Martxoan, Hondarribiko Haur eta Lehen Hezkuntzako ikasleek, Itsas Etxea Auditoriumean, "Euskara zine aretotara, Tinko" programaren barruan, ondoko pelikula hauek ikusteko aukera izango dute:
- Martxoaren 1ean, Tarzan, 5. mailako ikasleentzat
- Martxoaren 6an, Tarzan, 6. mailakoentzat
- Martxoaren 14an, Koko 2 Dragoi txikia, Haur Hezkuntzako 4 eta 5 urteko ikasleentzat
Hondarribiko ikastetxeetako Lehen eta Haur Hezkuntzako ikasleentzat euskarazko zinea eskaintzea da helburua,
Udalak ikasleentzat antolatzen diren jarduera pedagogikoen barne.
PELIKULEN SINOPSIAK
Afrikako oihanera egindako espedizio batean, munduko arazo
energetikoa konponduko duen mineral baten bila ari diren John Greystoke
eta bere emaztea helikoptero istripu batean hiltzen dira. Beraien seme
txiki J.J. (Tarzan) bakarrik ateratzen da bizirik. Gorila talde batek
haurra aurkitzen du eta beraiena balitz bezala onartzen dute, oihaneko
lege gogorrak irakatsiz. Ikasitakoa praktikan jarri beharko du Tarzanek,
handitzean bere oihana gizaki maltzurrengandik defendatu beharko du
eta.
Safari animatu ikusgarria paisaia exotiko bizi-bizian, Tarzan akzioz
beteriko bidaia ederra da bikainki irudikatutako mundu batean.
Film honetan, Edgar Rice Burroughsen pertsonaiari bizia emateko, lehenengoz erabiltzen da motioncapture teknika Natura eta animaliak babestearen garrantzia transmititzen du filmak.

Koko dragoitxo maitagarriaren abenturen bigarren zatia da film hau.
Koko eta Oskar kanpotarrak dira Dragoi uhartean. Koko, hegan egiterik ez
duen dragoi-hegalaria da; Oskar, berriz, barazkijalea bihurtzea erabaki
duen haragijalea. Bi lagunek izugarrizko abenturak biziko dituzte
Matilda arantzurdearekin; hirurek, abenturaz abentura forma eta tamaina
ezberdinetako dragoiak ezagutuko dituzte.
Txikienentzat film aproposa, kolore biziko animazio zoragarri bat ikusiz
adiskidetasuna eta talde lana bezalako baloreak jasotzeko aproposa.