Mostrando entradas con la etiqueta Bertsolaritza. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Bertsolaritza. Mostrar todas las entradas

2020-04-04

LEIHOTIK BEGIRA. MADDALEN ARZALLUS

Bertso ikasgelatik jaso ditugu Maddalen Arzallusek leihotik begira udaberriari jarritako bertsoak. Esteka horretan bertsoak entzuten eta egiten ongi pasatzeko hamaika proposamen aurkituko dituzu.

SARTU, IKUSI, KANTATU ETA SORTU!!

                         

2018-06-06

"GU ERE BERTSOTAN" JAIALDIA

"Gu ere bertsotan" jaialdia egingo dute bihar, ekainak 7, osteguna, Hondartza kiroldegian, Hondarribiko 4. eta 5. mailetako ikasleek. Egiluze, Ama Guadalupekoa eta Talaiako ikasleek, ikasturtean zehar landutakoa erakusteko aukera izango dute egingo dituzten saioetan. 

Ahozkotasuna eta bertsolaritza proiektuaren barruko jarduera da. Gure eskolan, Gipuzkoako Bertsozale elkarteko Ander Lizarraldek jardun du irakasleekin batera proiektua lantzen. 
Biharko emanaldirako ikasleek aukeratu dituzte gaiak eta taldeka bertsoak sortu dituzte. 

Emanaldia, bi saiotan banatuko da. Lehendabizi 4. mailakoak arituko dira, 17:15ean hasita. Ondoren, 5. mailakoen txanda izango da, 18:30etik aurrera. 

 Jai bikaina antolatu dute eta ezin huts egin!!



2015-12-17

ZER DA JOLASTEA?

Galdera honen erantzuna, Amets Arzallus-ek inork baino hobeto eman digu  bertso hauetan. Bertsoak    ikaragarri politak eta sentimenduz beteak iruditu zaizkidalako ekarri nahi izan ditut gure blogera.


JOLASTEA DA 
Debekatua ez dena derrigortua da, eta derrigortua ez dena debekatua, guk egindako moduan. Jolastea debekatzen duen munduan. Bilboko parke batean irakurri nuen: "Prohibido  jugar"





Jolastea da eskutik heldu
ta hankak paseatzea,
jolastea da pareta hizkitan
irakurtzen saiatzea,
jolastea da ziba askatu
ta zeba ahoskatzea...
Noren ideia izan da ama
jolasa debekatzea?
Jolastea da zilipurdika
lurrak kordea galtzea,
jolastea da adar batetik
hankak zintzilikatzea,
jolastea da pixerreketan
parkeak nabigatzea...
Ta kremaillera trabatu bat da
jolasa debekatzea.

2014-11-12

250 URTE PERNANDO AMEZKERARRA JAIO ZELA

Aurten, 250 urte dira Pernando Amezketarra jaio zela.  
Pernando Amezketarra, jaiotzez Fernando Bengoetxea Altuna (Amezketa, Gipuzkoa, 1764ko urriaren 10a - 1823ko uztailaren 9a) bertsolaria eta plazagizona izan zen. Bere ateraldi umoretsuengatik, bizitasunagatik eta argitasunagatik oso famatua izan da Gipuzkoan bere garaitik, eta 1990eko hamarkadan argitaratutako marrazki bizidunen bitartez gaur egungo euskaldunen artean ere ospetsua. Oso bertsolari eta gizon berezia izan zen. Haren bitxikeriak eta ateraldi xelebreak Gregorio Mujika jaunak jaso zituen behin eta berriro berrargitaratu den Pernando Amezketarra izeneko liburuan.
 Iturria: Wikipedia
Hona hemen bere pasadizotako bat:

Han pasado 250 años del nacimiento de Pernando Amezketarra. Nació en el caserío Espizaltxe, de Amezketa, Gipuzkoa, el 10 de octubre de 1764. Murió en 1823.
Hijo de Martín José y Josepha. Desde muy niño se empezó a distinguir por sus salidas ingeniosas, sus rarezas, ingenio, hasta convertirse en personaje imprescindible en cualquier reunión, banquete o fiesta popular. Fue un gran bersolari y como a tal se le han rendido homenajes. Las anécdotas de este singular personaje fueron recogidas y publicadas por don Gregorio de Múgica, bajo el título Pernando Amezketarra, libro de gran éxito.
ETB1 realizó una serie de dibujos animados basados en este bertsolari.

2013-12-15

BERTSOLARI TXAPELKETA FINALA 2013

AMETS ARZALLUSEK jantzi du txapela. Hendaiara joan da txapel preziatua. Buruz burukoan indarrak Lujanbiorekin neurtu ondoren, Arzallusek irabazi du lehia, 1737,5 puntu eskuratuta. Aurreko txapeldunak, berriz 1686,5 puntu lortu ditu.


Hona hemen Amets Arzallusen agurra, Barakaldoko BECen izandako 2013ko Bertsolari Txapelketa Nagusiaren finalean.
Iturria: eitb.com
Eta bertsolaritzaz gehiago jakiteko hona hemen Xabier Altunak, 2011. urtean egindako dokumentala:
"BERTSOLARI"

Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...