Ekainaren 21ean gaude eta eman ez arren udan gaude. Esaten dutenez goizeko 7: 05etan sartu gara udan.
Gutxienek eskolako ikasleak konten daude udarakin batera oporrak hartu behar dituztelako.
Talaiako txoko honetatik, OPOR ZORIONTSUAK opa nahi dizkizuegu. Asko disfrutatu eta irakurtzeko aprobetxatu.
LAISTER ARTE!!!
Hona hemen ikasturte honetan, Talaia Bordari Mediatekan gehien irakurri duten ikasleak:
3. mailan: OIER LARRETXEA
4. mailan: MADDI AGINAGALDE
5. mailan: ENAITZ ZAPIAIN
6. mailan: MAIDER MIRANDA
Oporrak gainean ditugula, udan zer irakur dezakegun jakitea interesgarria da.
Hona hemen 0 eta 100 urte bitarteko irakurleentzako irakurketa-gida, aurten
argitaratutako 120 izenburu biltzen ditu. Euskaraz eta gaztelaniaz, eta
adin-taldeen arabera antolatuta. Gida hau Donostiako udal liburutegien sarea prestatua da.
Urtero bezala, ikasturtea amaitzear dagoela, mediatekako erabilerari buruzko
datuak ateratzea oso interesgarria da. Hona hemen
zenbait datu:
Gehien mailegatutako tituluak hauexek izan dira:
Iaz
bezala, aurten ere oso nabarmena izan da neskak eta mutilen arteko
aldea irakurketari dagokionez. Aurreko urteetan bezala jarraitzen dugu. Grafiko honetan % 77, 02a neskak dira eta %22,98a mutilak. Zer gertatzen da mutilekin???
Ikasturtea amaitzear dagoela 3. mailan egin dugun ekintzaren emaitza ezagutarazi nahi dizuet.
Dakizuen bezala, maleta bakoitzean koadernotxo bat zegoen non gurasoek gustuko zerbait idatzi behar zuten. Astero, gustura irakurri da gelan maletak zekarren istoriotxoa. Azkenean, hasieran esan genuen bezala, "LIBURU POLIT BAT" idaztea lortu dugu zuek ekarritako istorioekin. ZORIONAK eta MILA ESKER zuen partaidetzagatik.
Hona hemen emaitza:
Glog honetan, "HONDARRIBIA" gaiari buruz, laugarren mailako ikasleek egindako lan guztiak bildu ditugu. Kartelen gainean klikatuz, gela bakoitzean egin den lana irakurtzeko aukera izango duzue. Lan bikaina benetan. ZORIONAK!!
Eta ikasturtea amaitzear dagoela, 6. Ckoek oparitxo bat egin digute. "Oasis" taldearen Wathever abestia, Sergiok egindako kaxoi flamenkoarekin. Aurrera!
Maurice Sendak (Brooklyn, New York, 1928ko ekainaren 10a - 2012ko maiatzaren 8a)
estatubatuar idazle eta marrazkilaria izan zen. Haur-liburuetarako
egindako marrazkiengatik da, batez ere, ezaguna, haur-liburuen munduko ilustratzailerik onenetako bat izan baitzen.
Bere lanetako bat "PIZTIAK BIZI DIREN LEKUAN" oso ezaguna egingo zaizue.
Glog honetan OLERKIEN EGUNErako egin genituen ekintza guztiak biltzen saiatu gara. Kartelen gainean klikatuz
ikusterik izango duzue. Ea gustatzen zaizuen!!
Gaur, ekainak 5, ingurumenari Nazio Batuen Erakundeak urtero eskainitako eguna ospatzen da.
Egun honen ospakizuna 1972ko abenduaren 15ean onartu zen, Nazio Batuen Batzar Nagusian. Egun horretan, Nazio Batuen Ingurumenerako Programa ere onartu zen .
NBEak egun honetaz baliatzen da mundua ingurumenak duen garrantziaz kontzientziatzeko, jendeari hurbiltasuna erakutsiz.
Gainera, egun honi esker, urtero komunikabideetan ingurumenari buruz hitz egitea lortzen da, eta ondorioz, gaur egun gure gizartean lekua duen gaia bihurtu.
Ospatzeko, hainbat ekitaldi, asmo oneko adierazpen, jarduera, protesta eta abar egiten dira.Guztiak beharrezkoak dira ingurugiroa zaindu eta babestu nahi badugu. ez baita lan makala. Izan ere, erraza izan daiteke hitz eta ekintza politak egitea, baina ez da batere erraza jendearen pentsatzeko eta jokatzeko modua aldatzea; ez da erraza natura agortezina dela eta bertan dagoen guztia ustiatu genezakeela burutik kentzea; ez da erraza bizimoduari lotu dizkiogun hainbat erotasuni uko egitea. Beti ez da erraza, gure bizi-kalitatea murriztu gabe, ingurugiroari kalte gutxiago egingo dioten ohitura eta baliabide berriak erabiltzea.
Eta hala ere, hori guztia egin beharrekoa dugu.
Ondoko bideoa ikusi eta hausnartu: