Mostrando entradas con la etiqueta eskola publikoa. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta eskola publikoa. Mostrar todas las entradas

2017-05-29

ESKOLA LIBURUTEGIEN S.O.S

Eskoletako liburutegien egoera ikusirik, blog honetara ekarri nahi izan dugu Donostiako Ikastetxe Publikoko Zuzendariek Hezkuntza Ordezkaritzara bidalitako idatzia. 
IDATZI HONEKIN ERABAT ADOS GAUDELA AZPIMARRATU NAHI DUGU, azken urteotan gure eskolako mediatekan ere egin den lana galtzeko arriskuan ikusten baitugu. 
Egia da, orain arte lanaldi osoan arduradun bat izan duela eskolak. Hala eta guztiz ere, argitu behar dugu eskolaren tamainagatik, ez garela egoera abantailatsuan egon zerbitzu honetaz eskolako 3. mailatik aurrerako ikasleek besterik ez baitute disfrutatzen.
Beraz, orain, arduradunaren jubilazioarekin,  lanaldiaren murrizketa datorkio eskolari. Eskolan aritzen garenok badakigu zer suposatuko duen honek. Eskolan aritzen garenok ikusi dugu gure mediateka bizirik, ikasleek hartu dituzten ohiturak, orain arte antolatu diren ekintza guztiak... 
Eta orain zer? Dena pikutara? Zein erraz!

GIPUZKOAKO HEZKUNTZA ORDEZKARITZA
DELEGATU ANDEREA
Gema Gonzalez de Txabarri
                                                                
 Arduradun hori:
 Ikasturte honetan, aurrekoetan bezala, egunez egun liburutegi mediatekei erabilera anitza eman zaie. Gure ikasleentzat, bere garapenean aurrera egiteko, espazio hezitzaileak dira. Bertan irakur zaletasuna piztu, irakurketa landu, sormena garatu, informazioa eskuratu, etxerako lanak egiteko espazioa eskaini, teknologia berriak erabiltzeko aukera luzatu, maileguak egin, jakinduria osatu… bezalako ekintzak egiten dira.
Lan hau oso zaila izan da lanaldi erdiko arduraduna soilik izan den ikastetxeetan, baina ahal izan den neurrian aurrera egiten saiatu dira.
Datorren ikasturteari begira, liburuzaina lanaldi erdiz izan duten ikastetxeek  figura hau galduko dutela jakinarazi zitzaigun eta ez gaude erabaki horren aurrean eskuak gurutzatuta gelditzeko prest.
Isileko lan handia egiten da liburutegi-mediateketan eta horren onuradun ikasleak, irakasleak, familiak eta auzoa bera dira. Ez al du urtetan aurrera eraman den proiektu honek aurrera jarraitu ahal izateko inbertsio minimo bat merezi?
Zuen erabakia berraztertu eta ikastetxe guztietan liburuzainaren figura ezartzea eskatzen dizuegu, ikastetxeetan hezkuntzan ereindako ahalegin guztien fruitua herriak berak jasoko baitu.
                                  DONOSTIAKO ESKOLA PUBLIKOETAKO ZUZENDARIAK
Donostian, 2017ko maiatzaren 18an


iturria: BEGEL

2017-01-18

ESKOLA LIBURUTEGIAK, ZERTARAKO?

Gaur, BEHINOLA aldizkariak abenduko edizioan, Eskola-Liburutegiei buruz egindako artikulu interesgarria ezagutarazi nahi dizuzegu.
Eskola-liburutegien egoerari eta etorkizunari buruzko mahai-ingurua. Solaskideak: Iñaki Markotegi (Gipuzkoa); Amaia Henebutte (Lapurdi) eta Idoia Sobrino (Nafarroa).

klik egin
 "Haur eta gazteen artean irakurketa sustatzeko hainbat bide eta modu daude, baina horretarako baliabideen artean ezinbestekoak dira eskola-liburutegiak ere. Euskal Autonomia Erkidegoko eskola-sare publikoan ACEX programaren bidez kudeatu dira eskola-liburutegiak azken 20 urteotan. 2016an, ordea, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak jakinarazi du datorren urterako ACEXeko jardunaldi erdiko proiektu guztiak kentzea erabaki duela. Bizkaiko (65), Gipuzkoako (30) eta Arabako ikastetxe publikoetan izango du eragina, eta datozen urteetan gainontzeko ikastetxeetara zabalduko da. Eskola-liburuzainek eta hezkuntza komunitateak, oro har, gogor salatu dute erabakia eta Eusko Legebiltzarrean ez ezik, hainbat udaletako osoko bilkuretan ere eztabaidatu da gaiaren inguruan. Bide horrek, eskola-liburutegirik gabeko hezkuntza sistemarantz garamatzala ikusita, gaia mahai gainean jartzea erabaki dugu. Zertarako behar dira eskola-liburutegiak? Nolakoak dira eskola-liburutegirik gabeko eskolak?"
                         
                                             Artikulu osoa

2016-05-30

EUSKAL ESKOLA PUBLIKOAREN JAIA

Datorren ekainak 5, igandea, Hendaian ospatuko da Euskal Eskola Publikoaren jaia. "EMAZU ESKUA" lelopean.

 
 
"Lelo honen bidez irudikatu nahi dugu elkarri eskua eta elkarri Euskara emateak duen garrantzia gure hizkuntzaren etorkizunerako. Hori dela-eta Euskara Ipar eta Hegoaldeko ikasle, irakasle eta gurasoen arteko komunikazio-tresna izatea nahi dugu ekainaren 5ean Hendaian.
“Emazu eskua” da ere Iparraldeko eta Hegoaldeko ikastetxe publikoetako ikasleak harremanetan jartzea helburu duen egitasmoaren izena."

2015-06-03

EUSKAL ESKOLA PUBLIKOAREN JAIA 2015

Ekainaren 7an Euskal Eskola Publikoaren 24. Jaia egingo da Elgoibarren. 
Hezkuntza komunitatea biltzeko egun aparta izateaz gainera, jaiaren helburua da gizarteari jakitera ematea zein diren eskola publikoaren balio nagusiak: euskalduna, inklusiboa, solidarioa, ekitatiboa, etab. 
Aurten, balio horien transmisioan sakontzeari begira, jaia antolatzeko ardura duen batzordeak (Elgoibarko Eskola, Kalamua Guraso Elkarteak eta EHIGEk) “JATAREN KOLOREAK”
 ipuina argitaratzea erabaki du. 
 Bi eurotan salgai daude ipuinak, eta eskuratzeko jarri harremanetan BAIKARA FEDERAZIOArekin, 
943327208 telefono zenbakira deituta, edo bidali e-maila bat honako helbide honetara: baikara@baikara.org
 

El próximo 7 de junio se celebra en ELGOIBAR la 24ª fiesta de la Escuela Pública Vasca. Además de ser un día de encuentro de la comunidad educativa, con la fiesta se pretende trasladar a la sociedad los valores que caracterizan a la escuela pública: euskaldun, inclusiva, solidaria, equitativa..etc. 
Este año y con el objetivo de incidir en la transmisión de esos valores, la comisión organizadora de la fiesta (Elgoibarko Herri Eskola, Kalamua Guraso Elkartea y EHIGE) ha decidido publicar el cuento “JATAREN KOLOREAK” .
El cuento está a la venta a un precio de 2 euros y para conseguirlo en  BAIKARA FEDERAZIOA llamando al teléfono 943 32 72 08 , o enviando un e-mail a la dirección baikara@baikara.org

2014-02-03

ESKOLARAKO BIDEAN

Askotan daukaguna baloratzen ahaztu egiten zaigu. Ados bazaude, ondoko irudiak arretaz begiratu...

Eskolarako bidean from talaia

GUK, ASKOZ ERRAZAGO DUGU! 

2014-01-28

AURREMATRIKULA EGITEKO EPEA/ PREMATRÍCULA

Guraso agurgarriak 
Ziur gaude zuentzat, zuen seme-alaben hezkuntza ardura handia dela. Horregatik, eskola baten hautaketak duen garrantziaz jabetuta, gure eskolaren berri eman nahi dizuegu. Horretarako, honekin batera doan informazioa bidaltzen dizuegu.
Eginiko eskaintza gustukoa baduzu, ondoan  eskatzen zaizuen dokumentazioarekin batera, zuzen zaitezte Talaia Eskolako idazkaritzara. (Baserritar etorbidea, 51- Bordari eraikina).


 

EKARRI BEHARREKO DOKUMENTAZIOA:


  • Aita eta ama edo lege-tutorearen N.A.N.aren fotokopiak (atzerritarren kasuan A.I.Z.).
  • Familia helbidearen udalak luzatutako erroldagiria (familia osoarena).
  • Familia liburu osoaren fotokopia.
  • Familia ugariaren kartilaren fotokopia,  badagokio.
  • Ikaslearen elbarritasun agiria, badagokio.
  • Ikaslearen ama, aita, tutore legalaren edota anai-arreben elbarritasun agiria, badagokio.
  • Familia unitatearen errenta agiria, Gipuzkoatik kanpo errenta aitorpena egiten badu.
  • Kontu korrontearen 20 digituak.

http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.net/r43-5473/eu/contenidos/informacion/dif3/eu_2078/matricula_primaria_secundaria.html
Irudian klikatu
MATRIKULA EPEA: 

  •  Otsailaren 3tik 14ra.
ORDUTEGIA:  

  • Goizean: 9:00tatik 12:00ak arte
  • Arratsaldean: 14:30etik 16:00ak arte.


2013-03-26

LOMCERI EZ!!

Ze modu polita aldarrikapenak egiteko!
 Txingudi BHIko irakasle talde batek Murrizketen eta  LOMCEren aurkako bertsoak abesten.

                 
Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...