2018-05-23
2018-05-18
JON ARRETXE ESKOLAN
Jon Arretxe idazlea Bordariko mediatekan izan zen joan den asteazkenean, maiatzak 16, 6. mailako ikasleekin.
Aldez aurretik, arrakasta handia izan duen "Beti iparralderantz" (Erein) liburua gogotsu irakurri dugu. Elkarrizketa aberatsak sortu dira Afrika eta etorkinen gaiaren inguruan.
Solasaldiaren lehenengo partean, idazleak liburua idazteko oinarri hartu zuen bidaiaren argazkiak erakutsi zizkigun eta pertsonaien nondik norakoak azaldu. Afrikako hainbat muga zeharkatu genituen, Drissa protagonistak egin bezala: Mali, Aljeria, basamortua, Maroko eta azkenik itsas artea pasatu eta Bermeora iritsi ginen.
Azalpenaren ondoren, neska-mutilak egindako galdera guztiei jator erantzun zien, Jon Arretxek. Saioa bukatzeko, liburuak sinatu zituen.
Erein argitaletxeko Edurneri esker antolatu ditugu saioak.
Mila-mila esker Jon, eskainitako hiru saio interesgarri eta aberats horiengatik.
2018-05-17
MUSEOEN EGUNAREN HARIRA
Maiatzaren 18an Museoen Nazioarteko Eguna ospatuko da. Donostiako Haur Liburuaren Dokumentazioguneak, artearen inguruan Haur eta Gazteei zuzendutako bibliografia hautatua eta beste baliabide batzuk bildu ditu.
Haur Liburutegian albuma protagonista denez, liburu ilustratua eta artea aukeratu dute artistengandik hurbil sentitzeko.
Informazio gehiago
2018-05-16
MAITE FRANKO BITERIN
Joan den asteazkenean, maiatzak 9, Maite Frankoren bisita izan zuten 2. mailako ikasleek Biterin. "Ixone Ixilik" liburuaren inguruko istorioak entzun eta bestelako kontakizunak bizi izan zituzten.
Ederki asko pasa zuten argazkietan ikus dezakezuen bezala. Mila esker Maite!!
2018-05-14
2018-05-11
LITERATURIA 2018, "AINGURA"
Maiatzaren 24tik 27ra Literaturia jaialdia ospatuko da Zarautzen. "Aingura" izango da aurtengo gaia eta haria. "Berez da elementu metaforikoa, oso gai erabilia literaturan. Guk erabili dugu oso zentzu zabalean: zertara ainguratua, nondik askatu, zenbat kostatzen zaigun, nora jaoteko..."
Haur eta helduentzako emanaldiak, liburu-aurkezpenak, azoka, tailerrak ... izango dira. Aurten, haurrentzako Literattipia literaturaren festan, Jesus Mari Olaizola "Txiliku" omenduko dute.
Irakurri albiste osoa
2018-05-07
"BURBUNAK ETA ETSAYAK" DOKUMENTALA ETA SOLASALDIA
Blagan Euskara Elkarteak antolatuta, datorren ostegunean, maiatzak 10, "Burmunak eta etsayak" dokumentala ikusteko aukera izango dugu Hondarribiko Kultur Etxeko Areto Nagusian, 19:00etan.
Dobera Euskara Elkarteak eta Aranzadik egindako lana da dokumental hau, eta Euskal Herrian belaunaldiz belaunaldi transmititu den jakinduria jasotzen du (mitoak, sendabelarrak, ohiturak, natura...), herritarrei elkarrizketak eginez. Proiekzioaren ondoren, Iñaki Sanz-Azkue eta Eñaut Agirre egileekin, solasaldia izango da. Elkarrizketa, Hondarribiko animalien eta landareen izenen inguruan bideratuko da.
Dokumentalaren trailerra:
2018-05-04
ALBUM BAT: UN CAMINO DE FLORES
da. Libros del Zorro Rojo editorialak argitaratutako liburua, nobela grafiko baten
antzera egina dago, testu idatzirik gabea. JonArno Lawson poetak eta
Sydney Smith ilustratzaileak ederki asko jakin dute erakusten gauza
txikien indarra.
Aita-alaba hirian zehar
doaz. Aitak ez dio ingurukoari asko erreparatzen, arin doa, baina
neskatxak gauza txikitan, xehetasunetan arreta jartzen du eta basaloreak
aurkitzen ditu. Bidean topatzen dituen ezezagunei loreak oparitzen
joaten da, edertasun arrastoa utziz. Hasieran irudiak, gehien bat,
txuri-beltzak dira, kolorea duten gauza bakarrak neskatxaren beroki gorriak eta bidean
aurkitutako basaloreak dira. Orriak pasa ahala, koloreek orriak
zipristinduko dituzte grisaren lekua hartuz.
Gozatu bidean!
2018-05-01
LIBURUAREN EGUNA 2018: ITSASOA
Liburuaren Egunean Itsasoarekin lotura zuten testuak irakurri genituen Bordarin eta Satarkan, eta beste hainbat ekimen antolatu. Oraindik amaitu gabe dagoen bat aipatuko dugu: 1.zikloko ikasleek bikoteka mezuak idatzi zituzten eta botiletan sartu ondoren, Bordarin utzi zituzten 5. mailakoek erantzuteko. Ikasle hauek jakin-mizez jaso dituzte botilak eta dagoeneko erantzunak prestazen hasiak dira. Laister izango da buelta. Oraingoan nagusienak Biterira joango dira eta beste irakurketa goiz bat izango dugu.
Aurreko egunetan egindakoaren lagin bat ikus dezakezue ondorengo argazki erakusketan.
Aurreko egunetan egindakoaren lagin bat ikus dezakezue ondorengo argazki erakusketan.
TALAIA BORDARI MEDIATEKA HONDARRIBIA's Slidely by Slidely Slideshow
Suscribirse a:
Entradas (Atom)







