2016-05-30

EUSKAL ESKOLA PUBLIKOAREN JAIA

Datorren ekainak 5, igandea, Hendaian ospatuko da Euskal Eskola Publikoaren jaia. "EMAZU ESKUA" lelopean.

 
 
"Lelo honen bidez irudikatu nahi dugu elkarri eskua eta elkarri Euskara emateak duen garrantzia gure hizkuntzaren etorkizunerako. Hori dela-eta Euskara Ipar eta Hegoaldeko ikasle, irakasle eta gurasoen arteko komunikazio-tresna izatea nahi dugu ekainaren 5ean Hendaian.
“Emazu eskua” da ere Iparraldeko eta Hegoaldeko ikastetxe publikoetako ikasleak harremanetan jartzea helburu duen egitasmoaren izena."

BALIABIDE TEKNOLOGIKOAK EUSKARAZ

BLAGAN Hondarribiko Euskara Elkartetik, Maite Oronozek baliabide teknologikoei buruz. emandako tailer interesgarri baten berri izan dugu.
Tailer horretan, euskaraz erabil ditzakegun baliabide informatikoak aurkeztu ziren (sistema eragileak, nabigatzaileak, mugikorrak…) eta ahal den neurrian bakoitzaren ordenagailu, tableta edo mugikorreko sistema eta programak euskaraz ipintzeko aukera ezagutu.
Hona hemen dokumentua:

2016-05-23

IPUIN KONTALARIA BORDARIN

Gaur, 6. mailako ikasleek IDOIA SANCHEZ ipuin kontalariaren bisita izan dute mediatekan. Oso gustura egon dira eta arreta handiz entzun dituzte Idoiak kontatutako ipuinak.
Saioak Ibaizabal Argitaletxeak jarriak izan dira. MILA ESKER!!

2016-05-22

2016-05-19

Talaiako lana ARGIA aldizkarian

 Gaur, hilak 19, Argia.eus-en  Liburu Egunerako gure eskolan burutu den ekintzari buruzko artikulua ezagutarazi nahi dizuegu, zuen interesa izango delakoan:


Matilda eta Willy Wonka, liburuetatik Hondarribiko alde zaharrera

 Txokolate fabrika misteriotsu eta surrealista, pentsamenduarekin gauzak mugitzeko gai den neskato buruargia, amesgaiztoak amets ederrengatik aldatzen dituen erraldoia, munduko ume guztiak akabatzea helburu duten sorginak… Irudimenez, umore beltzez eta txikienenganako konplizitatez betetako istorioak idatzi zituen Roald Dahl idazle britainiarrak, eta haur asko eta asko irakurketara zaletzea lortu zuen, Charlie eta txokolate fabrika, Matilda, Sorginak, Super Azeri edota Erraldoi miragarria bezalako liburuei esker. 
 iturria: Argia.eus

TALAIAko IRAKASLEAK ROALD DAHLen omenez

2016-05-13

BIOGRAFIA LANTZEN

Hirugarren mailako ikasleak BIOGRAFIA lantzen aritu dira azken egunotan gelako talde bakoitzak pertsonaia bat aukeratu duelarik. Informazioa jaso, ordenatu eta lana bukatu ondoren, gelakideen aurrean aurkeztu behar dute.
Mediatekan 3. Ckoek probasaio bat egin dute.

2016-05-06

MUSIKA EMANALDIA ITSAS ETXEAN

Bihar, larunbata arratsaldeko 18:00etan ikuskizun berezi bat izango dugu Itsas Etxean. 
"GAUEKO ENTZIKLOPEDIA KOXKORRA" du izena, jostailuzko instrumentuekin egindako musika emanaldi xumea. 
Hona hemen bideo txiki bat:

2016-05-04

ERAKUSKETA PREST!

Eta azken ikutuak ematen ari ginela... lehenengo bisitariak agertu zaizkigu. A ze sorpresa sartzen ikusi ditugunean... JAPONIARRAK!!
 (Gauza da, gure erakusketaren aretoa Turismo bulegoaren goiko solairuan dagoela...)

2016-05-03

ROALD DAHLen ERAKUSKETA

Talaia, Udal Liburutegiarekin batera, idazlearen jaiotzaren mendeurrena ospatzeko ERAKUSKETA bat antolatzen  ari da Arma Plazan.
1990ean hil zen hirurogeita hamalau urterekin, baina,  bere istorioak gaur egun inoiz baino biziagoak daudela esan dezakegu.
Roald Dahl-en biografia, lanak, pertsonaiak ... baita eskola eta institutuko ikasleek egindako eskulanak ere ikusiko dituzue bertan.

Ilusio handiz prestatu dugu ERAKUSKETA hau zuen gustukoa izango delakoan.
 
Hemen dituzue erakusketarako prestatu diren triptikoak.

2016-05-02

IÑAKI ZUBELDIA Bordarin

Pasa den ostiralean, apirilak 29, 6. mailako ikasleek Iñaki Zubeldiaren bisita izan zuten. Oso saio interesgarriak izan ziren, idazleak emandako azalpenak ikasleek adi eta interes handiz  entzun zituztelarik. Saioak Ibaizabal argitaletxearen eskutik antolatu ziren.
Mila esker Iñaki!

Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...