Datorren irailaren 27an, asteazkena, Donostiako zinemaldira joango gara.
2. mailatik hasi eta 6. maila arteko ikasleek pantaila erraldoian, Donostiako belodromoan, euskaraz zinemaz gozatzeko aukera ezin hobea dugu hau.
Filmak neskatxa baten eta bere bizilagunaren arteko istorioa dakar. Neskatxa helduen munduan bizi dadin prestatzen du amak, eta bihotz oneko adineko pilotu bitxia du auzokoa. Pilotuak bere lagun berriari aparteko mundu bat erakutsiko dio; Antoine de Sain-Exupéryren "Printze Txikia"-ri esker berak aspaldi ezagutu zuen unibertsoa.
Emozioz betetako bidaia magikoa, haurtzarora itzuliko duena, egingo du neskatxak; giza harremanak garrantzitsuak direla ulertzera eramango duena. Bihotzak ongiaren bidea erakusten duela konprenitukodu, izan ere, begien bidez ikusezina bilakatzen da funtzeskoa dena.



