2013-03-26

EUSKAL MITOLOGIA

Hona hemen 5: A gelako ikasleek EUSKAL MITOLOGIAri buruz egin duten lan bikaina:

LOMCERI EZ!!

Ze modu polita aldarrikapenak egiteko!
 Txingudi BHIko irakasle talde batek Murrizketen eta  LOMCEren aurkako bertsoak abesten.

                 

2013-03-25

2013-03-20

martxoak 21: OLERKIAREN NAZIOARTEKO EGUNA


Martxoaren 21ean, udaberriko ekinozioarekin batera,Uneskok Olerkiaren Nazioarteko Eguna ospatzea proposatu zuen 2001. urtean.

Horrela, herrialde guztietan poesiaren inguruan egiten diren jarduerak eskertzeko eta poesia oinarrizko kultura forma gisa sustatzeko hainbat ekintza egiten dira, urtero, martxoaren 21ean.

Kirmen Uriberen poema bat entzutera gonbidatzen zaituztet: 


UDABERRIA HELDU DA!

UDABERRIA

Gaur, martxoak 20, goizeko 12:00etan udaberria heldu da. Olerkietan murgilduta gaudenez poema bat eskainiko diogu:


UDABERRIAN DOTORE
SOINEAN MILA KOLORE
ERLEAK XURGA
TXORIAK KANTA
BEGIRA HAN ZENBAT LORE!

2013-03-19

IRAGARKI BITXI BAT

Teknologia berriak onak dira baina, iragarki honetan ikusten dugun bezala, gauza guztietarako ez dira egokiak. Papera adibidez, ezin izango dute ordezkatu. OSO ONA!!

... eta beste bat.

2013-03-18

Liburu bat: MEZUTXOA BOTILAN

                      
MEZUTXOA BOTILAN
    Mezutxoa Botilan - Mirian Artola
  • Autor: Mirian Artola
  • ISBN: 978-84-271-3452-2
  • EAN: 9788427134522
  • Editorial: MENSAJERO - BITARTE
Hitaz oroi.Pertsona berezia zarelako. Zu bestelakorik ez dagoelako. Itzela. Errepika ezina. Etzazula ahaztu inoiz. Guk inolaz ere ez dugu ahaztuko! …
Marrazkiak eta testua: muxote potolo bat (www.muxotepotolobat.com) Musika: “Nora zoaz bakarrik”, Hodeien Azpian. Ruper Ordorika.

Eta liburu honekin egindako bideoa ikusita, burura etorri zaizkit blog honetan jarritako beste bi,  mezua oso antzekoa da eta..
MAFALDAREN AHOLKUAK
BE HAPPY!

2013-03-14

4. mailako OLERKIAK


 
                                                              4. Bko OLERKIAK ENTZUN






ELKARRI IPUINAK IRAKURTZEN 3. D+5.C

Eta argazki hauek bigarren txandan egindako azken saiokoak dira. Oraingo honetan hirugarren mailako ikasleak izan dira irakurleak.

EGUNEAN EGOTEKO

Irudian klikatu



EGUNEROKO PRENTSA

Kioskoaren gainean klikatuz,  prentsa irakurtzeko aukera izango duzue eta egunero ateratzen diren egunkari guztiak irakur ditzakezue. Hemendik aurrera, ezkerreko zutabean finkatuta izango da.

2013-03-07

LEIRE BILBAO BORDARIN

Gaur, martxoak 7, laugarren mailako ikasleek Leire Bilbaoren bisita izan dute. Kazetari lana oso ondo bete dute gure neska-mutilek Leireri galdera asko eginez eta berak, gustura erantzun ditu. Ipuinak irakurri eta liburuak ere sinatu ditu . MILA ESKER LEIRE!!

"SER MUJER". IRAKURKETA GIDA

Bihar, martxoak 8, Emakumeen Nazioarteko Eguna da. Hau dela eta irakurketa gida hau aurkeztu nahi dizuet. Liburuak Kiriko klubak aukeratuak dira  bertako protagonista guztiak emakumeak direlarik. Adin guztietarako aleak daude. Ea zuen gustukoren bat aurkitzen duzuen!.


irudian klikatu

2013-03-06

"DEBAJO DE LA ALFOMBRA"

"LAS HISTORIAS DEL SEÑOR BURDICK" liburutik hartutako beste irudi batekin egindako lanak ditugu hemen. Oraingoan 6. Cko ikasleak  idazleak izan dira Gaztelera arloan. Irudiaren izena: DEBAJO DE LA ALFOMBRA.
Horrela hasten dira istorio guztiak: "Pasaron dos semanas y volvió a suceder".

2013-03-05

2013ko KORRIKA: "EMAN EUSKARA ELKARRI"

2013ko martxoaren 14an Andoainen, hain zuzen ere, hasiko da euskararen aldeko lasterketa erraldoia. 11 egunez gelditu gabe, Euskal Herria zeharkatuko du hamazortzigarrenez, martxoaren 24an Baionara heldu arte. Korrika txikia, martxoaren 22an, ostiralean, izango da Hondarribian eta 24an helduko da Korrika handia (ordua: 03:06:25 ).

 Informazio gehiago: KORRIKA

EKOSISTEMAK

Seigarren mailako ikasleak EKOSISTEMAK lantzen aritu dira. Hona hemen B gelako ikasleek egin dituzten lanak:
Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...