2015-06-19

HONDARRIBIA

Laugarren mailako ikasleek HONDARRIBIAri buruzko lan monografikoak egin dituzte azken hilabete honetan. Hemen dituzue laugarren mailako ikasleek egin dituztenak. LAN BIKAINA neska-mutilak!!

2015eko UDARAKO LIBURU GIDA

Hona hemen, urtero bezala, Donostiako Udal Liburutegien Sareak prestatzen duen  gida interesgarria.
Zuen gustukoa izango delakoan gaude.

2015-06-18

IRAKURKETA ERRAZA/LECTURA FÁCIL


  Hitz gutxitan, Irakurketa Erraza zera da: testuak, ikus-entzunezkoak eta multimedia materiala eskaintzeko formatu jakin bat, irakurtzeko edota ulertzeko arazoak dituzten pertsonei zuzendutakoa.
 “Muga fisiko, psikiko nahiz sozialengatik irakurketaz gozatzeko aukerarik ez dutenentzat ezinbestekoa da Irakurketa Erraza”


Lectura Fácil Euskadi, Irakurketa Erraza

 

Max Bilbon bizi da (euskaraz) eta Max vive en Bilbao (gaztelaniaz) liburuak aurkezten ari dira Irakurketa Errazeko (IE) nazioarteko gomendioei jarraituta.
Irakurtzeko orduan edo irakurtzeko ulertzeko orduan arazoak dauzkaten 8-10 urte bitarteko umeei gustatuko eta dibertituko zaizkie: dislexikoei, eskola-curriculumari moldatzeko orduan arazoak dauzkatenei, irakurtzea kostatzen zaienei edo irakurtzea gogoko ez dutenei.
Hona hemen proiektuari buruzko informazioa:

2015-06-17

ESKOLAKO IRAKURLE FINAK

Atzo diplomen banaketa egin genuen mediatekan.
Maila bakoitzean gehien irakurri duten ikasleak, hauexek izan dira:
 3. mailan: HEGOA CAMIO
 4. mailan: INGE GALLO
5. mailan: OIER LARRETXEA
6. mailan: ARAITZ AUZMENDI
Hauetaz gain, gela bakoitzeko maiztasun handiagoz etorri direnak ere aipatu behar ditugu:
Ekai Zapirain, Ainhoa Camacho, Maider Salaberria, Iker Larretxea, Ekaitz Amunarriz, Nahia eta Nora Osoro, Jon Duinat, Eneritz Herrador, Osertz Larretxea, Irati Arrieta, Irene Calvo, Lucia Lozano, Goiatz Loiola, Laia Astudillo, Xenen Vacas, Jaione Latasa, Karen Hernandez, Nahikari del Val, Ara Telletxea eta Lucia Gamez.
ZORIONAK GUZTIEI ETA IRAKURTZEN JARRAITU!!!

 

2015-06-16

ZUNKILA

Liburu egunerako sortutako pertsonaien artean ZUNKILA dago. Bere deskribapena hauxe da:
Parisko Eiffel Dorrean bizi da/ Banpiro baten burua du, letagin zorrotzekin/ Gaiztoa da oso/ Besteei kosk egiten oso trebea da/ Ondo ezkutatzen jakitea da bere ezaugarririk nagusiena/ Goizean-goiz ateratzen da/ Jendea hiltzea gustatzen zaio/Perretxikoak gorrotatzen ditu.
Ezaugarriak ikusita, 4. Ako aita batek, Eduardok, pertsonaiaren marrazkia egin zuen:


ZORAGARRIA!!
Gaur, Eduardo mediatekara etorri da eta Zunkila, pausoz pauso, nola sortu duen esplikatu digu, beste gauza askoren artean . OSO INTERESGARRIA izan da eman digun hitzaldia.
MILA ESKER EDUARDO!!


Entre los personajes creados para el Día del LIbro está ZUNKILA. Su descripción es la siguiente: Vive en la Torre Eiffel/Tiene cabeza de vampiro con unos colmillos muy afilados/Es muy malo/ Muy habilidoso mordiendo a las personas/Sabe esconderse muy bien/Sale al amanecer/Le gusta matar.
Con estas características, un padre de un alumno de 4. A, Eduardo Piédrola hizo el dibujo que veis.
 Hoy, ha venido a la mediateca y nos ha explicado,  entre otras muchas cosas,  cómo realizó su trabajo paso a paso.
MUY INTERESANTE. GRACIAS EDUARDO!!

2015-06-08

TALAIAKO FANTASIAZKO PERTSONAIAK

Ikusten duzuenez, gure Liburuaren Eguna ez da bukatu oraindik. Lan handia izan da aurtengoa. Gela bakoitzean pertsonaia sortzeaz gain, idazlanak eta marrazkiak ere lortu ditugu. Hona hemen gela bakoitzean sortutako pertsonaiaren ezaugarriak eta irudiak. Marrazkiak gurasoen lanak izan dira. Aukeratutako idazlanak laster ezagutuko dituzue. Politak benetan!!
Klik egin PINTEREST.

Como podéis ver seguimos con el Día del Libro. También ha sido un gran trabajo el de este curso. Los alumnos de cada clase crearon un personaje que llevaron a casa para hacer con sus padres una historia. En este tablero aparecen los 18 personajes y sus características. Los dibujos son obras de los padres. Pronto conoceréis los trabajos seleccionados.

TXIMUEN SINFONIA

2015-06-03

EUSKAL ESKOLA PUBLIKOAREN JAIA 2015

Ekainaren 7an Euskal Eskola Publikoaren 24. Jaia egingo da Elgoibarren. 
Hezkuntza komunitatea biltzeko egun aparta izateaz gainera, jaiaren helburua da gizarteari jakitera ematea zein diren eskola publikoaren balio nagusiak: euskalduna, inklusiboa, solidarioa, ekitatiboa, etab. 
Aurten, balio horien transmisioan sakontzeari begira, jaia antolatzeko ardura duen batzordeak (Elgoibarko Eskola, Kalamua Guraso Elkarteak eta EHIGEk) “JATAREN KOLOREAK”
 ipuina argitaratzea erabaki du. 
 Bi eurotan salgai daude ipuinak, eta eskuratzeko jarri harremanetan BAIKARA FEDERAZIOArekin, 
943327208 telefono zenbakira deituta, edo bidali e-maila bat honako helbide honetara: baikara@baikara.org
 

El próximo 7 de junio se celebra en ELGOIBAR la 24ª fiesta de la Escuela Pública Vasca. Además de ser un día de encuentro de la comunidad educativa, con la fiesta se pretende trasladar a la sociedad los valores que caracterizan a la escuela pública: euskaldun, inclusiva, solidaria, equitativa..etc. 
Este año y con el objetivo de incidir en la transmisión de esos valores, la comisión organizadora de la fiesta (Elgoibarko Herri Eskola, Kalamua Guraso Elkartea y EHIGE) ha decidido publicar el cuento “JATAREN KOLOREAK” .
El cuento está a la venta a un precio de 2 euros y para conseguirlo en  BAIKARA FEDERAZIOA llamando al teléfono 943 32 72 08 , o enviando un e-mail a la dirección baikara@baikara.org

2015-06-01

IRAKURKETA GIDA/GUÍA DE LECTURA


Oporrak gainean ditugula, urtero bezala,Gipuzkoako Eskola Liburutegien Kolektiboak prestaturiko irakurketa gida erakutsi nahi dizuegu lagungarria izango zaizuelakoan.

Esperando que sirva de ayuda y teniendo tan cerca las vacaciones de verano, como todos los años os presentamos una Guía de Lectura elaborada por miembros del colectivo de Bibliotecas Escolares de Guipúzcoa.

GIDA PDFn - GUÍA en PDF
Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...