2012-05-29

MUNDUARI BUELTA EMATEKO (ekainak 8)

Gehienetan publizitateaz nazkatuta eta nekatuta gaude; baina noizean behin, sorpresak hartzen ditugu. Eta hau izan da , hain zuzen, ondoko bideoarekin gertatu zaidana. Nahiz eta hemen eskatzen dena zehatz-mehatz ez bete, ezinbestekoa den zerbait eskatzen digu. Eta ez badugu lagundu behar... gutxienez... EZ DEZAGUN OZTOPORIK JAR!!!
Besteei laguntzeak ondo sentiarazten gaitu . Gustatu zait!

LUR Entziklopedia sarean denon eskuragarri

Eusko Jaurlaritzaren Kultura Saileko Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak sarean jarri ditu jada Lur Hiztegi Entziklopedikoa eta Lur Entziklopedia. Era horretan, euskara ikasten dutenek beste kontsulta-tresna bat izango dute on line eta euskararen presentzia ere handituko da Internet-en.

www.euskara.euskadi.net/lur-hiztegia eta www.euskara.euskadi.net/lur-entziklopedia. 
Bi helbide horiek kontuan hartu beharko ditugu, hurrenez hurren, Lur Hiztegi Entziklopedikoaeta Lur Entziklopedia Tematikoa sarean topatu nahi baditugu.

Lur Entziklopedia Tematikoak, Entziklopedia orokor baten berezko egitura izanik, Euskal Herriari buruzko bost liburuki eta izaera unibertsaleko gaiei buruzko beste zortzi liburuki ditu. Beraz, paperezko formatuan eskuragarri izan den corpusa digitalizatu da eta, orain, Interneten kontsulta daiteke.
Hortaz gain,  gogoratukoko dugu, aurten, Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak Lur Hiztegiko eta Lur Entziklopedia Tematikoko 11.000 artikulu egokitu eta eguneratu dituela Wikipedian argitaratzeko.
Fuente: eskola 2.0
Hemendik aurrera, gure blogean aurkituko dituzue eskubiko zutabean.

2012-05-28

WEB BAT: "LEO LO QUE VEO"

http://www.leoloqueveo.org/
 Web hau Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako ikasleentzat pentsatuta dago.  Dituen edukiak eta aktibitateak deskarga daitezke libre eta doan baitira. 
Atal ezberdinak aurki ditzakezue:
  •  LEO LO QUE VEO: Ingelera eta gaztelera ikasteko oinarrizko hiztegi bisuala.
  • EL COMICOMIO: Lehen Hezkuntzako ikasleak komikiaren mundura hurbiltzen ditu.
  • ¡A MIS PELÍCULAS!: Zineari dedikatua
  • ...


2012-05-24

MEREZI DU

Bideo hau Pazifikoan dagoen irla batean grabatua da, beste kostaldeetatik 3200 kilometrotara. Irla honetan hegaztiak izan ezik, ez da inor bizi. Arretaz ikusi
Bideoa ikusteko klik egin
Gure inguruan gertatzen ari denaren ardura dugu denok. Ez da hain zaila.

Ipuin kontalaria: LUR USABIAGA

Atzo, hilak 23, bostgarren mailako ikasleek Lur Usabiaga ipuin kontalariarekin egoteko aukera izan zuten.Goizeko 9:00ak ziren, erdi lo sartu ziren baina berehala Lurrek esnatu zituen eta ikasleek, ipuinean murgildu eta parte hartzeko aukera izan zuten. Oso saioa atsegina izan zen. Primeran pasa genuen. MILA ESKER LUR!!

Ipuin bitxi bat: EL GLOBITO ROJO

IRAKURRI , GOZATU ETA OPARITU

Kanpainaren kartela
Apirilaren 23an jarri zen martxan Irakurri, Gozatu eta Oparitu kanpainaren seigarren edizioa. Egitasmoa tokian tokiko euskaldunon elkarteen, udal liburutegien eta liburu denden elkarlanari esker jarri da martxan. Seigarren edizio honek zertan datza kontatuko dizuegu:
Bi hilabetez, apirilaren 23tik, hau da, Liburuaren Nazioarteko Egunetik, ekainaren 30era pertsona batek, Udal Liburutegian euskarazko edozein liburu maileguan hartu eta irakurtzen du.
Liburua itzulitakoan, liburuzainak, liburuarekin fitxa bat emango dio irakurleari eta fitxa beteta itzultzerakoan, %25eko deskontua izango du liburu dendan euskarazko beste edozein liburu erosterakoan, (%50ekoa Euskara Elkarteko kidea izanez gero).
Hamabost herritan egongo da martxan kanpaina.

Informazio gehiago: www.topagunea.org.


2012-05-22

TEKNOLOGIA BERRIAK

Gau, Donostiako Haur liburutegian seminario bat izan dugu eskola liburutegietako arduradunok. Eguneko gai-zerrendan: "Irakurketa pantailetan. Ipad erabiltzeko aplikazioak", beste batzuen artean.
Gai honekin geundenean bideo hau jarri digute:
Polita iruditu zait. Baina hau ikusitakoan... beste hau etorri zait burura:

Parregarria benetan!!

2012-05-21

Ipuin kontalaria: LUR USABIAGA

Lur Usabiaga
Datorren asteazkenean, hilak 23, ipuin unea izango dugu mediatekan LUR USABIAGA ipuin kontalariaren eskutik. Bostgarren mailako ikasleak izango dira emanaldiaren entzuleak.
IBAIZABAL editorialaren bidez gauzatu da ekintza hau.

Ordua: 9:30etan

2012-05-14

EUSKARA GIDA

Donostiako Udalaren Euskara Zerbitzuak orain dela urte batzuk euskarazko kultur produktuen gida bat kaleratzen du urtero. Gida hau oso interesgarria da bai eskola liburutegietarako baita irakasle eta gurasoentzako ere.
Paper formatoan zein pdf formatoan eskura daiteke. Bertan, hau, gazte zein helduei zuzendutako produktuak kontsultatu eta eskuratu ahal izango ditugu; besteak beste, aldizkariak, komikiak, liburuak eta hiztegiak, musika, DVDak, multimedia edukiak, denbora pasako joko eta jolasak eta gurasoentzako nahiz euskara ikasteko material berezitua.
  

2012-05-08

Kanta bat: GOIZEKO EURI ARTEAN

ORTOGRAFÍA BÁSICA DE LA LENGUA ESPAÑOLA



Gaur, R.A.E.k (Real Academia de la Lengua Española)  "Ortografía básica de la lengua española" aurkeztu du.
Aurrekoaren arau berberak ditu baina era laburrago eta arinagoan. Ikasleek erabil dezaten pentsatuta dago.
Hamahiru eta hamalau urte bitarteko 200 bat ikasle inguru liburuaren aurkezpenera joan dira. Bertan zeuden akademikoekin eraman dituzten zalantzak argitzen saiatu dira.


2012-05-06

WEBGUNE BERRI BAT: www.hizkimizki.com

http://www.hizkimizki.com/
1.806 hiztegi txiki, hizkuntzen arteko elkarbizitza eta ezagutza sustatzeko. Topaguneak 43 hizkuntza konbinatzetik sortzen diren hiztegiak 'ekoizten' dituen webgunea aurkeztu du: www.hizkimizki.com Seguruenik, historian zehar inori ez zaio tokatu 'nik etxe bat behar dut' esaldia Afrika Iparraldeko amazigh edo berbereen hizkuntzatik, tamazightetik, Hego Amerikako zenbait herrialdetan mintzatzen den aymarara itzultzea. Inor horren premian balego, ordea, badu nora jo: Topagunea Euskara Elkarteen Federazioak sortu duen hizkimizki.com webgunera.
05.05.12 - 02:17 - DIARIO VASCO 
N. AZURMENDI | DONOSTIA.

2012-05-04

ABENTUREZ BETETAKO EGUNA BORDARIN

Hona hemen "ABENTUREZ BETETAKO EGUN"-ean egindako zenbait argazki. Ekintza hau apirilaren 27an ospatu zen.

BATBIRULAU!

"Lehen ‘Abrite portas, klis-klas!’ esan, eta lapurren haitzuloko atea irekitzen zen, iraganeko altxor preziatuak. Orain ‘Abrite portas, klis-klas!’ esan, eta etorkizuneko altxorrak zabalduko zaizkizu, euskaraz nahiz munduko edozein hizkuntzatan sortutako liburuak: KLIS-KLASIKOAK!"
Lelo horrekin zabaltzen dira Klis-klasikoak bildumako lehen liburuak
Lehenengo bilduma honetan  Pinotxoren abenturak (Carlo Collodi, Jokin Mitxelena), Txan Fantasma (Mariasun Landa, Jon Zabaleta),   Indianoa (Gregorio Muro, Francisco Fructuoso) eta .Maria Goikoak Batbirulau (Anjel Lertxundi, Antton Olariaga)
Azken hau da, hain zuzen, gaur aurkeztu nahi duguna. Honetan kantak, olerkiak, asmakizunak, aho-korapiloak, ipuinak...aurkituko dituzue. Hona hemen adibide bat:
 Mediatekan bilduma honetako liburu guztiak aurkitzerik duzue.


2012-05-02

EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO IRAKURKETA PLANA

Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak Legebiltzarrean Euskal Autonomia Erkidegoko Irakurketa Plana aurkeztu du; ekimen horren bidez, irakurketa gizartearen kultura eta hezkuntza lehentasunetako bat bihurtu nahi du eta Erkidegoa garatzeko eragiletzat hartu du. Irakurketa Euskal Planak, jarduera hori sustatu nahi du Euskadi garatzeko eragile moduan
Eusko Jaurlaritzak Germán Sánchez Ruipérez Fundazioaren aholkularitza izan du dokumentua egiteko; dokumentu horretan, irakurketa XXI. mendean Euskadin lana eta aberastasuna sortzeko bitartekorik onena dela adierazteaz gain, adimenari probetxu ateratzeko ezinbesteko tresna dela diote, eta adimena lehengaia dugu informazioaren gizartean.

klik egin

(Informazio gehiago)

Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...