2017-01-25

ESKULANAK

Eskulanak by Slidely Slideshow

Hona hemen seigarren mailako ikasleek egindako lanak collage teknika erabiliz. OSO POLITAK!!

2017-01-24

17-18 IKASTURTERAKO MATRIKULAZIOA

 Datorren astelehenean, urtarrilaren 30rean matrikulazio epea irekitzen da, otsailaren 10era arte.

2017-01-19

URTARRILAK 20: SAN SEBASTIAN EGUNA

Irudian klikatu

Donostiarrek gehien sentitzen duten eguna da. Hiria 24 orduz eraldatzen da, Sarriegui maisuaren musikapean danborrek eta upelek arrada egiten dutenean, hiriaren historia jai-giroan eta modu koloretsuan gogoratzean.

Konstituzio Plazan bandera igotzea eta jaistea dira donostiarrentzat une zirraragarrienetako bi. Merezi du hiriko kaleetan danborradetako bati jarraitzea, goizaldean.

Haurren danborrada

Kaleko jaiaren eta danbor-hotsen artean, kolorez betetako eta emozioz gainezka dagoen danborrada ikusgarria nabarmentzen da. Urtarrilaren 20ko goizean, Donostia bakezko armadak hartuko du, 5.000 haur baino gehiagok osatutako armadak, herritarrak hunkitzeko prest. Haurren danborrada ikuskizun paregabea da.

2017-01-18

ESKOLA LIBURUTEGIAK, ZERTARAKO?

Gaur, BEHINOLA aldizkariak abenduko edizioan, Eskola-Liburutegiei buruz egindako artikulu interesgarria ezagutarazi nahi dizuzegu.
Eskola-liburutegien egoerari eta etorkizunari buruzko mahai-ingurua. Solaskideak: Iñaki Markotegi (Gipuzkoa); Amaia Henebutte (Lapurdi) eta Idoia Sobrino (Nafarroa).

klik egin
 "Haur eta gazteen artean irakurketa sustatzeko hainbat bide eta modu daude, baina horretarako baliabideen artean ezinbestekoak dira eskola-liburutegiak ere. Euskal Autonomia Erkidegoko eskola-sare publikoan ACEX programaren bidez kudeatu dira eskola-liburutegiak azken 20 urteotan. 2016an, ordea, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak jakinarazi du datorren urterako ACEXeko jardunaldi erdiko proiektu guztiak kentzea erabaki duela. Bizkaiko (65), Gipuzkoako (30) eta Arabako ikastetxe publikoetan izango du eragina, eta datozen urteetan gainontzeko ikastetxeetara zabalduko da. Eskola-liburuzainek eta hezkuntza komunitateak, oro har, gogor salatu dute erabakia eta Eusko Legebiltzarrean ez ezik, hainbat udaletako osoko bilkuretan ere eztabaidatu da gaiaren inguruan. Bide horrek, eskola-liburutegirik gabeko hezkuntza sistemarantz garamatzala ikusita, gaia mahai gainean jartzea erabaki dugu. Zertarako behar dira eskola-liburutegiak? Nolakoak dira eskola-liburutegirik gabeko eskolak?"
                         
                                             Artikulu osoa

2017-01-16

MAITE FRANKO BORDARIN

Pasa den ostiralean, Maite Franko ipuin kontalariaren bisita jaso zuten 3. mailako ikasle guztiek. Primeran pasa zuten ikasleek eskainitako ipuinak entzuten eta antzezten ere. Mila mila esker Maite.

"HAURTXO POLITA" kanta

Hona hemen gure kanta politenetako bat musika beltzaren doinuaz.
Ederra benetan!!

iturria: naiz: Berriola

2017-01-11

liburu bat: "LAS AVENTURAS DE KANIDE-LA CEREMONIA DEL FUEGO"

Pasa den hilabetean, Verbum Editorialak Iñaki Sainz de Murietak idatzitako "Las aventuras de Kanide. La ceremonia del fuego" liburuaren bi ale helarazi zizkigun gure mediatekan izateko.
Guk, gure blogaren bidez eskerrak luzatu nahi dizkiegu bai editorialari eta baita idazleari ere egindako opariagatik. MILA ESKER!

Idazlearen eskutitzak  horrela dio:
 

"Lankide agurgarriak,
Euskal ikastetxe publikoetako irakaslea izanik, plazer handia da niretzat "Las aventuras de Kanide-La ceremonia del fuego" liburuaren 2 ale erraztea, hemendik aurrera zuen Mediatekaren titulu berria izango delakoan esperoz. Aipatzekoa da hau "Energia Olatuak. DSS2016"ak luzatutako laguntzarik gabe ezin izango zela posible izan, horri esker 150 ale banatu  ahal izango baitira Gipuzkoako hainbat ikastetxe eta liburutegietan.
Honen  ondorioz, eskertuko nizueke minutu batzuk hartzea eta jarraian erraztutako etiketak erabiliz honen berri sare sozialetan hedatzea, ekimenaren kontrola eta hedapenean laguntzeko.
Eskerrik asko zuen arretagatik. Laster arte."
Iñaki Sainz de Murieta
Facebook: www. facebook. com/dss2016
Twitter:@DSS2016
Instagram:@dss2016
www.sainzdemurieta.com


 El mes pasado la Editorial Verbum nos hizo llegar dos ejemplares del libro escrito por Iñaki Sainz de Murieta titulado "Las aventuras de Kanide. La ceremonia del fuego"para nuestra mediateca.
Queremos agradecer desde nuestro blog,  tanto a la Editorial como al escritor por el bonito detalle. MILA ESKER!

Esta es la carta:
"Como docente de la red pública vasca. tengo el placer de entregaros 2 copias del libro "Las aventuras de Kanide-La ceremonia del fuego", que espero pase a dormar. a partir de ahora, un nuevo título en vuestra mediateca. Esto no habría sido posible sin la ayuda "Olas de Energía. DSS2016", ya que gracias  a su dotación económica se van a poder entregar 150 ejemplares a distintos colegios y bibliotecas públicas de Guipúzcoa. 
Es por eso que os pido que os toméis unos minutos para dar noticia de ello a través de las redes sociales usando las etiquetas que aparecen a continuación, para ayudar a su control y difusión.
Muchas gracias por vuestra atención. Hasta pronto. "

Iñaki Sainz de Murieta
Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...