Hona hemen hilaren 16an, Patxi Zubizarreta idazleak BERRIA aldizkarian idatzitako artikulua:
"EUSKAL KULTURAREN SETIOAREN ISTORIOAK".
Artikulu benetan interesgarria, batez ere, eskola liburutegi baten inguruan aritzen garenontzat. Azkeneko paragrafo hau azpimarratu nahi dugu:
...
"Ez dakit: kontu korapilatsua eta labaina dugu honakoa, baina
zintzo-gaizto, uso-otso auzian sartu gabe —edo bete-betean makur
sartuta— ez nuke amaitu nahi isilean hazten ari den baso horri buruz bi
auzi salatu gabe: alde batera, benetan penagarria da Eusko Jaurlaritzak
eskola liburutegiak ixteko hartu duen erabakia, benetako setioa ixilka
sortzen ari den eta ezinbestekoa zaigun irakurlegoaren kontra (hain
zuzen ere Eusko Jaurlaritzaren beraren eta Euskal Idazle Elkartearen
bitartez eskolaz eskola gabiltzanok, ondotxo dakigu liburutegia dela
eskolaren bihotza, irakurleen mintegi eta haztegia, baldin eta basoa
sortuko bada...); eta, beste aldera, oso kezkagarriak dira Bizkaiko Foru
Aldunditik etorri diren murrizketak, izan ere 18 eskola Galtzagorri
elkartearen bitartez garatzen den Book Trailer Lehiaketarik gabe geratu
baitira, eta gazteei dagokienean dena inondik ere gutxi da. Ez dakit
idazle gaiztoak edo gaiztoegiak behar diren, mozorro festa honetan
manerak eta formak estereotipatuegiak ez ote dauden, espantu gehiegi ez
ote dagoen, baina kulturaren egoera setiatzea eta gaiztotzea geure buru
berez ahulari harrika egitea da."

No hay comentarios:
Publicar un comentario