Mostrando entradas con la etiqueta Idazleak. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Idazleak. Mostrar todas las entradas

2018-05-16

MAITE FRANKO BITERIN

Joan den asteazkenean, maiatzak 9, Maite Frankoren bisita izan zuten 2. mailako ikasleek Biterin. "Ixone Ixilik" liburuaren inguruko istorioak entzun eta bestelako kontakizunak bizi izan zituzten. 
Ederki asko pasa zuten argazkietan ikus dezakezuen bezala. Mila esker Maite!!

 

2018-03-18

ANTTON KAZABON BORDARIN

Antton Kazabon idazlea eskolan izan da 4. mailako ikasleekin. Bere hiru liburu irakurri ondoren, idazlea hurbiletik ezagutzea eta entzutea, guztiontzat oso esperientzia aberasgarria izan da.
Hiru saio oparo egin ditu gurekin. Ikasleen hitzetan, "saio txistoso eta dibertigarriak izan dira"; galdera-erantzunak, txisteak, asmakizunak, bertsoak, aho-korapiloak... tartea izan dute solasaldi hauetan. Anttonen maleta oso betea zegoen!!              
                                   ESKOLARA ETORRI ZEN
                                   IDAZLE SUPER ON
                                   BERE IZENA HAU DA
                                   ANTTON KAZABON
                                                               4.E
Eskerrik asko Antton!

2017-12-05

DURANGOKO AZOKA


Durangoko Azokaren 52. edizioa hastera doa. Sormenaren Lurraldeak, bihar, goizeko 10:15ean zabalduko ditu ateak. Abenduaren 6tik 10era, 10:30etik 22:00etara zabalik egongo da Landako Azokagunea.

400 nobedade, 240 stand eta 200 kultur ekitalditik gora izango ditugu Kultur plaza honetan.         
Sormenaren Lurraldea DA! leloarekin, kultur eragile guztiak batzen dituen espazio moduan agertu eta bertan ematen diren istorioak, ikuskizunak, abenturak... aldarrikatu nahi ditu Azokak.

Aurtengo kartelaren egilea Jose Antonio Sistiaga margolaria da. Irudiak "unibertsoaren sorrerara egindako bidaia" iradokitzen du. 

https://durangokoazoka.eus/eu/
                                              Azokako orrira joateko argazkian klikatu
                                                                  

2017-11-16

LIBURU AURKEZPENA KULTUR ETXEAN





Azaroaren 22an, Lola Sarratearen Lolita liburuaren aurkezpena izango da Hondarribiko Kultur Etxean, 19:30ean. Liburua 49 kontakizunek osatzen dute, Baztanen bizitutako bere lehen hamabi urteak abiapuntu direlarik. Informazio gehiago Berrian eta Radiokulturan (idazlearen audioa) aurkituko duzue.



 

2017-11-09

LITERAKTUM 2017



Letrekin ezinbesteko hitzordua datorkigu azaroaren 14tik 25era Donostian ospatuko den Literaktum Jaialdian.
Literaturaren inguruko menu zabala eta askotariko aukerak izango dira aurtengo edizioan: ospe handiko izenak eta perla ezezagunagoak; gaur egungo gaiei buruzko eztabaidak, bai eta filosofikoak ere. Edonork bere liburua, egilea edo jarduera topatu ahal izateko bideak proposatzen ditu Literaktumek.

Informazio guztia LITERAKTUMEN orrian topatuko duzue.



2017-10-27

UHARTEAREN ALTXORRA DONOSTIAKO SAN TELMO MUSEOAN


Uhartearen altxorra izeneko erakusketa dago ikusgai Donostiako San Telmo museoan. 
Haurrentzako eta Gazteentzako euskarazko literaturatik sortutako pertsonai, ilustrazio, gai eta garaiek osatzen dute erakusketa. 
Koldo Izagirre da erakusketa honetako edukien arduraduna eta berak egin du erakusketa osatzen duten 100 liburuen hautaketa. Bilduma ez da soilik umeentzat, publiko guztientzat pentsatua dago. Garai desberdinetako Haur eta Gazte Literatura islatzen du erakusketak eta gaika antolatua dago.

Koldo Izagirreren hitzok agerian uzten dituzte Uhartearen altxorraren ardatzak: “Testuaren artearen eta ilustratzailearen artearen batuketa uste baino maizago gertatzen da, eta hori ezagutzen ez dugun altxorra delako sortu dugu hau». Hala, literatura bera, eta hura irudikatzen duten ilustrazioak dira gai nagusia.

  • San Telmo museoan SIM
  • 2017ko urriaren 17tik 2018ko urtarrilaren 17ra
  • Asteartetik igandera, 10:00-20:00 
  • Doako sarrera
Erakusketaren xehetasunak, gidak... HEMEN

2017-05-24

TXILLARDEGI SAREAN

Jose Luis Alvarez Enparantza 'Txillardegi' soziolinguista, idazle eta pentsalari donostiarraren obra osoa digitalizatu du Jakin Fundazioak, Gipuzkoa Foru Aldundiaren Kultura Sailaren lankidetzarekin.
 Digitalizazioa hiru urteko lana izan da eta foru erakundeko Kultura Sailak eta Jakin Fundazioak sinaturiko hitzarmenaren babesean egin ahal izan da. Lan hau burututa, Txillardegiren obra osoa herritarren eskura geratzen da, "ezagutua, zabaldua, kontsultatua eta ikertua izan dadin".
 iturria: eitb.eus

http://www.jakin.eus/

2017-05-20

EUSKAL IDAZLEEN BIOGRAFIAK

Aurkezpen honetan  gure ikasleek Liburu Egunerako egin dituzten Euskal Idazleen biografiak  bildu ditugu. Lan ederra benetan.ZORIONAK!!

Haur eta Gazte Literaturako EUSKAL IDAZLEAK by Slidely Slideshow

2017-03-21

GLORIA FUERTES, "POETA DE GUARDIA"

Eta, Olerkiaren egunean beharrezkoa dugu aipatzea GLORIA FUERTES, aurten jaio zeneko ehun urte  betetzen baitira.
Bere hilobiko hitzak


1970eko hamarkadan zehar, TVEko umeentzako programa batzuetan parte hartu zuen (Un globo, dos globos, tres globos bereziki) eta, horren ondorioz, umeen poeta bihurtu zen.
Urte hauetatik aurrera, umeengandik hurbil egon zen, umeentzako nahiz nagusientzako poesiak argitaratuz.






Irudiak klik egin

"Es importante que los niños lean poesía. Y es más que importante, es necesario…"

 "Un niño con un libro de poesía en las manos nunca tendrá de mayor un arma entre ellas…”
 

2017-03-16

FERNANDO MORILLO BORDARIN

Asteartean, seigarren mailako ikasleek Fernando Morilloren bisita izan zuten.
Aldez aurretik,  idazlearen honako liburu hauek irakurri dituzte:
Fernandoren saioak izugarri politak eta atseginak iruditu zitzaizkigun, une guztietan ikasleen arreta eta interesa lortuz.
MILA ESKER eta hurrengo bat arte!

2017-03-02

2016-2017 ko LIBURUAREN EGUNA ABIAN DA

2016-2017 ikasturteko Talaia Eskolako LIBURUAREN EGUNA martxan da.
Ikasturte honetako Liburuaren Eguna prestatzen hasiak gara dagoeneko. Gogoratzen duzuenez, iaz Roald Dahlen urtemuga zela eta, bere inguruan aritu ginen. Aurten, EUSKAL IDAZLEAK eta beraien obrak ezagutzeko aukera izango dugu, Haur eta Gazte Literaturan, "GEU ERE IDAZLE" lelopean.
Gure lana gauzatzeko lagungarria izango delakoan, honako wix hau prestatu dugu.
Klikatu irudian ea zer iruditzen zaizuen!!

https://talaialhliburutegia.wixsite.com/euskal-idazleak
Irudian klik egin
Ya preparados para comenzar con la actividad que organizamos para celebrar el Día del Libro en Talaia. 
Como bien recordaréis, el curso pasado lo dedicamos al centenario de Roald Dahl .
El presente curso queremos dar a conocer a nuestros alumn@s los escritores de Literatura Infantil y Juvenil en euskera. El lema que utilizaremos: "GU ERE IDAZLE" "YO TAMBIÉN ESCRITOR".
Para llevar a cabo nuestro trabajo pensamos que será de gran ayuda la wix que hemos preparado.
Pinchad en la imagen a ver que os parece!!



2017-02-10

IÑAKI ZUBELDIAren BISITA

Gaur, laugarren mailako ikasleek Iñaki Zubeldiaren bisita izan dute. Berak idatzitako lau liburu irakurri ondoren, Martetarrak Zarautzen, Eskola sorgindua, Tximu bat klinikan eta Zestoako loroa,  solasean aritu gara oso gustura. Iñaki atsegina da oso, primeran azaldu dizkie ikasleei bere bizitza eta liburuen pasadizoak hamaika galderari erantzuna emanez.
Zestoako loroa dela, momentuz, bere azken liburua komentatu digu eta lehena, Euskaldun bat Marten. Guztira, 37 liburu ditu argitaratuak.
Eskertzekoa da eduki duen pazientzia liburu guztiak sinatzen, lagun asko gara eta!!
MILA ESKER IÑAKI!!

2017-01-11

liburu bat: "LAS AVENTURAS DE KANIDE-LA CEREMONIA DEL FUEGO"

Pasa den hilabetean, Verbum Editorialak Iñaki Sainz de Murietak idatzitako "Las aventuras de Kanide. La ceremonia del fuego" liburuaren bi ale helarazi zizkigun gure mediatekan izateko.
Guk, gure blogaren bidez eskerrak luzatu nahi dizkiegu bai editorialari eta baita idazleari ere egindako opariagatik. MILA ESKER!

Idazlearen eskutitzak  horrela dio:
 

"Lankide agurgarriak,
Euskal ikastetxe publikoetako irakaslea izanik, plazer handia da niretzat "Las aventuras de Kanide-La ceremonia del fuego" liburuaren 2 ale erraztea, hemendik aurrera zuen Mediatekaren titulu berria izango delakoan esperoz. Aipatzekoa da hau "Energia Olatuak. DSS2016"ak luzatutako laguntzarik gabe ezin izango zela posible izan, horri esker 150 ale banatu  ahal izango baitira Gipuzkoako hainbat ikastetxe eta liburutegietan.
Honen  ondorioz, eskertuko nizueke minutu batzuk hartzea eta jarraian erraztutako etiketak erabiliz honen berri sare sozialetan hedatzea, ekimenaren kontrola eta hedapenean laguntzeko.
Eskerrik asko zuen arretagatik. Laster arte."
Iñaki Sainz de Murieta
Facebook: www. facebook. com/dss2016
Twitter:@DSS2016
Instagram:@dss2016
www.sainzdemurieta.com


 El mes pasado la Editorial Verbum nos hizo llegar dos ejemplares del libro escrito por Iñaki Sainz de Murieta titulado "Las aventuras de Kanide. La ceremonia del fuego"para nuestra mediateca.
Queremos agradecer desde nuestro blog,  tanto a la Editorial como al escritor por el bonito detalle. MILA ESKER!

Esta es la carta:
"Como docente de la red pública vasca. tengo el placer de entregaros 2 copias del libro "Las aventuras de Kanide-La ceremonia del fuego", que espero pase a dormar. a partir de ahora, un nuevo título en vuestra mediateca. Esto no habría sido posible sin la ayuda "Olas de Energía. DSS2016", ya que gracias  a su dotación económica se van a poder entregar 150 ejemplares a distintos colegios y bibliotecas públicas de Guipúzcoa. 
Es por eso que os pido que os toméis unos minutos para dar noticia de ello a través de las redes sociales usando las etiquetas que aparecen a continuación, para ayudar a su control y difusión.
Muchas gracias por vuestra atención. Hasta pronto. "

Iñaki Sainz de Murieta

2016-11-02

FILMAK ITSAS-ETXEAN

 Datorren larunbatean, Roald Dahl-en "ERRALDOI ON MIRAGARRIA" liburuan oinarritutako filma jarriko dute Itsas-Etxean. 
 

MI AMIGO EL GIGANTE

Azaroak 5, larunbata

Itsas-Etxean
20:00etan
Gaztelaniaz 
4 €


 
OZZY

Azaroak 13, igandea
Itsas-Etxean
18:00etan 
Euskaraz  
3 €

2016-10-21

VIRGINIA GILekin solasean. "EN LA CALLE MAYOR"


Datorren asteazkenean, hilak 26, arratsaldeko 19:30etan herriko Obispo Hotelean, Virginia Gilekin   bere liburari buruz hitz egiteko aukera izango dugu, "EN LA CALLE MAYOR" .
Bere liburuaz gain, Talaia eskolak eskertu nahi dio Virginiari,  Roald Dahl-en erakusketa antolatu zenean,  bere blogean egindako sarrera.
¡MILA ESKER VIRGINIA!

El próximo miércoles dia 26, a las 19:30 en el Hotel Obispo tendremos la oportunidad de hablar con Virgini Gil sobre su libro "EN LA CALLE MAYOR" . 
Además de su libro, desde la Talaia eskola, queremos agradecer a Virginia la entrada que realizó en su blog referente a la exposición que organizamos sobre Roald Dahl. 
¡MILA ESKER!

2016-09-28

ROALD DAHLen BIOGRAFIA

Roald Dahlen urteurrena dela eta TCM erreportaiek egindako dokumenala erakutsi nahi dizuegu, aurreko ikasturtean landutakoa primeran isladatzen baitu.

2016-07-28

GLORIA FUERTESen URTEURRENA

 Gloria Fuertes  jaio zeneko 99 urte betetzen direla gaur gogoratzen digu Google-k.

Hona hemen bere biografia:

2016-06-20

PATXI ZUBIZARRETA ESKOLA LIBURUTEGIEKIN

Hona hemen hilaren 16an, Patxi Zubizarreta idazleak BERRIA aldizkarian idatzitako artikulua:
"EUSKAL KULTURAREN SETIOAREN ISTORIOAK".

Artikulu benetan interesgarria, batez ere, eskola liburutegi baten inguruan aritzen garenontzat. Azkeneko paragrafo hau azpimarratu nahi dugu:
...

"Ez dakit: kontu korapilatsua eta labaina dugu honakoa, baina zintzo-gaizto, uso-otso auzian sartu gabe —edo bete-betean makur sartuta— ez nuke amaitu nahi isilean hazten ari den baso horri buruz bi auzi salatu gabe: alde batera, benetan penagarria da Eusko Jaurlaritzak eskola liburutegiak ixteko hartu duen erabakia, benetako setioa ixilka sortzen ari den eta ezinbestekoa zaigun irakurlegoaren kontra (hain zuzen ere Eusko Jaurlaritzaren beraren eta Euskal Idazle Elkartearen bitartez eskolaz eskola gabiltzanok, ondotxo dakigu liburutegia dela eskolaren bihotza, irakurleen mintegi eta haztegia, baldin eta basoa sortuko bada...); eta, beste aldera, oso kezkagarriak dira Bizkaiko Foru Aldunditik etorri diren murrizketak, izan ere 18 eskola Galtzagorri elkartearen bitartez garatzen den Book Trailer Lehiaketarik gabe geratu baitira, eta gazteei dagokienean dena inondik ere gutxi da. Ez dakit idazle gaiztoak edo gaiztoegiak behar diren, mozorro festa honetan manerak eta formak estereotipatuegiak ez ote dauden, espantu gehiegi ez ote dagoen, baina kulturaren egoera setiatzea eta gaiztotzea geure buru berez ahulari harrika egitea da."

2016-05-04

ERAKUSKETA PREST!

Eta azken ikutuak ematen ari ginela... lehenengo bisitariak agertu zaizkigu. A ze sorpresa sartzen ikusi ditugunean... JAPONIARRAK!!
 (Gauza da, gure erakusketaren aretoa Turismo bulegoaren goiko solairuan dagoela...)

2016-05-03

ROALD DAHLen ERAKUSKETA

Talaia, Udal Liburutegiarekin batera, idazlearen jaiotzaren mendeurrena ospatzeko ERAKUSKETA bat antolatzen  ari da Arma Plazan.
1990ean hil zen hirurogeita hamalau urterekin, baina,  bere istorioak gaur egun inoiz baino biziagoak daudela esan dezakegu.
Roald Dahl-en biografia, lanak, pertsonaiak ... baita eskola eta institutuko ikasleek egindako eskulanak ere ikusiko dituzue bertan.

Ilusio handiz prestatu dugu ERAKUSKETA hau zuen gustukoa izango delakoan.
 
Hemen dituzue erakusketarako prestatu diren triptikoak.
Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...