2015-03-23

GURE BILDUMAK/NUESTRAS COLECCIONES

http://edu.symbaloo.com/home/mix/13ePLPjTR4
BALIABIDEAK



Gure blogean, egunez egun argitaratzen joan garen hainbat baliabide eta atsegin zaizkigun bideoak biltzea interesgarria iruditu zaigu bi webmix hauetan. Horretarako SYMBALOO erabili dugu.

Zuen gustukoak izango direlakoan, hona hemen gure bildumak:







http://edu.symbaloo.com/home/mix/13ePLQ6XIA
ATSEGIN ZAIZKIGUNAK



Os presentamos en estos dos webmix una colección de recursos y de videos que hemos ido recogiendo día a día en nuestro blog. Para ello hemos utilizado el programa SYMBALOO.

Esperamos que os gusten.


2015-03-20

UDABERRIA IRITSI DA!/ LLEGA LA PRIMAVERA

Astronomoek diotenez gaur, martxoak 20, goizeko 6:14tan hasi da udaberria. Euskalmetek "berotsua eta prezipitazio normalekoa edo pixka bat euritsuagoa izan daitekeela" aurreratu du. Negua pasa ondoren, udaberria itxaropenarekin eta garai berriekin lotzen dugu. Batzuentzat alergia, azkura eta begi gorrituen sasoia ere bada, baina horrekin batera inguruko landareak loratzen ikustea, kukuaren lehen agurra entzutea eta arratsalde luzeak datoz. Gaurtik aurrera, eguzkiak hamabi ordu baino gehiagotan berotuko du lurra eta, eguerdian, gero eta gorago azalduko da, ekainaren 21ean punturik gorenean egon arte. Goza dezagun bada!




 Según los astrónomos hoy 20 de marzo a las 6:14 de la mañana ha comenzado la primavera. La agencia Euskalmet adelanta que será algo calurosa pero también lluviosa. A pesar de las alergias, los picores, los ojos enrojecidos...merecerá la pena ver florecer las plantas y alargar los días.

2015-03-16

GURE ARTISTAK

Hau irudimena eta trebetasuna gure bi lagun hauek dituztenak!! Begira zer ekarri diguten fruta ezberdinak erabiliaz!! Hontza anana, sagar, mahats... eta trikua, udare eta mahatsez eginak.

2015-03-12

ANTTON KAZABON BORDARIN

Atzo, hilak 10, Antton Kazabon idazlea laugarren mailako ikasleekin egon zen mediatekan. Oso saio atseginak izan ziren eta oso ondo pasa genuen denok. Ttantto, Momolo eta Elurretako Leopardoaren bila izan dira ikasleek irakurri dituzten liburuak. Berarekin gustura aritu ginen: mihia trabatzeko aho-korapiloen lehiaketa, asmakizunak... eta hainbat argibide eman zigun eskupilotan aritzeko... MILA ESKER ANTTON!!

2015-03-10

Bitxikeriak: GAIZKI EGITEN ARI GAREN 10 GAUZA

Bideo honetan bururatzen ez zaizkigun trikimailuak ikusteko eta ikasteko aukera dugu. Egunero egiten ditugun gauzak dira baina gaizki eginak! Seguru nago baten batek harrituta utziko zaituela!!
Egia esateko niri gehien gustatu zaidana baratxuriena izan dela, baina orain probatzera noa... Esango!!

  En este video podemos ver y aprender unos cuantos trucos que nunca se nos hubieran ocurrido para realizar una serie de cosas cotidianas y que normalmente hacemos mal. Seguro que más de uno os gustará. A mí particularmente el de los ajos me ha llamado la atención pero... habrá que probarlo.

2015-03-09

olerki bat: EL RENACUAJO PASEADOR

3. B gelako Luciaren amak, maletako koadernoan, Rafael Pombok poeta kolonbiarraren olerki polit bat idatzi digu. Mila esker!!
Hona hemen marrazki bizidunetan.

Hemos conocido esta poesía del poeta colombiano Rafael Pombo gracias a la ama de Lucía de 3. B que nos la  ha escrito en el cuaderno de la maleta viajera. Muchas gracias!!
Lo hemos encontrado en dibujos animados.

2015-03-06

martxoak 8: EMAKUMEAREN EGUNA

Datorren igandean, martxoak 8, EMAKUMEEN NAZIOARTEKO EGUNA ospatzen da.

1908an New York-eko fabrika batean 146 emakume langile hil zirelako ezagutzen dugu gehienok martxoaren 8a. Protestatzen ari ziren soldata miserableak eta oso lan baldintza txarrak zituztelako eta jaurtiki zizkieten suzko bonbek izugarrizko sutea eragin zuten.
Hala ere, zenbait historialariren iritziz, gogoratzen dena ez da 1908ko gertaera, 1909ko irailaren 27an gertatutakoa, baizik. Badirudi New York-eko 20.000 langilek, gehienak emakumezkoak, 13 aste iraun zuen greba egin zutela. Sufrimendu latza jasan zuten, gosea, atxiloketak, despidoak..., baina eskariak betetzea lortu zuten. 1909ko martxoaren 8an berriro konbokatuko zen manifestaldia, hobekuntza gehiago eskatuz.
iturria: Wikipedia

 

Argi dagoena da eman ditugun pausuak handiak izan arren, ez direla nahikoak izan berdintasunera iristeko. Gaur bertan irratian eman dute berria entzun edota irakurri besterik ez dugu egin behar. Hona hemen:

"Las mujeres soportan una doble brecha salarial: respecto a los hombres y también entre ellas en función de si son madres o no. Así, el sueldo de las españolas es un 17% más bajo que el de los varones y, si tienen hijos, ganan de media un 5% menos que las que no tienen."


  • En las diferencias salariales influye el número de hijos y si son niñas o niños
  • "La maternidad está penalizada por la sociedad", asegura la organización
  • Según la OIT, la igualdad salarial no se alcanzará hasta dentro de 71 años
  • Deberían ganar más que los hombres, si se atiende a factores explicables"
iturria: rtve.es
Hona hemen  emakumearen bilakaera Disney-ren ipuinetan:




2015-03-05

2015eko KORRIKA

 Hilaren 19an Urepelen hasiko da hemeretzigarren  Korrika; euskararen lurraldea zeharkatu eta euskararen alde 2.500 kilometro egin ostean, Bilbon bukatuko da lasterketa.

 Aurtengo leloa:  EUSKAHALDUN!


Hondarribitik martxoaren 22an, igandea, goizeko 6:09an pasako da  eta
Korrika Txikia martxoaren 13an izango da goizeko 11:00tan Arma Plazan, Santiago kalean amaitzeko. 

HAN ELKARTUKO GARA DENOK!!..


Hemen duzue aurtengo kanta: DENOK KORRIKARA!



Hona hemen bideo interesgarri bat: EUSKARAREN MISTERIOA 
El próximo día 19 se celebra la décimonovena edición de la KORRIKA Comenzará en Urepel para terminar en Bilbao después de recorrer 2500 kilómetros y bajo el lema: EUSKAHALDUN!
Por Hondarribia pasará el domingo 22 a las 6: 09 de la mañana. La Korrika txikia se celebrará el viernes día 13 a las 11 de la maña para terminar en la calle Santiago.
Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...