Gaur,
BEHINOLA aldizkariak abenduko edizioan, Eskola-Liburutegiei buruz egindako artikulu interesgarria ezagutarazi nahi dizuzegu.
Eskola-liburutegien egoerari eta etorkizunari buruzko mahai-ingurua. Solaskideak: Iñaki Markotegi (Gipuzkoa); Amaia Henebutte (Lapurdi) eta Idoia Sobrino (Nafarroa).
"Haur eta gazteen artean irakurketa sustatzeko hainbat bide eta modu daude, baina horretarako baliabideen artean ezinbestekoak dira eskola-liburutegiak ere. Euskal Autonomia Erkidegoko eskola-sare publikoan ACEX programaren bidez kudeatu dira eskola-liburutegiak azken 20 urteotan. 2016an, ordea, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak jakinarazi du datorren urterako ACEXeko jardunaldi erdiko proiektu guztiak kentzea erabaki duela. Bizkaiko (65), Gipuzkoako (30) eta Arabako ikastetxe publikoetan izango du eragina, eta datozen urteetan gainontzeko ikastetxeetara zabalduko da. Eskola-liburuzainek eta hezkuntza komunitateak, oro har, gogor salatu dute erabakia eta Eusko Legebiltzarrean ez ezik, hainbat udaletako osoko bilkuretan ere eztabaidatu da gaiaren inguruan. Bide horrek, eskola-liburutegirik gabeko hezkuntza sistemarantz garamatzala ikusita, gaia mahai gainean jartzea erabaki dugu. Zertarako behar dira eskola-liburutegiak? Nolakoak dira eskola-liburutegirik gabeko eskolak?"
Artikulu osoa
No hay comentarios:
Publicar un comentario