Aldundiak Ignacio Aldecoa ipuin sariketak ere ebatzi ditu. Aurten XLIV.
urtea betetzen duten sari hauek Juana Cortes madrildarraren “Piedras”
eta Aritz Gorrotxategi gipuzkoarraren "Bada hor nonbait" lanentzat izan
dira. “‘Piedras’ kontakizunak frantses eta espainiar estatuen arteko
mugaldeko Bigarren Mundu Gerrako errealitatea islatzen du. Horretarako,
sakonean arakatzen ditu bizirik iraun beharraren eta instintuz
errealitateari aurre egitearen arteko mugak. Bilbadurak lagundu egiten
du testuinguru historikoa birsortzen ez ezik, gerrak ekarri zituen
inplikazio pertsonal desberdinetan sakontzen ere bai", adierazi du
epaimahaiak.
Juana Cortés (ganadora del premio Ignacio Aldecoa):
«Me he inspirado en mujeres como las pescadoras de Hondarribia»
La hondarribitarra afincada en Madrid ha ganado el premio por 'Piedras', un relato que sucede en la comarca.
2015-12-28
2015-12-21
OLENTZERORI ESKUTITZA
Iaz bezala, Olentzerori eskutitza lehenbailehen bidali nahi diote gure ikasleek eta oso informatizatuta bizi garenez..., baita gure Olentzero ere, oraingo honetan email-ez egingo dugu.
Web honetan ere, zenbait joko, eskulan, ipuin... aurkituko dituzue. Eta gurasoentzako ere bada zerbait. Ea gustatzen zaizuen!
Eskutitza
Ez ahaztu zuen eskutitza polit honetan libururen bat eskatzea!
Horreterako, eta ideia bat egiteko, hemen behean katalogo bat jarri dugu zuen gustuko liburuak bilatzeko:
Horreterako, eta ideia bat egiteko, hemen behean katalogo bat jarri dugu zuen gustuko liburuak bilatzeko:
GABONETAN ABESTEKO
EGUBERRI ON abeslari guztiei!!
En esta página hemos reunido todos los villancicos que hemos cantado en la clase de Música. Para entrar, pinchad en la imagen; después pinchando en cada canción escucharás cada una de ellas.
2015-12-17
Publizitatea: NO ME GUSTA STAR WARS
"STAR WARS: INDARRAREN ESNATZEA" pelikula atzo estreinatu zen duela 38 urte estreinatu zen antzerki txinatar berean.Eromena eragin du .Hasierako protagonista batzuk bueltan ditu.
ZER DA JOLASTEA?
Galdera honen erantzuna, Amets Arzallus-ek inork baino hobeto eman digu bertso hauetan. Bertsoak ikaragarri politak eta sentimenduz beteak iruditu zaizkidalako ekarri nahi izan ditut gure blogera.
JOLASTEA DA
Debekatua ez dena derrigortua da, eta derrigortua ez dena debekatua, guk egindako moduan. Jolastea debekatzen duen munduan. Bilboko parke batean irakurri nuen: "Prohibido jugar"
JOLASTEA DA
Jolastea da eskutik heldu
ta hankak paseatzea,
jolastea da pareta hizkitan
irakurtzen saiatzea,
jolastea da ziba askatu
ta zeba ahoskatzea...
Noren ideia izan da ama
jolasa debekatzea?
ta hankak paseatzea,
jolastea da pareta hizkitan
irakurtzen saiatzea,
jolastea da ziba askatu
ta zeba ahoskatzea...
Noren ideia izan da ama
jolasa debekatzea?
Jolastea da zilipurdika
lurrak kordea galtzea,
jolastea da adar batetik
hankak zintzilikatzea,
jolastea da pixerreketan
parkeak nabigatzea...
Ta kremaillera trabatu bat da
jolasa debekatzea.
lurrak kordea galtzea,
jolastea da adar batetik
hankak zintzilikatzea,
jolastea da pixerreketan
parkeak nabigatzea...
Ta kremaillera trabatu bat da
jolasa debekatzea.
2015-12-11
TXALAPARTA (II)
Txalaparta soinua berriro ere, Talaiara iritsi zaigu!
Aurreko ostiralean, Jokin maisua eta Irene eskolako ama direnen eskutik, txalaparta ezagutzeko aukera izan zuten seigarren mailako ikasleek.
Azalpen argiak eman zituzten eta txalaparta jotzeko aukera ere izan zen.

2015-12-10
HONDARRIBIKO LIBURU ETA DISKO AZOKA
Atzo zabaldu eta igandera arte ikusgai egongo da
Arrantzale Auzoan Hondarribiko XXI. Euskal Liburu eta Disko Azoka. Durangoko azoka erraldoiaren ondorengo lehenengoa da eta herrian bertan, azkeneko disko zein liburuen berrikuntzak aurki ditzakegu.
2015-12-09
"KAIXO KULTURA": GIPUZKOAKO KULTURA BONUA
Kultura Bonua
Abenduaren 5etik aurrera eskuratu ahal izango dira kultura bonuak kanpaina honi atxiki zaizkion dendetan edo antzoki eta auditoriumetan. Kanpainaren leloa "Kaixo Kultura" da, eta Eguberritako kanpainaren barruan Kulturari ongietorria emateko modu bat izango da. Liburuak, diskak eta filmak eskuratzeko 7.000 bonu jarriko dira herritarren esku; horietatik erdia euskarazko liburuak eta diskoak erosteko izango dira, eta beste erdia, beste edozein hizkuntzatakoak erosteko. Horrez gain, 10.000 bonu egongo dira, musika, antzerki edo dantza ikuskizunak zuzenean ikusteko sarrerak erosteko.
Desde el 5 de diciembre el Bono Cultura se podrá adquirir en los
comercios guipuzcoanos que venden libros, música en cualquier soporte y
películas, y en los teatros y auditorios que se hayan adherido a esta
campaña cuyo lema es “Kultura handia, salneurri txikian” o “La cultura
en mayúsculas a precios minúsculos” y que se presenta con el distintivo
"Kaixo Kultura", que pretende ser un saludo de bienvenida a la Cultura en
la campaña navideña.
2015-12-07
2015-12-02
NAZIOARTEKO EUSKARAREN EGUNA TALAIAN
Aurten ere, urtero bezalaxe, Talaia Eskola ahalegin handiak egiten ari da Euskararen Eguna behar bezala ospatzeko; horretarako, zenbait jarduera berezi prestatu dira eskola barruan gauzatzeko baita eskolatik at ere, euskara herri osoaren ardura, kezka, izan behar baita.
Gure jarduerak gai zehatz baten inguruan izan ohi dira eta aurten aukeratutakoa, "euskaraz jostatzea eta mugimenduaren inguruko hizkera berezia jorratzea" izan dugu langai eta helburu.
Lokalismo bati heldu diogu leloa osatzeko; hau da, Hondarribian mugi hadi esateko era hartuz, mugiri hain zuzen, eta halaxe sortu diogu: MUGIRI EUSKARAZ!!
Esanahi bikoitza duen leloa da. Alde batetik, mugimenduzko ekintzei lotzen zaie, baina bestetik, zer esanik ez, badu nolabaiteko errieta kutsua, irakurtzen duenari: euskaraz mintza zaitez, behingoz! esatea legez da.
Aukeratu dugun kanta, "Euskara da Euskal Herri" izan da.
Horrez gain, Eskolako korridoreak apaindu dira mugimendu ezberdinak adierazten dituzten eskeleto erraldoi batzuk jarriz eta hauen inguruan, ikasleek etxean gurasoekin osatutako oinak itsatsiko dira bideak eginez.
Gurasoen laguntzaz, oinaren barrualdean kirol bati loturiko esamolde, hitz edota jostatzeko kanta edo jolas baten letra idatziko dute eta bildutako guztiekin MUGIZTEGI hiztegitxoa sortuko dugu.
Egun berean, irratsaio berezia egingo da 5. mailako ikasleen eskutik eta Euskara kalera ateratzeko asmotan, "MUGIRI EUSKARAZ!" dioten txarteltxoak, herriko dendetan zein autoetan jarriko dira.

2015-12-01
PUBLIZITATEA...
Gabonak gainean ditugu eta urtero bezala, beraiekin batera, telebistak eskaintzen digun iragarki bonbardaketa.
Gaur, Alemaniako supermekatu kate batek egindako publizitatearen berri izan dut eta gure blogera ekartzea erabaki dut. Nire ustez, kasu honetan, beste batzuetan bezala, ez da publizitatea soilik, askoz gehiago baizik. Bestela, adi egon eta mezua gorde:
Cercanas las navidades, nos llega como todos los años, el bombardeo de publicidad en televisión.
Hoy, he tenido noticia de un anuncio que ha realizado una cadena alemana de supermercados y he creido conveniente traerlo a nuestro blog. En este caso, como en algunos otros, no es meramente publicidad. A mi entender es mucho más. Vedlo atentamente y guardad el mensaje.

Suscribirse a:
Entradas (Atom)