Dakizuenez, ROALD DAHLen liburuen pertsonaietan oinarritutako idazlanak izan zen aurtengo proposamena. Hona hemen sortu dugun liburuxka:
2016-06-28
ROALD DAHLen omenez
Urtero bezala, ikasturte bukaeran, aurtengo Liburu Egunaren emaitza blogera ekarri nahi dugu.
Dakizuenez, ROALD DAHLen liburuen pertsonaietan oinarritutako idazlanak izan zen aurtengo proposamena. Hona hemen sortu dugun liburuxka:
Dakizuenez, ROALD DAHLen liburuen pertsonaietan oinarritutako idazlanak izan zen aurtengo proposamena. Hona hemen sortu dugun liburuxka:
2016-06-23
UDARAKO IRAKURKETA GIDAK
- IRAKURLEE
Donostiako Udal Liburutegi Sareak argitaratua. Bertan azken hamabi hilabetetan argitaratutako
liburuak agertzen dira.
Haurrentzako 80 liburuen gomendio agertzen
dira, 40 euskaraz eta 40 gazteleraz, adinka sailkatuak eta helduentzako ere narratiboan, 20 euskaraz eta 20 gazteleraz.
Irakurlee 2016 from talaia
Hemen adin guztietarako gomendatutako musika diskak, liburuak eta pelikulak agertzen dira.
- BIBLIOPORRAK
Hemen adin guztietarako gomendatutako musika diskak, liburuak eta pelikulak agertzen dira.
- GIPUZKOAKO ESKOLA LIBURUTEGIAK
2016-06-21
2016-06-20
PATXI ZUBIZARRETA ESKOLA LIBURUTEGIEKIN
Hona hemen hilaren 16an, Patxi Zubizarreta idazleak BERRIA aldizkarian idatzitako artikulua:
"EUSKAL KULTURAREN SETIOAREN ISTORIOAK".
Artikulu benetan interesgarria, batez ere, eskola liburutegi baten inguruan aritzen garenontzat. Azkeneko paragrafo hau azpimarratu nahi dugu:
...
"Ez dakit: kontu korapilatsua eta labaina dugu honakoa, baina zintzo-gaizto, uso-otso auzian sartu gabe —edo bete-betean makur sartuta— ez nuke amaitu nahi isilean hazten ari den baso horri buruz bi auzi salatu gabe: alde batera, benetan penagarria da Eusko Jaurlaritzak eskola liburutegiak ixteko hartu duen erabakia, benetako setioa ixilka sortzen ari den eta ezinbestekoa zaigun irakurlegoaren kontra (hain zuzen ere Eusko Jaurlaritzaren beraren eta Euskal Idazle Elkartearen bitartez eskolaz eskola gabiltzanok, ondotxo dakigu liburutegia dela eskolaren bihotza, irakurleen mintegi eta haztegia, baldin eta basoa sortuko bada...); eta, beste aldera, oso kezkagarriak dira Bizkaiko Foru Aldunditik etorri diren murrizketak, izan ere 18 eskola Galtzagorri elkartearen bitartez garatzen den Book Trailer Lehiaketarik gabe geratu baitira, eta gazteei dagokienean dena inondik ere gutxi da. Ez dakit idazle gaiztoak edo gaiztoegiak behar diren, mozorro festa honetan manerak eta formak estereotipatuegiak ez ote dauden, espantu gehiegi ez ote dagoen, baina kulturaren egoera setiatzea eta gaiztotzea geure buru berez ahulari harrika egitea da."

TALAIA BORDARIko irakurLE ONak
Urtero bezala, ikasturte amaieran, Bordariko mediatekan egin den lana aztertzeari ekin diogu. Hauetako bat, zeintzuk izan diren irakurlerik hoberenak izan da.
Asko dira egunero mediatekatik pasatzen diren ikasleak eta guztien artean irakurle bikainak ditugula esan dezakegu.
Hona hemen aurtengo batzuk.
ZORIONAK guztiei eta horrela jarraitzea espero dugu.
2016-06-09
2015-2016 ikasturteko MALETETAKO KONTAKIZUNAK
Ikasturte honetan ere, 3. mailako ikasleek "Maleta Bidaiaria"ren ekintza aurrera eraman dute. Dakizuenez, maleta barruan dagoen koadernotxoan familiek ipuin edo kontakizun bat idazten dute. Hona hemen aurtengo idazlanak. LAN BIKAINA benetan!!
2016-06-08
ITSASOKO ANIMALIAK
Aurten ere, 4 urteko geletan "ITSA ANIMALIAK eta NEURRIAK" gaia landu dute.
Aquariumetik pasa eta gero, arrai batzuk aukeratu eta errepresentazioak egin dituzte Biteriko korridoreetan neurri errealak kontutan hartuta.
Argazki hauetan dituzue egindako lan politak.
ITSASOKO ANIMALIAK by Slidely Slideshow

2016-06-07
AITONAREN OROIGARRIAK
Gaur, 3. Dko Loreak sorpresa bat ekarri digu eskolara. Neska ausarta dugu Lorea! Kontatu digunez, aitona Beñardo, arrantzalea zen eta bidaietako batean, Panaman arrantzan zegoela, marrazo bat harrapatuta geratu zen sarean. Jaso zutenean, hilda zegoela konturatu ziren eta oroigarri bezala, ahoa gorde zuen beretzako eta semeak, hegala.
Argazkietan, Loreak eta Laiak, marrazoaren ahoa eta ezpalarta (ezpata-arrain) baten muturra erakusten dizkigute. Mila esker!

2016-06-06
YOUTUBER IRAKASLEA/EL PROFESOR YOUTUBER
"EL PROFESOR QUE TE AYUDA A APROBAR SELECTVIDAD DESDE YOUTUBE"
"Hola, chicos, gracias por venir a clase". Con esta frase empieza todos sus tutoriales.

iturria: El Mundo
2016-06-04
ISTORIO GOZO ETA HUNKIGARRI BAT
Bideo honetan Francinek kontatzen digun istorioak ez du komentariorik behar. Arretaz entzun besterik ez dugu egin behar, eta... norberak hausnarketa egin eta ondorioak atera ditzala.
2016-06-02
eLiburutegia HANDITZEN/ eLiburutegia CRECIENDO
eLiburutegiak domeinu publikoko 1.100 lanetik gora barneratu ditu bere katalogoan, euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez.
- Domeinu publikoko lanak norberaren gailuan gorde daitezke, iraungitze datarik gabe
- Euskal diasporako kideek eska dezakete dagoeneko eLiburutegian alta
- Euskadiko Liburutegi Digitalak ere bere App-a izango du aurki
- eLiburutegiak pirateriaren aurkako kontzientziazioari ekingo dio interneten
- Erabiltzaileek 47.449 liburu mailegatu dituzte urte eta erdiko ibilbidean
Suscribirse a:
Entradas (Atom)