Mostrando entradas con la etiqueta Ekintzak. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Ekintzak. Mostrar todas las entradas

2017-07-07

uztailak 8: "KALAKAN" TALDEAREN KONTZERTUA

Larunbatean 21:30ean Gipuzkoa Plazan oso kontzertu berezia izango da. ‘Kalakan’ taldeak “Harr(ihesi)iak” obra interpretatuko du CREACITY proiektuaren barruan. Abuztuaren 3an ikuskizun bera Iruñan interpretatuko da, eta irailaren 16an Baionan.
CREACITY proiekturako bereziki sortutako ikuskizuna da, eta hiru hiriak hartzen ditu barne. Kalakan
taldeko artistekin batera Dabitxi zirkuko Duo I’Incontro bikoteak eta Josu Marotok hartuko dute parte
(Marotok hiru hirietan marrazki erakusketa egiteko proiektuan ere hartzen du parte).

 Este sábado a las 21:30 horas en Gipuzkoa plaza tendrá lugar un concierto muy especial. El grupo
‘Kalakan’ interpretará la obra "Harr(ihes)iak", dentro del proyecto CREACTY. El 3 de agosto el mismo
espectáculo se interpretará el Iruña, y el 16 de septiembre en Baiona.
Se trata de un espectáculo creado expresamente para el proyecto CREACITY, que engloba a las tres
ciudades. Junto a los artistas de Kalakan, participarán el Duo l'Incontro, el circo Dabitxi y el dibujante
Josu Maroto, que participa asimismo en el proyecto de exposición de dibujos en las tres ciudades.

2017-06-02

ekainak 3, ESKOLAKO JAIALDIA

Bihar, hilak 3, arratsaldeko 15:30etan, Eskolako Jaialdia izangoda Bordari eraikuntzan.
Puzgarriak, Rokodromoa, Buruhandiak, Matraka elektropatxaranga, ...
ONDO ONDO PASA!!


2017-05-20

EUSKAL IDAZLEEN BIOGRAFIAK

Aurkezpen honetan  gure ikasleek Liburu Egunerako egin dituzten Euskal Idazleen biografiak  bildu ditugu. Lan ederra benetan.ZORIONAK!!

Haur eta Gazte Literaturako EUSKAL IDAZLEAK by Slidely Slideshow

2017-03-24

HAUR LITERATURA TAILERRA XABIER OLASOren eskutik

Xabier Olasok poema liburuak erabiliz haurrekin gozatzeko tailer praktikoa eskainiko du. Ilargian Kulunkantari bildumako poema liburuak erakutsi eta horiek lantzeko proposamenak eskainiko ditu.
0-5 urteko guraso eta hezitzailentzat. Jarduera Bularretik mintzora egitasmoaren barnean eskaintzen da.

 


(Euskaraz. 120 min)
Izena ematea dohainik.
Plaza mugatuak.
Datuak posta elektronikoz bidali (haurliburutegia@donostia.eus)
Izen-abizenak/ Guraso edo hezitzaile / Telefonoa / Posta elektronikoa.

2017-03-16

FERNANDO MORILLO BORDARIN

Asteartean, seigarren mailako ikasleek Fernando Morilloren bisita izan zuten.
Aldez aurretik,  idazlearen honako liburu hauek irakurri dituzte:
Fernandoren saioak izugarri politak eta atseginak iruditu zitzaizkigun, une guztietan ikasleen arreta eta interesa lortuz.
MILA ESKER eta hurrengo bat arte!

2017-03-02

2016-2017 ko LIBURUAREN EGUNA ABIAN DA

2016-2017 ikasturteko Talaia Eskolako LIBURUAREN EGUNA martxan da.
Ikasturte honetako Liburuaren Eguna prestatzen hasiak gara dagoeneko. Gogoratzen duzuenez, iaz Roald Dahlen urtemuga zela eta, bere inguruan aritu ginen. Aurten, EUSKAL IDAZLEAK eta beraien obrak ezagutzeko aukera izango dugu, Haur eta Gazte Literaturan, "GEU ERE IDAZLE" lelopean.
Gure lana gauzatzeko lagungarria izango delakoan, honako wix hau prestatu dugu.
Klikatu irudian ea zer iruditzen zaizuen!!

https://talaialhliburutegia.wixsite.com/euskal-idazleak
Irudian klik egin
Ya preparados para comenzar con la actividad que organizamos para celebrar el Día del Libro en Talaia. 
Como bien recordaréis, el curso pasado lo dedicamos al centenario de Roald Dahl .
El presente curso queremos dar a conocer a nuestros alumn@s los escritores de Literatura Infantil y Juvenil en euskera. El lema que utilizaremos: "GU ERE IDAZLE" "YO TAMBIÉN ESCRITOR".
Para llevar a cabo nuestro trabajo pensamos que será de gran ayuda la wix que hemos preparado.
Pinchad en la imagen a ver que os parece!!



AGENDA 21. HONDARRIBIKO ESKOLEN ARTEKO UDALBATZA

HONDARRIBIKO ESKOLEN ETA UDALAREN NAHIZ TXINGUDIKO ZERBITZUEN ARTEKO FOROA OSPATU ZEN OTSAILAREN 9AN, UDALBATZA ARETOAN
Aurreko ikasturtearen amaieran Hondarribiko ikastetxeetako ikasleen ordezkariek hondakinen gaiari buruzko egindako proposamenei erantzun formal bat eman asmoz, otsailaren 9an, goizez, Eskolako Agenda 21en FORUA ospatu zen Hondarribiko udalbatza aretoan. Bertan parte hartu zuten Ama Guadalupekoa, Talaia Eskola eta Talaia Institutuko ingurumen ikasleek, Txingudiko Zerbitzuen mankomunitateko ordezkariek eta baita Hondarribiko Alkateak zein ingurumen zinegotziak. Bertan Txingudiko Zerbitzuen gerentea den Leire Zubiturrek eta Hondarribiko alkateak, Txomin Sagarzazuk, eskaerak banan-banan erantzun zituzten.
Jakin nahi baduzu zehatz-mehatz zer erantzun zuten, jarrai ezazu irakurtzen.
 A21eko arduradunak

2017-02-21

BIKOTEKA IRAKURTZEN/LEEMOS EN PAREJA

Urtarrilatik  seigarren mailako ikasleak "BIKOTEKA IRAKURTZEN" proiektuan murgilduta daude. Lankidetzako ikaskuntza metodo honek bikoteak osatzen ditu; rolen banaketatik abiatzen da (tutorea eta tutoretzapekoa), helburu komuna duelarik: irakurmena hobetzea. Hau guztia gidoi zehatz bati jarraituz egiten da testu errealak erabiliz eta benetako ulermen egoerak sortzen saiatuz. Bi helburu nagusi ditu:
- Irakurketa konpetentzia hobetzea, batez ere, ulermena.
- Ikasleek elkarri ematen dioten laguntza bultzatzea (ikasleen arteko interakzioak).
Ekintza hau, astean behin, Hizkuntza eta Gaztelera arloetan burutuko da.


Leemos en pareja from eli on Vimeo.




Desde el mes de Enero,  l@s alumn@s de sexto han comenzado con el proyecto "LEEMOS EN PAREJA". Este es un método de aprendizaje cooperativo basado en la creación de parejas, en las cuales, haciendo de tutor o de tutorado, ambos miembros aprenden a través de un guión de interacción estructurado, todo esto utilizando textos reales e intentando crear situaciones de comprensión auténticas.
Sus principales objetivos son:
- Mejorar la competencia lectora y especialmente, la comprensión lectora.
 - Fomentar la capacidad de cooperación entre el alumnado.
Esta actividad se llevará a cabo una vez por semana en las asignaturas de Euskara y Castellano.

2017-02-16

BISITARI BEREZIAK

Dakizuenez, pasa den ostiralean, 4. mailako ikasleak Iñaki Zubeldiarekin egon ziren . Liburuetako protagonistez hitz egin zigun, martetarrak, Pako belea, tximu bat, Xirripin fantasmatxoa, Miru eta Mara, Katalina, ... eta azkena, LORO BAT!! ... eta Zestoakoa!!
Arratsaldean, ezustekoa!!
Ez ba zaigu agertzen Iñigo maisuaren lagun bat loro eta yako batekin!! Yakoa, Iñaki Zubeldiaren liburuan agertzen den bezalakoa zen, berdin berdina.
Gelaz gela ibili ziren hegaztiak bisitan, baina pixka bat urduri ere hainbeste lagunen artean.
Egun borobila izan genuen!!




Diario Vascon irakurri dugunez, Donostian ere ba omen da oso loro famatu bat: Berritxu. Klikatu irudian loro sinpatiko honen istorioa eta bideoak ikusteko:

http://www.diariovasco.com/gipuzkoa/201702/14/berritxu-loro-acento-vasco-20170214123239.html

2017-01-16

MAITE FRANKO BORDARIN

Pasa den ostiralean, Maite Franko ipuin kontalariaren bisita jaso zuten 3. mailako ikasle guztiek. Primeran pasa zuten ikasleek eskainitako ipuinak entzuten eta antzezten ere. Mila mila esker Maite.

2016-12-01

EUSKARAREN EGUNA PRESTATZEN

Datorren abenduaren 3an, Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzen da. Larunbata denez, eskolan ostiralean ospatuko dugu. Aurten, EMAN HEGOAK EUSKARARI lelopean, euskara Euskal Herrian zehar eta hemendik mundura zabaldu nahi dugu.
Horretarako,  txori baten irudian, noizbait oporretan egindako bidaiaren batean euskara noraino eraman duten azaltzea eskatu diegu familiei. Horrekin batera, hegaztiarekin zintzilikatzeko, bidaia horretako argazki edo marrazki bat ere.

Gure ikasleak dagoeneko martxan daude.
Ikusten duzuenez, hemen dugu 5. A mailako taldetxo bat  egun honetarako idatzi duten letrarekin. ZORIONAK eta ESKERRAK eman behar dizkiegu espresuki gure blogean jartzeko eskatu baitute.

2016ko EUSKARAREN EGUNA from carmen on Vimeo.

El próximo 3 de Diciembre se celebra el Día Internacional del Euskara. Como es sábado, lo celebraremos el viernes en la ikastola. Este curso, bajo el lema EMAN HEGOAK EUSKARARI (Dale alas al euskara) queremos difundir el euskara tanto en Euskal Herrian como en todo el mundo.
Para ello, se ha pedido a las familias que escriban en la imagen de un ave alguna experiencia en la que hayan tenido la oportunidad de hablar euskara durante las vacaciones, adjuntando alguna foto o dibujo que la ilustre.
Nuestros alumnos ya están en marcha. Como veis en el video, un grupo de alumnas de la clase de 5ºA nos ha pedido que colguemos en el blog la letra que han escrito para este día. 

ZORIONAK ETA MILA ESKER!!

2016-11-30

azaroak 25 BORDARIN

Pasa den ostiralean, Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna zela eta, behean duzuen bideoa gure ikasleek ikusi zuten gelan.


Hausnarketa egin ondoren, eskuaren silueta more bat egin zuten eta bertan, indarkeriaren aurka, nork bere mezua idatzi zuen. Ondoren, esku guztiekin, puntu more erraldoi bat osatu zuten. Hona hemen argazki batzuk:

2016-11-29

MAIALEN ZUBELDIA ESKOLAN

Hilaren 25ean, pasa den ostiralean, Maialen Zubeldia ipuin kontalariaren bisita jaso zuten 3. mailako ikasleek. Oso gustura egon ziren denak kontatu zituen ipuinak entzuten: GRUFALOA, KILI TXIKIA, WILFORD KATUA eta PIRATArenak.
MILA ESKER Maialeni eta IBAIZABAL Editorialari.

2016-11-22

51. DURANGOKO AZOKA. "BIZITZEKOA DA!"



  • "Bizitzekoa DA!" izango da edizio honetako lelo nagusia. Hori da Azokak indartu gura duen ideia: Azokara etortzea merezi du, esperientzia aberasgarria da, publiko guztientzat dago plana. 
  • Aurtengo kartelaren egilea Christine Etchevers margolaria da, Azokako kartela egin duen Ipar Euskal Herriko lehenengo artista. Ipar Euskal Herriak leku eta indar berezia izango du aurtengo edizioan, hamar urte betetzen baitira EKEk eta Gerediagak hitzarmena sinatu zutenetik.
  • Ohikoa baino lehenago helduko zaigu Azoka, abenduaren 2tik 6ra arte. Bost egunez berriro ere. Ikasle Egunak indar berezia izango du, eta bere baitan lehenengo aldiz helduentzako tailerrak egongo dira. Inoiz baino izen-emate gehiago egon dira Ikasle Egunerako.

                                                         iturria: durangoazoka



  • El lema de la presente edición será "Bizitzekoa DA!" ("es para vivirla"). Esa es la idea que quiere transmitir la Azoka: merece la pena visitar la feria, se trata de una experiencia irrepetible, y ofrece planes para todo tipo de públicos.
  • La autora del cartel de este año es la pintora Christine Etchevers, primera artista de Ipar Euskal Herria. De hecho, Ipar Euskal Herria contará con una presencia especial en esta 51. edición, puesto que se cumplen diez años de la firma del convenio entre EKE y Gerediaga.
  • La Azoka comenzará antes de la fecha habitual: del 2 al 6 de diciembre. Cinco días de nuevo, al igual que el año pasado. El Ikasle Eguna será reforzado, con talleres para adultos por primera vez. Así mismo, el Ikasle Eguna ha recibido el mayor número de inscripciones de su historia.
fuente: durangoazoka

2016-06-28

ROALD DAHLen omenez

Urtero bezala, ikasturte bukaeran, aurtengo Liburu Egunaren emaitza blogera ekarri nahi dugu.
Dakizuenez, ROALD DAHLen liburuen pertsonaietan oinarritutako idazlanak izan zen aurtengo proposamena. Hona hemen sortu dugun liburuxka:

 

2016-05-30

EUSKAL ESKOLA PUBLIKOAREN JAIA

Datorren ekainak 5, igandea, Hendaian ospatuko da Euskal Eskola Publikoaren jaia. "EMAZU ESKUA" lelopean.

 
 
"Lelo honen bidez irudikatu nahi dugu elkarri eskua eta elkarri Euskara emateak duen garrantzia gure hizkuntzaren etorkizunerako. Hori dela-eta Euskara Ipar eta Hegoaldeko ikasle, irakasle eta gurasoen arteko komunikazio-tresna izatea nahi dugu ekainaren 5ean Hendaian.
“Emazu eskua” da ere Iparraldeko eta Hegoaldeko ikastetxe publikoetako ikasleak harremanetan jartzea helburu duen egitasmoaren izena."

Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...