Mostrando entradas con la etiqueta Aniztasuna. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Aniztasuna. Mostrar todas las entradas

2020-04-17

LIBURU BAT: ARRAROA

Egun arraro hauetan, etxean gauden hauetan, leihoek protagonismo handia hartu dute. Bizilagunak hortxe ditugu, hurbil, baina leihoetan edo balkoietan baino ez ditugu ikusten. Eta etxe barruan, hormen atzean zer gertatzen da? 

Liburu honen bidez, modu umoretsuan, hainbat bizilagunen etxeetara sartuko gara.


ARRAROA

Idazlea: Ainara Azpiazu "Axpi"
Ilustratzailea: Paula Estevez
PAMIELA, 2017










Kalandraka-Pamiela kanalean, Ainara Azpiazu "Axpi"-k, berak idatzitako liburua ekartzen digu gogora. Egun hauetako egoerarekin liburuak duen antzekotasunagatik aukeratu du eta besteekiko ditugun uste eta aurreiritziaz hausnartzeko gonbidapena egiten digu.
Zer pentsatua emango digu liburuak, elkarrekin irakurtzeko eta solasteko aukera polita!

2016-01-18

NI ZU BEZALA PROGRAMA

"Gizaki oro pertsona da berez beti.
Eta inoiz ez dio izateari uzten, ezta zati batean ere, gaitasun gehiago edo gutxiago izateagatik. Ni Zu Bezala."

  Ikasturte honetan ere NiZuBezala programa martxan jarraitzen du.
Gureak Taldeak antolatzen duen programa bat da; desgaitasunaren inguruan sentsibilizazioa eta gerturatze bat eragitea da bere helburua. 




2015-05-03

DENOK EZBERDIN, DENOK BEHARREZKO

Pasa den astean, Pello Añorga idazlea laugarren mailako ikasleekin egon zen eskolako mediatekan. Berarekin tarte atsegina pasa genuen, ipuinak entzuten, abesten eta baita dantza egiten ere. Berak pasa zigun mezua hauxe izan zen: Denok gara ezberdinak, bai, baina... denok gara beharrezkoak. Hona hemen argazki batzuk. MILA ESKER PELLO!!

2014-06-04

"DENOK EZBERDIN, DENOK BEHARREZKO"/"TODOS DIFERENTES,TODOS NECESARIOS"

Pello Añorga ipuin kontalariak ‘Hodei baten bidaia’ ikuskizunaren emanaldia eskaini die  eskolako 4. mailako ikasleei. Ikuskizunak, aniztasunaren balioak zabaltzeko helburua du Haur literaturako hautazko ipuinen bidez.
Ekimena Gipuzkoako Foru Aldundiko Migrazio eta Aniztasun Zuzendaritzak sustatutakoa da. Ikuskizunaren abiapuntua Hodei baten bidaia disko liburua da.
Erraztasun handiz erakarri ditu ikasleak ipuinak, dantza eta kanten bidez.
Hona hemen adibidea


"DENAK EZBERDINAK, BAKOITZA BEHARREZKOA" by Slidely Slideshow


Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...