUZTIEI ETA ZORTE ON!! 
 

2014-04-02

LIBURUAREN EGUNA PRESTATZEN/PREPARANDO EL DÍA DEL LIBRO

Nahiz eta aurten Aste Santuko oporretan egokitzen den, urtero bezala Liburuaren Eguna ospatuko dugu; baina oraingo honetan apirilaren 11n burutuko dugu ekintza. Bestelako zerbait egitekotan geunden eta idazteari ere ekin diogu. Beraz, irakurle eta idazle izango gara guztiok. Mikro-ipuin edo kontakizun laburren idazleak, hain zuzen. Gure leleoa hauxe izango da:
"IRUDI BAT, HAMAIKA ISTORIO LABUR"
 Ekintza aurrera eramateko, ikasle eta familiek elkarrekin lan egin duzue, aldez aurretik emandako irudi bati buruzko mikro-ipuin edo kontakizun labur bat idazteko. Hemendik gutxira blog honetan zuen lanak  ikusteko aukera izango duzue.
Talaia Bordari Mediatekak biziki eskertu nahi dizue ekintza honetan parte hartu duzuen guztiei. Beti esaten dugun bezala, ZUEK GUZTIAK GABE ezin izango baikenuke horrelako ekintzarik gauzatu.
Mila esker eta agur beroa
Carmen

2013-09-12

2013/2014 IKASTURTE HASIERAKO BULETINA

Lehenik eta behin, Talaia Eskolako irakasleria osatzen dugunok, gure agurrik beroena luzatu nahi dizuegu ikasturte berri honetan. Urtero bezala, ikasturtean zehar baliagarria izango den informazioa jaso dugu buletin honetan eta gure blogean ere finko geldituko da zuek eskura izateko, ezkerreko zutabean.


2013-07-02

OPORRETAN ITXITA

Eta berriz, ia-ia konturatu gabe,  beste ikasturte bat joan zaigu.
Uda ikaragarri ona pasatzea espero dugu. Baina... ez ahaztu... garaia ezin hobea dela, beste gauza askoren  artean... irakurtzeko eta indarrak berritzeko. Ba goaz, bai, baina martxoan aurkeztu nizuen liburu batekin. Arretaz irakurri eta kontutan hartu liburuak dioena

  Noizbait, aspertuta bazaudete,  blog honetan baduzue zeregina: ipuinak, bitxikeriak, bideoak, zeuek eginiko lanak, etab.
(Video en castellano)

ONDO PASA OPORRAK!!! 
OPOR ZORIONTSUAK!!

2013-06-21

eta... UDA IRITSI OMEN DA

Ekainaren 21ean gaude eta eman ez arren udan gaude. Esaten dutenez goizeko 7: 05etan sartu gara udan.
Gutxienek eskolako ikasleak konten daude udarakin batera oporrak hartu behar dituztelako.
Talaiako txoko honetatik, OPOR ZORIONTSUAK opa nahi dizkizuegu. Asko disfrutatu eta irakurtzeko aprobetxatu.
LAISTER ARTE!!!
ONDO PASA OPORRAK!!!
Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...