Iritsi da eguna! Bihar, ikasturtearen zehar egindako ekintzak izango du bere egun handia. Dakizuenez, kurtsoan zehar eskolako ikasleek olerkiak irakurri eta ikasten aritu dira. Urtero bezala, LIBURUAREN EGUNArekin batera, irakasleok, gai ezberdinak aukeratuz, irakurketak antolatzen ditugu ikasleei eskaintzeko.
Aurtengo ekintza zertxobait diferente izango da. Oraingo honetan ikasleek ere, irakurketan parte hartu behar baitute. Eskolako 4 urtetik seigarren mailara bitarteko ikasleak hogeita hamar taldetan banatu dira, talde bakoitzean adin ezberdinetako haurrak izanik.
Goizeko 10:30ak aldera Bordarin elkartuko gara eta ikasle bakoitza dagokion gelara abiatuko da, txikiak seigarren mailakoen ardurapean. Talde guztiak osatzen direnean, irakasleak olerkiak errezitatzeari ekingo dio; ondoren, ikasle bakoitzak ikasitakoa errezitatuko du. Amaitzeko, pasiloetan dauden muraletan ikasle bakoitzak saioaren balorapena idatziz egingo du.