Aurtengo ikasturtean mediatekan aldaketak daude. Mediatekako ardura eskuz aldatu da. Carmenek Garbiñeri pasa dio lekukoa. Asko zor diogu Carmeni proiektu hau bideratzen eta osasuntsu mantentzeko egin duen lan ederragatik. Erronka polita dugu esku artean, eta ilusioz ekin diogu Talaia eskolako Mediateka bizia eta irekia izaten jarraitu dadin. Denoi esker eta denon artean eraikitzen jarraituko dugula ziur gaude.
MILA-MILA ESKER CARMEN!
Iraileko lehenengo egunetik eta urria bitarte, mediateka berriro ere martxan jartzeko (eta arduradun berria martxan jartzeko) behar diren prestaketa lanak egiten gabiltza.
Hori dela eta, liburutegiko ateak urriaren 2an zabalduko dira.

No hay comentarios:
Publicar un comentario