Mostrando entradas con la etiqueta Baliabideak. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Baliabideak. Mostrar todas las entradas

2017-06-03

MEDIATEKAK ARRISKUAN

Hemen duzue Zuhaizti eskolak egindako bideoa. Bertan Mediatekako arduradunak Euskal Eskola Publikoetan mantentzea aldarrikatzen da.
Espero dugu iritsi behar den tokira iristea ea gauzak birplanteatzen diren eta benetan funtzionatzen ari diren proiektuak bizirik mantentzen uzten diguten!!
Talaia Bordari Mediatekatik txalo bero bat!!


2017-05-24

TXILLARDEGI SAREAN

Jose Luis Alvarez Enparantza 'Txillardegi' soziolinguista, idazle eta pentsalari donostiarraren obra osoa digitalizatu du Jakin Fundazioak, Gipuzkoa Foru Aldundiaren Kultura Sailaren lankidetzarekin.
 Digitalizazioa hiru urteko lana izan da eta foru erakundeko Kultura Sailak eta Jakin Fundazioak sinaturiko hitzarmenaren babesean egin ahal izan da. Lan hau burututa, Txillardegiren obra osoa herritarren eskura geratzen da, "ezagutua, zabaldua, kontsultatua eta ikertua izan dadin".
 iturria: eitb.eus

http://www.jakin.eus/

2017-02-17

SLEEPTAK kanala

https://www.youtube.com/user/Sleeptak
Irudian klikatu

Youtuben euskarazko edukiak aurkitzea zaila izaten da askotan.
 Horrekin konturatuta, haurrentzako euskarazko kanal bat egiten hasi zen Zuri:
SLEEPTAK kanala. 
Bertan, eskulanak, errezetak, esperimentuak, matematika ...
Sartu eta ONDO PASA!!


2016-07-01

HOBELEX

UZEIk, Terminologia eta Lexikografia zentroak,  Hobelex zuzentzaile ortografikoa eta lexikoa atera berria du. Tresna honek, euskaraz akats ortografikorik gabe eta, gainera, lexiko zuzen eta eguneratuarekin idazten laguntzen du.

UZEI, el Centro de Terminología y Lexicografía, acaba de presentar Hobelex, un corrector ortográfico y léxico. Esta herramienta  ayuda a escribir en euskera sin faltas ortográficas y con un léxico correcto y actualizado.

2016-06-02

eLiburutegia HANDITZEN/ eLiburutegia CRECIENDO

eLiburutegiak domeinu publikoko 1.100 lanetik gora barneratu ditu bere katalogoan, euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez.

  •  Domeinu publikoko lanak norberaren gailuan gorde daitezke, iraungitze datarik gabe 
  • Euskal diasporako kideek eska dezakete dagoeneko eLiburutegian alta 
  • Euskadiko Liburutegi Digitalak ere bere App-a izango du aurki 
  • eLiburutegiak pirateriaren aurkako kontzientziazioari ekingo dio interneten 
  • Erabiltzaileek 47.449 liburu mailegatu dituzte urte eta erdiko ibilbidean 

2016-05-30

BALIABIDE TEKNOLOGIKOAK EUSKARAZ

BLAGAN Hondarribiko Euskara Elkartetik, Maite Oronozek baliabide teknologikoei buruz. emandako tailer interesgarri baten berri izan dugu.
Tailer horretan, euskaraz erabil ditzakegun baliabide informatikoak aurkeztu ziren (sistema eragileak, nabigatzaileak, mugikorrak…) eta ahal den neurrian bakoitzaren ordenagailu, tableta edo mugikorreko sistema eta programak euskaraz ipintzeko aukera ezagutu.
Hona hemen dokumentua:

2016-01-29

BALOREAK LANTZEKO LABURMETRAIAK/CORTOS PARA TRABAJAR VALORES

"El cine ha llevado a la gran pantalla muchas películas en las que se tratan temas relacionados con el mundo de la educación. Continuamos ampliado esta entrada con vuestras propuestas hasta alcanzar los 45 cortometrajes para educar en valores. Con ellos, el alumnado reflexionará sobre la amistad, la solidaridad, el trabajo en equipo, el respeto a las personas…"



iturria: educacion 3.0

2015-10-27

joko bat: ZERUTIK BEGIRA

Hona hemen Gipuzkoa gehiago ezagutzen lagunduko digun joko berri bat: ZERUTIK BEGIRA, antzara jokoaren oinarrituta.
Sartu, irakurri arretaz agertzen zaizkizun testuak eta erantzunak eman.

http://www.zerutikbegira.com/

2015-10-21

2015-05-04

MEDIATEKAKO KATALOGOA IKUSGAI/CATÁLOGO DE LA MEDIATEKA

Hezkuntza Sailak web berri bat, http://opacabies.eus , prestatu du fondoak kudeatzeko Abies 2 programa erabiltzen duten  eskola liburutegietarako.  Honi esker eta lankide batzuen lanari esker, gaurtik aurrera Mediatekako katalogoa gure blog honetan kontsulta dezakezue goiko orrialde batean.


El Departamento de Educación ha apuesto a disposición de los centros docentes no universitarios que gestionen la Biblioteca Escolar con el programa Abies 2, una web en la que alojar los catálogos de sus fondos. Debido a ello, y al trabajo de algunos compañeros, a partir de hoy será posible consultar el catálogo de nuestra mediateka en  una página de nuestro blog.

2015-03-23

GURE BILDUMAK/NUESTRAS COLECCIONES

http://edu.symbaloo.com/home/mix/13ePLPjTR4
BALIABIDEAK



Gure blogean, egunez egun argitaratzen joan garen hainbat baliabide eta atsegin zaizkigun bideoak biltzea interesgarria iruditu zaigu bi webmix hauetan. Horretarako SYMBALOO erabili dugu.

Zuen gustukoak izango direlakoan, hona hemen gure bildumak:







http://edu.symbaloo.com/home/mix/13ePLQ6XIA
ATSEGIN ZAIZKIGUNAK



Os presentamos en estos dos webmix una colección de recursos y de videos que hemos ido recogiendo día a día en nuestro blog. Para ello hemos utilizado el programa SYMBALOO.

Esperamos que os gusten.


2015-01-24

BIDE HEZKUNTZA/EDUCACIÓN VIAL

Trafiko Zuzendaritzak joko interaktibo bat diseinatu du errepidean prebentzioa, erantzukizuna eta autonomia sustatzeko.
 Joko hori 8 eta 12 urte bitarteko haurrentzat da eta bere helburua errepidean prebentzioa, erantzukizuna eta autonomia sustatzea da.
Jokoa helbide honetan eskura daiteke: www.heimdaltrafikoa.eus. Heimdal jokoa bai ikastetxeetan bai familian erabiltzeko modukoa da eta PCn (Windows, Mac eta Linux) eta tabletetan erabil daiteke Linux, Android eta IOS plataformetan. Joko hori modu aktiboan eta dibertigarrian ikasteko diseinatu da.
Informazio gehiago: euskadi.net

www.heimdaltrafikoa.eus.
La Dirección de Tráfico diseña un juego interactivo para fomentar la prevención, la responsabilidad y la autonomía en el ámbito vial
Es un juego interactivo dirigido a niños y niñas de 8 a 12 años, cuyo objetivo es fomentar la prevención, la responsabilidad y autonomía en el ámbito vial.
El juego, accesible desde http://www.heimdaltrafikoa.eus/es, puede ser utilizado tanto en el entorno escolar como en el familiar, está disponible para PC (Windows, Mac y Linux) y tablets en las plataformas Linux, Android e IOS, y ha sido diseñado para aprender de manera activa y divertida.
Más información: euskadi.net

2014-12-01

eLIBURUTEGIA. EUSKADIKO LIBURUTEGI DIGITALA



eLiburutegia Euskadiko Liburutegi Digitalak, irekita dauka bere katalogoa Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko bazkide guztientzat (530.000 bazkidetik gora), eta liburu digitalak maileguan eskaintzen hasika da dagoeneko eLiburutegiaren katalogo digitalak 3.000 titulutik gora izango ditu urte amaierarako. Horretarako, Eusko Jaurlaritzako Liburutegi Zerbitzuak 25.000 lizentzia erosi ditu, bai euskarazko eta bai gaztelaniazko liburuenak. Ekimena aitzindaria da Estatuan, eta argitaletxeen nobedadeak eskaintzearen aldeko apustua egingo du.
Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarea osatzen duten 250 udal liburutegietako erabiltzaileek, baldin eta zerbitzu berri hau erabili nahi badute, euren liburutegira jo behar dute, eta eLiburutegian alta eskatu. Liburuen on line mailegurako plataforma honetara sartzeko erabiltzaile izena eta pasahitza emango diote. Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarea autonomia erkidegoko udal liburutegi guztiek osatzen dute, Donostia, Bilbo eta Santurtzikoek izan ezik. Azken hiru hauen 2015 urtean zehar sartuko dira sarean.

www.euskadi.net/eliburutegia

Gakoak jaso ondoren, irakurlea eLiburutegia plataforman sar daiteke, eta maileguan hartutako liburuak irakurtzen hasi. E-liburutegiaren mailegu baldintzak hauek dira:
  • Maileguen iraupena 21 egunekoa izango da.
  • Erabiltzaile batek gehienez bi liburu mailegatu ahal izango ditu aldi berean. Mailegua iraungi baino 5 lehenago gogorarazteko mezua jasoko du.
  • Gainera, erabiltzaile batek bi maileguez gain, erreserba bi egiteko aukera izango du
  • Mailegatutako liburua eskuragarri egon daiteke 6 gailutan eta 6 ordenagailutan aldi berean (21 egunez)
  iturria:euskadi.net

2014-11-28

JUNIE B. JONES-en WEBSITEa

Baditugu gure eskolan, Junie B. Jones liburu bildumaren  jarraitzale amorratuak. Egunero mediatekan agertzen dira Junie B.-ren abentura berriren bat eskuratzeko asmoz; baina... ez da lan erraza!. Nahiz eta bilduma honen ale asko izan, gehienetan mailegatuak egoten dira.
Ikasle guzti hauentzako dedikatzen diet blogaren sarrera hau: Junie B. Jones-en websitea.
Ingelesaz dagoenez... hizkuntza indartzeko aukera ere emango die.
Zuen gustukoa izango delakoan...irudian klikatu eta ONDO PASA!!!

http://juniebjones.com/

2014-06-24

ADIN TXIKIKOAK SAREAN/MENORES EN LA RED

http://www.pandasecurity.com/spain/about/social-responsibility/children-internet/euskera/
Interneten arriskuak gorantz doaz eta adin txikikoak zaurgarrienak dira horren aurrean. Internet maiz joko edo zaletasun bat izatetik arazo izatera pasa ohi da haurra mehatxuen gatibu bihurtzen denean.
Horretarako jarri da martxan “Adin Txikikoak Sarean” ekimena, gazteenek Internet ganoraz erabil dezaten helburua izanik. Informazio eta erantzunak aurkituko ditugu haurrek sarean topa ditzaketen arriskuei aurre egiteko.
Informazioa ikusteko, goiko irudiaren gainean klik egin.
 
http://www.pandasecurity.com/spain/about/social-responsibility/children-internet/
Cada vez son mayores los riesgos en internet a  los menores son los más vulnerables. A menudo cualquier pasatiempo o juego en internet puede llegar a convertirse en un verdadero problema.
Para ello se ha puesto en marcha la iniciativa "Menores en la red" cuyo objetivo es enseñar a los jóvenes a utilizarla debidamente.
Para ver la información pinchad en la imagen.


2014-04-30

web bat: urtesasoiak.com

http://urtesasoiak.com/
Ikastolen Elkarteak eta Labayru Ikastegiak urteko sasoi bakoitzeko ohiturak, tradizioak, kantuak eta dantzak hainbat euskarritan batzen dituen webgunea dugu honako hau.
Labayru Ikastegiak eta Ikastolen Elkarteak Urte sasoiak egitasmoa landu dute, herri egutegiaren barruan urtean zehar Euskal Herri osoan egiten diren ospakizun tradizionalen bilduma.


2014-03-17

DIDACTALIA: Hezkuntzarako baliabideak

DIDACTALIA baliabide honi esker, eta denbora alferrik galdu gabe,  ariketa mota desberdinak aurki ditzakegu  sarean: mapa elkarreragileak, kaligrafia koadernoak, etxean egiteko esperimentuak, eskulanak, matematika ariketak eta problemak, inprimatzeko mapak...Bilaketa arlo, adin edo maila arabera egin daitezke. Ikasle, irakasle edo guraso moduan eman dezakezue izena doan.
Euskaraz eta ingelesaz ere  materialik dago.

2014-02-06

liburu on line: IKUSEZINA

"IKUSEZINA", Marijn Boukaert-ek, 26 hizkuntz ezberdinetan,  idatzi duen album on line bat. 
 Denon artean konpartitzeko bidali digu.
MILA ESKER!! 
Hemen klik eginez hizkuntza aukera dezakezue.
Gaia: Jaiotza, haurdunaldia, eta ikusezina den zerbait...


2014-01-30

ELAREN MUNDUAK. Ikusi, entzun eta irakurtzeko ipuinak

www.elarenmunduak.com
Elaren munduak haurrentzako espazio interaktiboa da, modu dibertigarrian irakurketa sustatu eta euskara trebatzeko aukera ematen duena eskolatik kanpo.
Umeek ipuin interaktiboak ikusteko eta PDF formatoan deskargatzeko ahal izango dituzte. Gainera beraiek idatzitako ipuinak partekatu eta iritzia ematea ere izango dute.
SARTU ELAREN MUNDUETAN ETA ONDO PASA!!!
Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...