Mostrando entradas con la etiqueta Lehiaketak. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Lehiaketak. Mostrar todas las entradas

2018-01-17

10. ELKAR ILUSTRAZIO ETA IPUIN LEHIAKETA



10. urtez, elkar Fundazioak Ilustrazio eta Ipuin lehiaketa abian jarri du haurren eta gazteen artean irakurzaletasuna eta sormena bultzatzeko  helburuarekin. Horretarako hiru modalitate antolatu dira, haur eta gazteen adinaren arabera:
Pello Añorga eta Elena Odriozolaren laguntza izan du aurten.

Lan guztiak apirilaren 9a baino lehen aurkeztu beharko dira.  

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri. Iturria: Elkar


 

2017-05-17

SARIDUNAK. 9. Elkar Ilustrazio eta Ipuin lehiaketa


 Gaur ezagutzera eman dira 9. edizioko saridunak.

 "Aurtengoa ere izugarria izan da! 9.426 lan jaso ditugu 9. elkar Ilustrazio eta Ipuin Lehiaketa honetan!

Oso zaila izan da hainbeste lanen artean aukeraketa egitea, baina hemen dituzue aurtengo lan irabazleak. Larunbat honetan, 12:00etan, sari banaketa ekitaldia ospatuko dugu Donostiako elkar liburu-dendan (Fermin Calbeton 21)."





2017-02-06

9. ELKAR ILUSTRAZIO ETA IPUIN LEHIAKETA

Añadir leyenda



Elkar Ilustrazio eta Ipuin lehiaketak haurren eta gazteen artean irakurzaletasuna eta sormena bultzatzea du helburu.

Horretarako hiru modalitate antolatu dira, haur eta gazteen adinaren arabera:

Ipuina ilustratu
Ilustrazioa ipuin bilakatu 
Komiki edo bineta sortu




2016-02-02

8. ELKAR ILUSTRAZIO ETA IPUIN LEHIAKETA


Elkar Ilustrazio eta Ipuin lehiaketak haurren eta gazteen artean irakurzaletasuna eta sormena bultzatzea du helburu. Horretarako hiru modalitate antolatu dira, haur eta gazteen adinaren arabera:
  • IPUINA ILUSTRATU
  • ILUSTRAZIOA, IPUINA BILAKATU
  • KOMIKI EDO BINETA SORTU 

2015-01-14

7. ELKAR ILUSTRAZIO ETA IPUIN LEHIAKETA


Haur eta gazteen irakurzaletasuna bultzatzeko Elkar Fundazioak  zazpigarren Ipuin eta ilustrazio lehiaketa aurkeztu du dagoeneko.

Edizio honetan J.M. Olaizola ‘Txiliku’-k idatzitako ipuin labur bat eta Joseba Beramendik egindako ilustrazio bat dira oinarri.

Urtero bezala, bi modalitate daude haurren adinen arabera. Lau urtetik 2. mailara ipuina ilustratuko dute eta 3. mailatik D.B. H- ra arte ilustrazioari buruzko ipuin bat sortu beharko dute.  Bi modalitate hauen barruan maila diferenteak daude.

ANIMATU ZAITEZTE LAGUNAK!!!




2014-09-16

LEHIAKETAK 2014

Hondarribiko Udaleko Euskara Zerbitzuak , urtero bezala, honako lehiaketa hauek antolatu ditu:

XXXI BORDARI ETA SATARKA LITERATUR LEHIAKETA
  • 1984. urteaz geroztik antolatzen da.
  • 2 modalitate ditu, Bordari ipuin lehiaketa eta Satarka olerki lehiaketa.
  • Modalitate bakoitzean bi maila daude: A eta B. A maila 18 urtez gorakoentzat eta B maila 18 urtez beherakoentzat.
  • Lehiaketarako deialdia urrian egiten da eta lanak aurkezteko epea 2014ko urriaren 31ko hamabietan bukatzen da. 




XXIII. EUSKAL TXISTE GRAFIKOEN LEHIAKETA
  • 1991. urteaz geroztik antolatzen da.
  • Hiru maila daude: A, B eta D. A maila 16 urtez gorakoentzat, B maila 12 urtetik 16 bitartekoentzat eta D maila 12 urtez beherakoentzat.
  • Lehiaketarako deialdia urrian egiten da eta lanak aurkezteko epea 2014ko urriaren 31ko 12etan bukatzen da.  

2014-08-14

KALEKO MARGO LEHIAKETA

Emeki Emakume Elkarteak, pasa den igandean, XVIII. Margo lehiaketa antolatu zuen. Urtero bezala,   parte hartzaileek kalean egin zituzten margolanak. Goizeko bederatzietan hasi eta arratsaldeko seiretako lanak bukatuta aurkeztu behar izan zituzten.

Hona hemen lan batzuk:
Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...