Mostrando entradas con la etiqueta webs. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta webs. Mostrar todas las entradas

2017-05-24

TXILLARDEGI SAREAN

Jose Luis Alvarez Enparantza 'Txillardegi' soziolinguista, idazle eta pentsalari donostiarraren obra osoa digitalizatu du Jakin Fundazioak, Gipuzkoa Foru Aldundiaren Kultura Sailaren lankidetzarekin.
 Digitalizazioa hiru urteko lana izan da eta foru erakundeko Kultura Sailak eta Jakin Fundazioak sinaturiko hitzarmenaren babesean egin ahal izan da. Lan hau burututa, Txillardegiren obra osoa herritarren eskura geratzen da, "ezagutua, zabaldua, kontsultatua eta ikertua izan dadin".
 iturria: eitb.eus

http://www.jakin.eus/

2016-10-14

"IPURTARGIAREN DISTIRA"


"IPURTARGIAREN DISTIRA" izenburuarekin liburu bat eta blog bat dugu. Joseba Martínez Huerta, Bigarren Hezkuntzako irakaslearenak.
Hezkuntzaz hausnartzeko ipuinak dira. Hausnartzeko, baina ez teorien bitartez, ipuinen bitartez baizik. Hala, egileak mundu osoko ipuinak darabiltza, beste gai batzuk beste direlarik, pertseberantzia, itxaropena, motibazioa, koherentzia, aniztasuna, komunikazioa, elkarlana, enpatia, inplikazioa, elkartasuna, ongizatea, autonomia, emozioak, erresilientzia eta maitasuna aztertzeko.


2016-04-11

CERVANTES-en URTEURRENA

Durante este año se celebra el IV centenario de la muerte de Cervantes. He aquí la web oficial que se ha preparado con este fin y en la que se detalla información sobre las actividades programadas.

klik egin

2016-02-19

BEGEL blogaren URTEURRENA

BEGEL: Gipuzkoako Eskola Liburutegien Blogak 7 urte bete ditu hilaren 12an.  Eskola Liburutegi batean aritzen dugunontzat eredu ezinhobea dugu bertan eta jarraitzaile leialak izan eta izango gara betirako. 
Talaia Mediatekako blog honetatik ZORIONAK eta MILA MILA ESKER,bene-benetan, bidaltzen dizkiogu blog honen  sortzaileari. 
B.E.G.E.L.



2015-12-21

OLENTZERORI ESKUTITZA


Iaz bezala, Olentzerori eskutitza lehenbailehen bidali nahi diote gure ikasleek eta oso informatizatuta bizi garenez..., baita gure Olentzero ere, oraingo honetan email-ez egingo dugu.
Web honetan ere, zenbait joko, eskulan, ipuin... aurkituko dituzue. Eta gurasoentzako ere bada zerbait. Ea gustatzen zaizuen!
Eskutitza 

Ez ahaztu zuen eskutitza polit honetan libururen bat eskatzea!
Horreterako, eta ideia bat egiteko, hemen behean katalogo bat jarri dugu zuen gustuko liburuak bilatzeko:

2015-11-29

MATEMATIKAKO JOKOAK

http://www.educapeques.com/los-juegos-educativos/juegos-de-matematicas-numeros-multiplicacion-para-ninos/portal.php
irudian klikatu
"EDUCAPEQUES " web orria aurkeztu nahi dizuet. Bertan, Lehen Hezkuntzari dagokionez, Matematikako edukinak landu daitezke era dibertigarrian jolasen bidez. Honetaz gain,  ipuinak, irakurketak, informatika...
Beraz, ikasle, guraso eta irakasleentzat web oso interesgarria eta lagungarria.

Os presento la web "EDUCAPEQUES". En ella, se pueden trabajar los contenidos de Primaria del área de Matemáticas de manera divertida mediante juegos. Además encontraréis cuentos, lecturas, informática...
Por los tanto, web interesante tanto para alumnos como para padres y profesores.


2015-10-27

joko bat: ZERUTIK BEGIRA

Hona hemen Gipuzkoa gehiago ezagutzen lagunduko digun joko berri bat: ZERUTIK BEGIRA, antzara jokoaren oinarrituta.
Sartu, irakurri arretaz agertzen zaizkizun testuak eta erantzunak eman.

http://www.zerutikbegira.com/

2015-10-21

2015-05-04

MEDIATEKAKO KATALOGOA IKUSGAI/CATÁLOGO DE LA MEDIATEKA

Hezkuntza Sailak web berri bat, http://opacabies.eus , prestatu du fondoak kudeatzeko Abies 2 programa erabiltzen duten  eskola liburutegietarako.  Honi esker eta lankide batzuen lanari esker, gaurtik aurrera Mediatekako katalogoa gure blog honetan kontsulta dezakezue goiko orrialde batean.


El Departamento de Educación ha apuesto a disposición de los centros docentes no universitarios que gestionen la Biblioteca Escolar con el programa Abies 2, una web en la que alojar los catálogos de sus fondos. Debido a ello, y al trabajo de algunos compañeros, a partir de hoy será posible consultar el catálogo de nuestra mediateka en  una página de nuestro blog.

2015-01-27

web bat: armaplaza.eus





Hondarribiko ARMA PLAZA FUNDAZIOAk web bat aurkeztu zuen atzo: http://www.armaplaza.eus/eu/.
Bai bertan bizi garenontzako eta baita gure herria bisitatzera etortzen diren guztientzako ere oso web interesgarria da.
Orri nagusian espazioak, ibilbideak, proiektuak eta denda bat aurki ditzakegu. Hauetaz gain, bertako informazioa eta berriak.









La Fundación Arma Plaza de Hondarribia presentó ayer su web: http://www.armaplaza.eus/es/.
Es una web de mucho interés tanto como para los que residimos en la comarca como para todas las personas que se acercan a visitarnos.
En su página principal podemos encontrar espacios, recorridos, proyectos y una tienda on line, además de información y noticias de interés.

2014-12-01

eLIBURUTEGIA. EUSKADIKO LIBURUTEGI DIGITALA



eLiburutegia Euskadiko Liburutegi Digitalak, irekita dauka bere katalogoa Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko bazkide guztientzat (530.000 bazkidetik gora), eta liburu digitalak maileguan eskaintzen hasika da dagoeneko eLiburutegiaren katalogo digitalak 3.000 titulutik gora izango ditu urte amaierarako. Horretarako, Eusko Jaurlaritzako Liburutegi Zerbitzuak 25.000 lizentzia erosi ditu, bai euskarazko eta bai gaztelaniazko liburuenak. Ekimena aitzindaria da Estatuan, eta argitaletxeen nobedadeak eskaintzearen aldeko apustua egingo du.
Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarea osatzen duten 250 udal liburutegietako erabiltzaileek, baldin eta zerbitzu berri hau erabili nahi badute, euren liburutegira jo behar dute, eta eLiburutegian alta eskatu. Liburuen on line mailegurako plataforma honetara sartzeko erabiltzaile izena eta pasahitza emango diote. Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarea autonomia erkidegoko udal liburutegi guztiek osatzen dute, Donostia, Bilbo eta Santurtzikoek izan ezik. Azken hiru hauen 2015 urtean zehar sartuko dira sarean.

www.euskadi.net/eliburutegia

Gakoak jaso ondoren, irakurlea eLiburutegia plataforman sar daiteke, eta maileguan hartutako liburuak irakurtzen hasi. E-liburutegiaren mailegu baldintzak hauek dira:
  • Maileguen iraupena 21 egunekoa izango da.
  • Erabiltzaile batek gehienez bi liburu mailegatu ahal izango ditu aldi berean. Mailegua iraungi baino 5 lehenago gogorarazteko mezua jasoko du.
  • Gainera, erabiltzaile batek bi maileguez gain, erreserba bi egiteko aukera izango du
  • Mailegatutako liburua eskuragarri egon daiteke 6 gailutan eta 6 ordenagailutan aldi berean (21 egunez)
  iturria:euskadi.net

2014-11-28

JUNIE B. JONES-en WEBSITEa

Baditugu gure eskolan, Junie B. Jones liburu bildumaren  jarraitzale amorratuak. Egunero mediatekan agertzen dira Junie B.-ren abentura berriren bat eskuratzeko asmoz; baina... ez da lan erraza!. Nahiz eta bilduma honen ale asko izan, gehienetan mailegatuak egoten dira.
Ikasle guzti hauentzako dedikatzen diet blogaren sarrera hau: Junie B. Jones-en websitea.
Ingelesaz dagoenez... hizkuntza indartzeko aukera ere emango die.
Zuen gustukoa izango delakoan...irudian klikatu eta ONDO PASA!!!

http://juniebjones.com/

2014-10-27

blog bat: CUENTO A LA VISTA

Hona hemen blog interesgarri bat.
Entzuteko eta irakurtzeko ipuinak, koloreztatzeko marrazkiak, esku-lanak, gurasoentzako gomendioak, ahokorapiloak...
Irudian klikatu ea zuen gustukoa den.

http://www.cuentoalavista.com/

Os presento un interesante blog. En él encontraréis cuentos para leer y escuchar. dibujos para colorear, manualidades, recomendaciones para los padres, trabalenguas...
Pinchad en la imagen para conocerlo.

2014-04-30

web bat: urtesasoiak.com

http://urtesasoiak.com/
Ikastolen Elkarteak eta Labayru Ikastegiak urteko sasoi bakoitzeko ohiturak, tradizioak, kantuak eta dantzak hainbat euskarritan batzen dituen webgunea dugu honako hau.
Labayru Ikastegiak eta Ikastolen Elkarteak Urte sasoiak egitasmoa landu dute, herri egutegiaren barruan urtean zehar Euskal Herri osoan egiten diren ospakizun tradizionalen bilduma.


2014-01-30

ELAREN MUNDUAK. Ikusi, entzun eta irakurtzeko ipuinak

www.elarenmunduak.com
Elaren munduak haurrentzako espazio interaktiboa da, modu dibertigarrian irakurketa sustatu eta euskara trebatzeko aukera ematen duena eskolatik kanpo.
Umeek ipuin interaktiboak ikusteko eta PDF formatoan deskargatzeko ahal izango dituzte. Gainera beraiek idatzitako ipuinak partekatu eta iritzia ematea ere izango dute.
SARTU ELAREN MUNDUETAN ETA ONDO PASA!!!

2013-10-14

web bat: ZERNOLA

Irudian klikatu
Hona hemen gaztetxoentzako zientzia dibulgaziorako internet ataria. Elhuyar elkarteak apailatua. Hemendik aurrera blog honetatik, ezkerreko zutabean,  ZerNola webean sartzeko aukera izango duzue.
Bertan gauzen funtzionamendua, bitxikeriak, esperimentuak, jokoak, zientziazko gai ezberdinak... aurkituko dituzue. 
SARTU, MEREZI DU ETA!1

2013-09-18

web bat: NABAR, HARTZ IPUINLARIA/NABAR, EL OSO CUENTACUENTOS

Irudian klikatu
"Ongi etorri Nabar-en etxera. Nabar hartz ipuinlariaren webgunea duzu hau. Hemen topatuko duzu hartzakumea eta berak kontatzen dituen ipuinak, eta hemendik bertatik jaitsi ahalko dituzu ipuinok. Nabar-ek, oraingoz, zazpi hizkuntzatan kontatzen ditu ipuinok, eta halaxe dauka etxea ere, zazpi hizkuntzatan eraikia.
Ipuinak irakurri ere hemen egin ahalko duzu, eta baita testua zeure etxera eraman ere, Nabar-ek kontatzen dizun bitartean zuk zure haurrekin batera irakurri ahal izateko.
Nabar ez daukazula oraindik? Webgune honetan erosi ahalko duzu, modu erraz batean, eta 5-10 eguneko epean etxean izango duzu.
Zatoz Nabar-en lagun egitera!"

2013-01-14

1000 SARRERA GEHIAGO EUSKARAZKO WIKIPEDIAN

1.000 sarrera gehiago sartu dira Wikipedia entziklopedia digitalaren euskarazko edizioan. Kultura Saileko Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren ekimen honetan Elhuyar Fundazioak burutu du lan teknikoa, Eusko Jaurlaritzaren eskaerari erantzunez. Gogoratu behar da lehendik zeuden 100.000 sarrerari 2011ko abenduan beste 11.000 sarrera gehitu zitzaizkiola. Horiek guztiak nahi duenak erabili ahal izango ditu eta, jakina, doan. 
Gehiago jakiteko

PIKIHITZA=PASAPALABRA

Gaurkoan ... HIZTEGIA , IDATZIZKO ULERMENA ... garatzeko  baliabidea euskeraz.
Ezagutzen dugun telebistako PASAPALABRA jolasak badu euskaraz bere kidea.  "Pasapalabra" programaren eredua jarraituz hona hemen euskaraz hiztegia lantzeko joko atsegina. Banaka edo binaka joka daiteke. Ea norbait zirikatu eta laster hasten zareten jokoan. Zorte on!

Irudian klikatu








Gazteleraz aritzeko: PIKIPALABRA Ezkerraldeko zutabean finko izango duzue.

2013-01-08

ABESTU ETA JOLASTU EUSKARAZ

Hemen gaude berriro! Oporrak bukatuta, urte berriari jolasten eta kantatzen harrera emango diogu. Hemen duzue web interesgarri bat:

Irudiaren gainean klikatu
Blog honen eskubiko zutabean beti eskuragarri izango dugu esteka hau.
Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...