Eskoletako
liburutegien egoera ikusirik, blog honetara ekarri nahi izan dugu
Donostiako Ikastetxe Publikoko Zuzendariek Hezkuntza Ordezkaritzara
bidalitako idatzia.
IDATZI HONEKIN ERABAT ADOS GAUDELA AZPIMARRATU NAHI DUGU, azken urteotan gure eskolako mediatekan ere egin den lana galtzeko arriskuan ikusten baitugu.
Egia da, orain arte lanaldi osoan arduradun bat izan duela eskolak. Hala eta guztiz ere, argitu behar dugu eskolaren tamainagatik, ez garela egoera abantailatsuan egon zerbitzu honetaz eskolako 3. mailatik aurrerako ikasleek besterik ez baitute disfrutatzen.
Beraz, orain, arduradunaren jubilazioarekin, lanaldiaren murrizketa datorkio eskolari. Eskolan aritzen garenok badakigu zer suposatuko duen honek. Eskolan aritzen garenok ikusi dugu gure mediateka bizirik, ikasleek hartu dituzten ohiturak, orain arte antolatu diren ekintza guztiak...
Eta orain zer? Dena pikutara? Zein erraz!
GIPUZKOAKO HEZKUNTZA ORDEZKARITZA
DELEGATU ANDEREA
Gema Gonzalez de Txabarri
Arduradun hori:
Ikasturte honetan,
aurrekoetan bezala, egunez egun liburutegi mediatekei erabilera anitza eman
zaie. Gure ikasleentzat, bere garapenean aurrera egiteko, espazio hezitzaileak
dira. Bertan irakur zaletasuna piztu, irakurketa landu, sormena garatu,
informazioa eskuratu, etxerako lanak egiteko espazioa eskaini, teknologia
berriak erabiltzeko aukera luzatu, maileguak egin, jakinduria osatu… bezalako
ekintzak egiten dira.
Lan hau oso zaila
izan da lanaldi erdiko arduraduna soilik izan den ikastetxeetan, baina ahal
izan den neurrian aurrera egiten saiatu dira.
Datorren
ikasturteari begira, liburuzaina lanaldi erdiz izan duten ikastetxeek figura hau galduko dutela jakinarazi zitzaigun
eta ez gaude erabaki horren aurrean eskuak gurutzatuta gelditzeko prest.
Isileko lan handia
egiten da liburutegi-mediateketan eta horren onuradun ikasleak, irakasleak,
familiak eta auzoa bera dira. Ez al du urtetan aurrera eraman den proiektu
honek aurrera jarraitu ahal izateko inbertsio minimo bat merezi?
Zuen erabakia
berraztertu eta ikastetxe guztietan liburuzainaren figura ezartzea eskatzen
dizuegu, ikastetxeetan hezkuntzan ereindako ahalegin guztien fruitua herriak
berak jasoko baitu.
DONOSTIAKO
ESKOLA PUBLIKOETAKO ZUZENDARIAK
Donostian, 2017ko maiatzaren 18an