Larunbatean 20:00etan Itsas Etxea Auditoriumean ‘StradivariaS’ taldearen emanaldia izango da; kontzertua,
umorezko antzezpenarekin hornitua. Sarrerak 13 eurotan saltzen dira gune hauetan:
www.kutxabank.com orrian, ARMA PLAZAn ostirala arte, eta Itsas Etxea Auditorium-ean bertan ikuskizuna hasi baino bi ordu lehenago.
Agertokian lau pertsonaia izango dira, lau birtuoso, azken batean lau ‘DIVA’; eta bertan zeloak, sedukzioa, abilezia eta umorea azalduko dituzte emanaldi bikainean.
Lau Diva hauek hainbat estilotako obrak eskainiko dituzte: Schubert eta Police, Beethoven eta Stevie Wonder, Rossini eta Queen, Pergolesi eta The Platters. Emanaldi berean kopla eta blues-a, rock-a eta soul-a, barrokoa eta pop-a: eta horrez gain abestu, dantza egin eta publikoa liluratu egingo dute, trikimailu abilekin eta gaitasun musikal harrigarriekin.
‘StradivariaS’ taldeak herri musika eta musika klasikoa jendearen esku jartzen du, umeentzat ere erakargarria da, eta kontzertu soila gaitasun lehiaketa bihurtzen dute, emozioz eta barrez jositako emanaldia.
El sábado a las 20:00 horas en Itsas Etxea Auditoriuma se podrá ver el espectáculo ‘StradivariaS’, un concierto con una actuación en clave de humor. Las entradas se venden a 13 euros, en www.kutxabank.com, en ARMA PLAZA hasta el viernes, y en el mismo Itsas Etxea Auditoriuma dos horas antes de que comience el espectáculo.