MySpace Generators
Oharkabean badatoz
Abenduko azken egunak,
Eta gogoan ditugu
Urteak eman ditunak.
Asko ta asko izan dira
Aurtengo gertakizunak,
Batzutan gauza alaiak
Eta bestetan ilunak.
Baina albora ditzagun
Betiko karga astunak,
Ta etxekoekin batera
Gozatu ospakizunak.
Lekua har dezatela
Bake eta maitasunak
Besarkada bat bihotzez,
URTE BERRI ON LAGUNAK!.











