2012-04-28
LIBURU BERRIAK
Gure mediateka eguneratuta izaten eta liburu berriak ekartzen saiatzen gara. Irudi hauetan ikus ditzakezue helduentzako eta haurrentzako egin ditugun azken erosketak. Esan beharra dago, aste honetan LIBURU EGUNA dela eta, gehien saldutako nobela baztuk erosi ditugula. Beraz, ikasle, irakasle eta gurasoak... hemen daude zuen zain.
Intentamos mantener nuestra mediateca al día y para ello adquirir novedades. En la siguiente presentación podéis ver las últimas adquisiciones para niños y adultos. Si os fijáis tenemos bastantes de las novelas más vendidas en el DÍA DEL LIBRO. Por lo tanto, alumnos, padres y profesores... aquí están a vuestra disposición.
2012-04-23
ABENTUREZ BETETAKO EGUNA
Liburuxka honetan bildu ditugu datorren ostiralean, hilak 27, eskolako zenbait irakaslek irakurri behar dituzten ipuinak. Ekintza honetan BITERI eta BORDARIko ikasleak elkartuko dira, guztira 29 irakurketa izango direlarik.
Dagoeneko kartelak jarrita daude ikasleek aukera dezaten. Ostegunean, tutoreek sarrerak banatuko dituzte eta, urtero bezala, 6. mailako ikasleak izango dira Biteriko ikasleei harrera egingo dietenak.
2012-04-22
APIRILAK 23, LIBURU EGUNA.
Idazle hauek 1616. urtean hil ziren. Hori dela eta, UNESCOk 1995. urtean hauen omenez, apirilak 23, NAZIOARTEKO LIBURU EGUNA eta EGILEEN ESKUBIDEEN EGUNA izendatu zuen.
Egun honekin bat egiteko, datorren ostiralean, ABENTURA EGUNA ospatuko dugu eskolan.
Ondoko helbidean "EL QUIJOTE" interactivo ikus dezakezu:
http://quijote.bne.es/libro.html
2012-04-20
RECETAS DEL MUNDO
Bigarren hiruhilekoan "Ingurune" ikasgaian geografia ikasten aritu gara 3. mailako ikasleok. Gaztelera arloan errezetak nola idazten diren ikasi dugu. Bi ikasgaiak elkartu eta "RECETAS DEL MUNDO" egitea bururatu zitzaigun. Honako hau da ideia bikain honen emaitza:
2012-04-16
BERRIRO LANERA!
![]() |
| Irudia: noticias Lore |
Txanpa hau ez da makala izango, lan pila bat egin behar dugu eta. Gainean dugu LIBURUAREN EGUNA, hilak 23an (1995.urtean UNESCOk apirilaren 23a liburuaren nazioarteko eguna izendatu zuen). Hortaz, irakurketa zaletasuna bultzatzeko gure eskolak bat egin ohi du ekimenarekin.
Aurtengo proposamena, ondo dakizuen bezala:
"ABENTUREZ BETETAKO EGUNA" ospatuko dugu eskolan hilak 27an. Horretarako irakasleak abenturazko ipuinak prestatzen ari gara, zuei, guztiei irakurtzeko.
Espero dugu zuen gustukoa izatea.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)

