Mostrando entradas con la etiqueta Liburuak. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Liburuak. Mostrar todas las entradas

2018-06-08

IRAKURLEE IRAKURKETA GIDA. UDA 2018

Ikusi/Deskargatu

Aurten ere, Donostiako Udal Liburutegien sareak, bere ohiko irakurketa gida argitaratu du, udan ere irakurtzera animatuz.

Adin guztientzako gomendio literarioak topatuko dituzue.
120 izenburu bildu ditu, paperean irakurtzen dutenentzat, liburu elektronikoak irakurtzea nahiago dutenentzat. Euskaraz eta gaztelaniaz, eta adin taldeen arabera antolatuak daude.




Izenburuak Sareko Liburutegietan dituzue eskuragarri. Euskarri digitalean daudenak, e-liburutegian  http://www.eliburutegia.euskadi.eus, eskuratzeko aukera dago. 
 "Irakurketaren plazera ez da naturala; bai, ordea, amets egiteko eta imajinatzeko dugun premia. Hortaz, haurrak, gazteak eta baita helduak ere irakurtzera animatzen ditugunean, haienganatu egiten dira hitz idatzietan gordeta dauden sentimenduak, lilura eta grina... "                                                                                                     (Kepa Osoro)
                                  

2018-05-18

JON ARRETXE ESKOLAN

Jon Arretxe idazlea Bordariko mediatekan izan zen joan den asteazkenean, maiatzak 16, 6. mailako ikasleekin.
Aldez aurretik, arrakasta handia izan duen "Beti iparralderantz" (Erein) liburua gogotsu irakurri dugu. Elkarrizketa aberatsak sortu dira Afrika eta etorkinen gaiaren inguruan.

Solasaldiaren lehenengo partean, idazleak liburua idazteko oinarri hartu zuen bidaiaren argazkiak erakutsi zizkigun  eta pertsonaien nondik norakoak azaldu. Afrikako hainbat muga zeharkatu genituen, Drissa protagonistak egin bezala: Mali, Aljeria, basamortua, Maroko eta azkenik itsas artea pasatu eta Bermeora iritsi ginen.  

Azalpenaren ondoren, neska-mutilak egindako galdera guztiei jator erantzun zien, Jon Arretxek. Saioa bukatzeko, liburuak sinatu zituen. 

Erein argitaletxeko Edurneri esker antolatu ditugu saioak.
Mila-mila esker Jon, eskainitako hiru saio interesgarri eta aberats horiengatik. 


JON ARRETXE BORDARIKO MEDIATEKAN by Slidely Slideshow

2017-12-18

BEGEL IRAKURKETA GIDA GABONETARAKO

Gabonei begira Gipuzkoako Eskola Liburutegiak (BEGEL) argitaratutako Irakurketa Gida jaso dugu. Haurrentzat eta gurasoentzat hainbat proposamen aurkitu ditzakegu bertan. Irudian klikatu gomendioak ezagutzeko.

https://drive.google.com/file/d/1_hzXI9woX-b1GU3Ishnvob7PQs3Sf52_/view

2017-12-14

HONDARRIBIKO LIBURU ETA DISKA AZOKA


Abenduaren 14tik 17ra, Arrantzale auzoan, Liburu eta Diska Azoka izango da. Bertan Durangon aurkeztu berri diren nobedadeak aurkitu ahal izango dira. 
Aurten euskaraz kaleratutako liburuak ezagutu nahi badituzu, Juan Luis Zabalak egindako zerrenda kontsultatu dezakezu hemen.  

2017-11-16

LIBURU AURKEZPENA KULTUR ETXEAN





Azaroaren 22an, Lola Sarratearen Lolita liburuaren aurkezpena izango da Hondarribiko Kultur Etxean, 19:30ean. Liburua 49 kontakizunek osatzen dute, Baztanen bizitutako bere lehen hamabi urteak abiapuntu direlarik. Informazio gehiago Berrian eta Radiokulturan (idazlearen audioa) aurkituko duzue.



 

2017-11-10

MALETA BIDAIARIA

LIBURUA HARTU, orriek duten usain berezia sentitu, begiak entretenitzen hasi lerroz lerroko bidean aurrera. Parke batean paseatzen goazenean bezala. Edo itsasora irtendakoan...
Bidai baten hasiera da liburu bat. Badakigu zer utzi dugun atzean; baina bukaeran zer aurkituko dugun, nekez.
                                                            Anjel Lertxundi, Hain eskura
                         Irakurri, hamaika idazki literario irakurtzeari buruz   
                                                liburuan idatzitako testutik aukeratua

  


  MALETA BIDAIARIA bidean da aurten ere.

 

3. mailako ikasleek, istorioz, ametsez, irudimenez... betetako maleta bat eramango dute etxera. Bidai honetan haurrak ez dira bakarrik egongo, tutore, anai-arrebak, aiton-amonak... bide-lagun izango dira.
Maletan aurkituko dituzue gazte eta helduentzako liburuak, abestiak, film bat, irakurketari buruzko orientabide-gida bat, jolas bat...


Familia maletaren inguruan elkarrekin aritzeko, ikusteko, irakurtzeko gonbidapena egiten dugu. Tartetxo bat lasai hartu eta esperientzi honekin gozatu. Dena irakurtzeko aukerarik ez duzue ziurrenik izango... lasai! Aukeraketak egin: bertan dagoena ikusi, aipatu, irakurri osorik, zatika, irudikatu eta DISFRUTATU!  Hori bai!, konstanteak izan, denboratxo bat eskaini aste honetan.




LA MALETA VIAJERA está de camino un año más.

 

Los alumnos-as de 3º llevarán a casa una maleta llena de historias, sueños, imaginación... En este camino los-as niños-as no estarán solos-as, estarán acompañados por sus tutores, hermanos-as, abuelos-as... Dentro de la maleta encontrareis libros para jóvenes lectores, adultos, canciones, una película, una guía de orientación lectora para padres, un juego...

Os invitamos a reuniros alrededor de la maleta para ver, conocer y leer juntos. Elegid un momento y con tranquilidad gozad de esta experiencia. Es posible que no os de tiempo para leer todo el contenido, no importa!! Podeis hacer elecciones: ver bien lo que hay, comentad, leer textos completos, fragmentos, imaginad y DISFRUTAD!! Eso sí, es importante la constancia, dedicad a ello unos ratitos esta semana.



2017-11-09

LITERAKTUM 2017



Letrekin ezinbesteko hitzordua datorkigu azaroaren 14tik 25era Donostian ospatuko den Literaktum Jaialdian.
Literaturaren inguruko menu zabala eta askotariko aukerak izango dira aurtengo edizioan: ospe handiko izenak eta perla ezezagunagoak; gaur egungo gaiei buruzko eztabaidak, bai eta filosofikoak ere. Edonork bere liburua, egilea edo jarduera topatu ahal izateko bideak proposatzen ditu Literaktumek.

Informazio guztia LITERAKTUMEN orrian topatuko duzue.



2017-10-27

UHARTEAREN ALTXORRA DONOSTIAKO SAN TELMO MUSEOAN


Uhartearen altxorra izeneko erakusketa dago ikusgai Donostiako San Telmo museoan. 
Haurrentzako eta Gazteentzako euskarazko literaturatik sortutako pertsonai, ilustrazio, gai eta garaiek osatzen dute erakusketa. 
Koldo Izagirre da erakusketa honetako edukien arduraduna eta berak egin du erakusketa osatzen duten 100 liburuen hautaketa. Bilduma ez da soilik umeentzat, publiko guztientzat pentsatua dago. Garai desberdinetako Haur eta Gazte Literatura islatzen du erakusketak eta gaika antolatua dago.

Koldo Izagirreren hitzok agerian uzten dituzte Uhartearen altxorraren ardatzak: “Testuaren artearen eta ilustratzailearen artearen batuketa uste baino maizago gertatzen da, eta hori ezagutzen ez dugun altxorra delako sortu dugu hau». Hala, literatura bera, eta hura irudikatzen duten ilustrazioak dira gai nagusia.

  • San Telmo museoan SIM
  • 2017ko urriaren 17tik 2018ko urtarrilaren 17ra
  • Asteartetik igandera, 10:00-20:00 
  • Doako sarrera
Erakusketaren xehetasunak, gidak... HEMEN

2017-06-23

gida bat: IRAKURLEE

Donostiako Udal Liburutegiek urtero prestatzen duten gida interesgarria ezagutarazi nahi dizuegu.
0 eta 100 urte bitarteko irakurleentzako irakurketa-gida, aurten argitaratutako 120 izenburu biltzen ditu. Euskaraz eta gaztelaniaz, eta adin-taldeen arabera antolatuta.

https://www.donostiakultura.eus/images/publicaciones/irakurlee2017.pdf
Irudian klik egin

Una guía de lectura realizada por la Red de Bibliotecas Municipales de San Sebastián, para todo tipo de lectores, desde 0 a 100 años, con 120 títulos de obras publicadas en los doce últimos meses, tanto en euskera como en castellano y ordenadas por grupos de edad.

2017-06-21

DIPLOMA BANAKETA

Gaur, mediatekan bildu ditugu eskolako irakurlerik hoberenak. Gelaz gela atera ditugu izenak zerrenda osatzeko. Beraien artean "Irakurle-onenak" (maila osokoak) eta "Irakurle-onak" (gela bakoitzekoak) ipini ditugu.
Hauek izan dira sarituak:
  
 
ZORIONAK GUZTIEI ETA SEGI IRAKURTZEN!!

2017-06-20

gida bat: BIBLIOPORRAK 2017


Garai honetan, urtero bezala, hainbat gomendio eman nahi dizuegu. Oraingo honetan, Deba Goiena osatzen duten liburutegiek prestatutako  gida interesgarria, hain zuzen. Bertan, adin ezberdinetarako liburuak, musika eta filmak aurkituko dituzue, euskaraz zein gazteleraz.
Zuen interesekoa izango delakoan


Como siempre por estas fechas nos gusta recomendaros algunos libros.
En este caso os presentamos la interesante guía preparada por las bibliotecas públicas de Deba Goiena. En ella encontraréis libros, música y películas  para diferentes edades.
Esperamos que sea de vuestro interés.


2017-05-31

LIBURU GOMENDAGARRIAK





Bizkaiko ACEXetik honako gida hau gomendio batzuekin bidali digute udarako.







Beste hau, urtero bezala, lankide batzuen eskutik,  BEGEL irakurketa gida dugu:


2017-05-25

"NUR ETA HERENSUGEAREN TENPLUA" ZINERA


Lotura Films ekoiztetxearen eskutik iritsiko da pantaila handietara Nur eta herensugearen tenplua. 
Juanba Berasategik zuzendutako lana Toti Martinez de Lezearen ipuinean oinarritutakoa da.
Ekainaren 2tik aurrera izango da filma ikusgai zinema-aretoetan. Lehenago, maiatzaren 27an, aurrestreinaldia izango da, Donostian, Principe zinemetan.


Gazte abenturazale baten istorioa da. Nur, bere gurasoekin batera, Txinara joan da bizitzera. Bertan, lagun berriak egiten ditu eta gaurko egunean horietako baten urtebetetzea ospatuko dute, Guo Guo-rena hain zuzen ere. Horretarako, jolas parke erraldoi batean egin dute hitzordua eta jolastu bitartean omenduaren desagerpenaz ohartuko dira. Bere bilaketan, laberinto batean murgilduko dira eta bertatik ateratzeko, bidean aurkitutako igarkizunak ebatzi beharko dituzte eta ondorioz, topatzen joango diren herensugearen bederatzi ateak igarotzeko gai izango dira.

2017-05-18

liburu bat: "PIZTI POEMAK ETA BESTE XOMORRO BATZUK"


Hona hemen Leire Bilbaoren liburu eder bat umeak poesiarekin kontaktuan jartzeko. 
Ilustrazio poetikoak ditu, jolas egiteko eta marrazteko aproposa, baita ere umeen irudimena garatzeko oso egokia. 
Aimalia ezberdinei buruzko olerki laburrak.

PIZTIPOEMAK 

Testua: Leire Bilbao
Irudiak: Maite Mutuberria
Argitaletxea: Pamiela
Argitalpen-urtea: 2016

Hemen duzue adibide bat:



"LOREAREKIN MAITEMINDU ZELA ZIOEN ERLEA"

Zein ederra zaren
esan zion erleak loreari
eta zzzuupp
lore-hauts pixka bat 
xurgatu zion.
Ze usain gozoa daukazun
esan zion erleak loreari
eta zzzuupp
lore-hauts pixka bat
zurrupatu zion.

Txoratuta naukazu
esan zion erleak loreari 
eta zzzuupp
lore-hauts pixka bat 
hurrupatu zion.

Maite zaitut
esan zion erleak loreari
eta zzzuupp
lore-hauts pixka bat
zupatu zion.

Nirekin eramango zaitut 
esan zion erleak loreari
eta gezurraz oharturik,
zzzzuupp
lore-hostoek xurgatu zuten
erlea. 

2017-04-29

"EL SEÑOR DE LOS LIBROS"

Josek, hogei urte baino gehiago daramatza Bogotako kaleetan liburuak biltzen.
Berak esaten duenez, amari zor dio irakurketarekiko zaletasuna: “Ella me leía todas las noches. Tuve una niñez muy humilde, no tenía grandes cosas. Pero a mi madrecita le agradezco todos los días porque este fue el regalo más grande que me hizo”.


José Alberto Gutiérrez. "El señor de los libros"

2017-03-16

IRAKURRI, GOZATU ETA OPARITU egitasmoa


Euskaltzaleen elkarteek, Udalek, liburutegi publikoek eta liburu dendek elkarlanean 11. urtez antolatuko dute aurten IRAKURRI, GOZATU ETA OPARITU egitasmoa. 2017ko martxoaren 20an hasi eta maiatzaren 31ra arte iraungo du.
Aurten inoiz baino herri gehiago ari dira euskarazko irakurtzaletasuna sustatzen: guztira 52 herrik abiatu dute IRAKURRI, GOZATU ETA OPARITU. 2017an 450.000 pertsona baino gehiagok izango dute aukera “1001 mundu” ezagutzeko! 
Egitasmoaren helburu nagusiak irakurzaletasuna bultzatzea, literaturarekin gozatzea eta gozaraztea dira, irakurtzeak eta oparitzeak (zein opariak jasotzeak) dakarten gozamenaren bidez. Horregatik, prozesu aberasgarri bat eta parte hartzaileentzako abantailak proposatzen dira.

FERNANDO MORILLO BORDARIN

Asteartean, seigarren mailako ikasleek Fernando Morilloren bisita izan zuten.
Aldez aurretik,  idazlearen honako liburu hauek irakurri dituzte:
Fernandoren saioak izugarri politak eta atseginak iruditu zitzaizkigun, une guztietan ikasleen arreta eta interesa lortuz.
MILA ESKER eta hurrengo bat arte!

2017-03-13

liburu bat: "OSKARBI 21"

OSKARBI Kultur Elkarteak Bidasoaldeko hainbat idazle biltzen ditu. Elkartea sortu ondoren,  "OSKARBI 21" liburua argitaratu da non kontakizun batzuk jaso diren. Bidasoako ingurunean kokaturiko idatzien bilduma da. Guztira 22 istorio, oso ezberdinak, estilo guztietakoak. Baina guztiek amankomunean partekatzen dute zerbait: Bidasoaldea. Bidasoaldeko txoko, pertsonak, ohiturak, istorioak ...  Eta hau da, hain zuzen, bazter honetan bizi garenontzat, liburu honek duen xarma.
Irakurtzera animatzen bazarete, seguru nago, kontakizunen batean pertsonaia ezagun bat aurkituko duzuela. Gure mediatekan duzue zain!


La asociación OSKARBI está compuesta por escritores de la comarca del Bidasoa. Con su creación, se ha editado el libro de relatos OSKARBI 21. Una colección de 22 historias de estilos diferentes, pero con algo en común: la comarca del Bidasoa. La comarca del Bidasoa con sus personas, costumbres, historias... Y este es, sobre todo, el encanto de este libro para los que aquí residimos .
Si os animáis, seguro que disfrutaréis con su lectura y encontraréis algún personaje conocido.
Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...