Mostrando entradas con la etiqueta Kantak. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Kantak. Mostrar todas las entradas

2017-01-16

2016-02-04

otsailak 4: SANTA AGEDA BEZPERA

Otsailaren 5ean Santa Ageda eguna ospatzen da. Euskal Herriko leku gehienetan, herri-tradizioz, bezperan hasten da jaiaren ospakizuna, hau da, otsailaren 4ko iluntze aldera. Betiko kopla zaharrak edo sortu berriak abestera aterako da jendea iluntzean.
Gure eskolako ikasleak ere, goizean zehar kantatzera atera dira herrian barrena.

3. C-ko ikasleak

 "Ezaguna da Santa Ageda 
gure ohitura zaharretan 
ama-natura esnatzen dugu
 makil bana eskuetan. 

 Aurten ere bai eskaera bat 
 luzatzen dugu benetan: 
 Talaiak osasun ona izan 
dezan mendeen-mendetan".





Con fecha de hoy, 4 de febrero,  es costumbre en muchos pueblos de Euskal Herria salir a cantar las coplas de vísperas de Santa Águeda.
La costumbre marca que se salga en cuadrillas por la calles de los pueblos y ciudades, así como que se recorran los barrios de caseríos yendo de puerta en puerta cantando coplas a la santa y recogiendo dinero para diferentes causas. Se suelen acompañar de bastones y palos con los que se golpea el suelo rítmicamente.
Nuestros alumnos también han salido a cantar por el pueblo  sus coplas.

2015-12-21

GABONETAN ABESTEKO

http://mmarisc62.wix.com/gabonetan-abesteko
Gabonak iritsi dira eta Musika gelan abestutako kantak WIX honetan bildu ditugu. Sartzeko, irudian klikatu; ondoren, abesti bakoitzaren gainean klikatu eta kantaren doinua izango duzu.
EGUBERRI ON abeslari guztiei!!
En esta página hemos reunido todos los villancicos que hemos cantado en la clase de Música. Para entrar, pinchad en la imagen; después pinchando en cada canción escucharás cada una de ellas.

2015-12-17

ZER DA JOLASTEA?

Galdera honen erantzuna, Amets Arzallus-ek inork baino hobeto eman digu  bertso hauetan. Bertsoak    ikaragarri politak eta sentimenduz beteak iruditu zaizkidalako ekarri nahi izan ditut gure blogera.


JOLASTEA DA 
Debekatua ez dena derrigortua da, eta derrigortua ez dena debekatua, guk egindako moduan. Jolastea debekatzen duen munduan. Bilboko parke batean irakurri nuen: "Prohibido  jugar"





Jolastea da eskutik heldu
ta hankak paseatzea,
jolastea da pareta hizkitan
irakurtzen saiatzea,
jolastea da ziba askatu
ta zeba ahoskatzea...
Noren ideia izan da ama
jolasa debekatzea?
Jolastea da zilipurdika
lurrak kordea galtzea,
jolastea da adar batetik
hankak zintzilikatzea,
jolastea da pixerreketan
parkeak nabigatzea...
Ta kremaillera trabatu bat da
jolasa debekatzea.

2015-09-23

UDAZKENA

Gaur, hilak 23, asteazkena, udazkenean sartuko gara hamar eta erdiak aldera. Adituek esan dutenez, epela eta euritsua izango da. Espero dugu oso gaizki ez portatzea, horretarako negua baitugu. Urtero bezala, ONGI ETORRIA eman nahi diogu udazkenari kanta batekin:

2015-02-04

otsailak 4: SANTA AGEDA BEZPERA

Otsailaren 5ean ospatzen du Eliza Katolikoak Santa Ageda eguna. Euskal Herriko leku gehienetan, herri-tradizioz, bezperan hasten da jaiaren ospakizuna, hau da, otsailaren 4ko iluntze aldera. Betiko kopla zaharrak edo sortu berriak abestera aterako da jendea iluntzean. Talaia eskolako ikasleak ere, goizean zehar kantatzen ibiliko dira herrian barrena.

 "Ezaguna da Santa Ageda 
gure ohitura zaharretan 
ama-natura esnatzen dugu
 makil bana eskuetan. 

 Aurten ere bai eskaera bat 
 luzatzen dugu benetan: 
 Talaiak osasun ona izan 
dezan mendeen-mendetan".





Con fecha de hoy, 4 de febrero,  es costumbre en muchos pueblos de Euskal Herria salir a cantar las coplas de vísperas de Santa Águeda.
La costumbre marca que se salga en cuadrillas por la calles de los pueblos y ciudades, así como que se recorran los barrios de caseríos yendo de puerta en puerta cantando coplas a la santa y recogiendo dinero para diferentes causas. Se suelen acompañar de bastones y palos con los que se golpea el suelo rítmicamente.
Nuestros alumnos también recorrerán el pueblo cantando sus coplas.

2014-12-17

wix bat: GABONETAN ABESTEKO

http://mmarisc62.wix.com/gabonetan-abesteko
Gabonak iritsi dira eta Musika gelan abestutako kantak WIX honetan bildu ditugu. Sartzeko, irudian klikatu; ondoren, abesti bakoitzaren gainean klikatu eta kantaren doinua izango duzu.
EGUBERRI ON abeslari guztiei!!
En esta página hemos reunido todos los villancicos que hemos cantado en la clase de Música. Para entrar, pinchad en la imagen; después pinchando en cada canción escucharás cada una de ellas.

2014-09-23

UDAZKENEAN GAUDE/ ESTAMOS EN OTOÑO

Askori udako oporrak bukatzearekin etortzen dela iruditu arren, gaur arte, irailak 23, ez da iritsi udazkena. Oraindik gehiegi nabarmendu ez arren, zuhaitzak hasi dira beren hostoak galtzen... eta konturatu gabe, neguan sartuko gara. Beraz, denbora aprobetxatu behar dugu; bestela, arretaz entzun kanta hau.


2014-08-08

web bat: "PLIQULA"

Youtube kanalean "PLIQULA" aurkitu dugu. Bertan, karaokean, kantak eta ipuinak aurki ditzakezue katalanez, gazteleraz eta euskaraz. Irudiaren gainean klikatu.
 Ea gustatzen zaizuen!

 "PLIQULA"

2014-03-10

HONDARRIBIA."MAITE EDERRA"

Eta musika alaia entzutea ondo etortzen zaigu beti. Hona hemen Mikel Garikoitz & Denali-k Hondarribia herriari eskainitako kanta: MAITE EDERRA.

2014-03-06

martxoak 8: KONPLIZE!

Bihar, martxoak 8, Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatzen da. Hona hemen Uxue Alberdiren bertso zoragarriak,Aire ahizpak eta Mikel Markezek kantatuak.



2013-12-15

OLENTZERORI ESKUTITZA

 http://www.eitb.com/eu/hiru3/olentzero/
Urtero bezala, blog honetan, Olentzerori edo Erregeei eskutitza idazteko aukera eman nahi diegu gure ikasleei. Irudiaren gainean klikatuz, esandako eskutitzak aurkituko dituzue beste gauza batzuen artean: ipuinak, jokoak, eskulanak, abestiak...
Zuen gustukoa izatea espero dugu!

2013-10-29

INTEGRAZIOA MUSIKAREKIN

 
Hona hemen Vigoko ATLANTIDA COLEXIOan grabatu duten abestia: "HECHO CON TUS SUEÑOS"
IKARAGARRI POLITA !!

2013-10-14

"TXINGUDI BIZIPEN MARGOTUAK"

Benito Lertxundik "TXINGUDI BIZIPEN MARGOTUAK"abestia aurkezten digu. Txingudiko badiari eskaini dio eta han bertan ingurumen sailak aurkeztu du.
Ikusi, entzun eta gozatu:

Hemen duzue abestiaren letra:

Joan-etorrian dirauten urekin
besarkatuz joan ziren haiek
kresala haizearen lurrinak dakarren
sentimenduan bizi dire.
Paduren bihotzean,
oroitzaren oihalean,
bizipen margotuak
egunsentietan, lanbroaren azpian,
itsasorantz lekutuak

2013-09-23

UDAZKENA

Eman ez arren,   udazkenean sartu garela esaten digu  egutegiak. Adituek diotenez, atzo, irailaren 22an, 22:44tan hasi zen eta 89 egun eta 20 ordu iraungo du, abenduaren 21ean neguari paso emateko.
Hau ospatzeko, hemen duzue Benito Lertxundiren kanta: UDAZKEN KOLORETAN .

2013-05-23

GEORGES MOUSTAKIren omenez

Georges Moustaki abeslaria Nizan hil da goizean, 79 urte zituela. Giuseppe ezizena eman zioten eta Frantziako kantugintzako kantu ezagunetako asko idatzi ditu. "Chanson française" delakoa ezagun egin zuen artisten belaunaldi bateko garaikidea izan zen.
1961an lehen diskoa atera zuen, "Les orteils au soleil" eta ordutik 30 lan inguru kaleratu zituen. Azkena, 2008ko "Solitaire". Bere kantu ezagunenak 'La Méteque', 'Ma Solitude', 'Il Est Trop Tard', 'Il Y Avait un Jardin', 'Joseph' eta 'Ma Liberté' izan ziren.
"Zergatik" kantuan Georges Moustakik eta Imanolek elkarrekin abestu zuten:

 

2013-01-08

ABESTU ETA JOLASTU EUSKARAZ

Hemen gaude berriro! Oporrak bukatuta, urte berriari jolasten eta kantatzen harrera emango diogu. Hemen duzue web interesgarri bat:

Irudiaren gainean klikatu
Blog honen eskubiko zutabean beti eskuragarri izango dugu esteka hau.

2012-11-30

EUSKARAREN EGUNA TALAIAN

Datorren astean zehar, eta EUSKARAren EGUNA ospatzeko, zenbait ekintza antolatu dira eskolan. Gure leloa hauxe da:
"LEHEN HITZA ETA AZKENA, EUSKARAZ EGIZU DENA"
Eta hona hemen aukeratu dugun kanta:
"EGIOZU EUSKARAZ"


2012-11-04

Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...