2013-02-28

ELKARRI IPUINAK IRAKURTZEN 3.C+5.D

... eta beste saio bat egin dugu gaur. ZORIONAK hirugarren mailako irakurleei, primeran egin baitute ipuinaren irakurketa.

 

2013-02-27

ALFONBRAREN AZPIKO ISTORIOAK

Hemen dugu berriro "LOS MISTERIOS DEL SEÑOR BURDICK" liburuarekin egindako beste lan bat.
Oraingoan 5. Cko ikasleek beste irudi bat aukeratu dute eta "ALFONBRAREN AZPIAN" izenburuarekin  honako hasiera eman diote:
"Bi aste igaro ondoren berriro gertatu zen...". 
Hasiera bera dute lan guztiek, istorioak aldiz, oso desberdinak suertatu dira. Hemen duzue asmatutako istorioak irakurtzeko aukera. Ea gustatzen zaizkizuen!

"LOS MISTERIOS DEL SEÑOR BURDICK"
CHRIS VAN ALLSBURG
 ISBN: 9789681651145

2013-02-24

OLERKIEN EGUNA PRESTATZEN

Urtero bezala eta Liburuaren Eguna ospatzeko,  ekintza batean murgilduta gaude dagoeneko. Gogoan izango duzue iazko gaia, ABENTURAK. Aurten, buruari dexente eragin ondoren, OLERKIAK aukeratu ditugu. Eskolako ikasleak olerki liburuak irakurtzen eta olerkiak ikasten ari dira. Etxetik  ere, gurasoen laguntzaz, olerkien bilduma bat lortuko dugu.
Apirilaren 26an, OLERKIEN EGUNA ospatuko dugu Bordarin eta denon artean  errezitatzeari ekingo diogu. Egun hauetan ekintza honi buruz, informazio gehiago izango duzue.

Eta guzti honekin oso lotuta dagoenez, pasa den astean "XLSemanal"ean Juan Manuel de Pradak idatzitako artikulo bat irakurtzera gonbidatzen zaituztet.
Horrela hasten da:

RECITANDO POEMAS

 "Anda en estos días mi hija estudiando algunos poemas que le han encomendado recitar en clase. Cuando me lo dijo me llevé una grata sorpresa, pues daba por hecho que las modernas técnicas pedagógicas habían anatemizado tales ejercicios nemotécnicos; e, inevitablemente, rememoré aquellos días en que, a una edad parecida a la suya, empecé yo también a aprender algunos poemas de memoria... Poemas que me han acompañado siempre, como compañeros del alma, y que todavía acuden a mis labios, en las vicisitudes más diversas, como acuden los suspiros o las risas, con una espontaneidad que parece brotada de los propios genes y no de una lección bien aprendida"

 Juan Manuel de Prada. "Recitando poemas"

2013-02-22

JONen AGURRA

Pasa den ostiralean, otsailak 15ean, eskolako mediatekan urte betez laguntzaile aritu den Jon Lasagak  praktikak bukatu zituen. Azkeneko eguna zuenez eta oso pilotari ona denez, pilota partida bat Sergiok eta berak antolatu zuten. A ze giroa!!!
AGUR JON ETA ONGI IZAN!!!
 Hemen dituzue argazki batzuk:

2013-02-06

EUSKAL INAUTERIAK



Hona hemen  Mariasun Juaristik  Euskal Inauteriei buruz egin duen gloga.
 Tximeleta eta sagarren gainean klikatuz, informazioa aurkituko duzu.

Glogaren helbidea:

http://jasmariasunfer.edu.glogster.com/carnavales-2012/

  Iturria: BEGEL
                                                          

2013-02-01

"KUKUA" Kirmen Uribe

Aurten,  LIBURUAREN EGUNA ospatzeko OLERKIAK aukeratu ditugu. Dagoeneko, eskolako ikasleak poemak ari dira irakurtzen zenbait ekintza burutzeko. Aurrerago honen berri izango duzue. 

Gaur   Kirmen Uribek idatzitako olerki bat ezagutarazi nahi dizuet ikaragarri polita iruditzen zaidalado. Ea zuei berdin pentsatzen duzuen! Irakurri eta behean, ikusi eta entzun:  

KUKUA

Apirilaren hasieran entzun zuen aurrena kukua.
Urduri zebilelako beharbada,
kaosa ordenatzeko joera horrengatik beharbada,
kukuak zein notatan kantatzen zuen jakin nahi izan zuen.
Hurrengo arratsaldean, hantxe egon zen basoan zain,
diapasoia eskuan, kukuak noiz kantatuko.
Diapasoiak ez zioen gezurrik.
Si-sol ziren kukuaren notak.
Aurkikuntzak bazterrak astindu zituen.
Mundu guztiak frogatu nahi zuen benetan
nota horietan kantatzen ote zuen kukuak.
Baina neurketak ez zetozen bat.
Bakoitzak bere egia zuen.
Fa-re zirela zioen batek, Mi-do besteak.
Ez ziren ados jartzen.
Bitartean, kukuak kantari jarraitzen zuen basoan:
ez si-sol, ez fa-re, mi-do ezta ere.
Mila urte lehenago bezala,
kukuak kuku, kuku kantatzen zuen.

Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...