Lotura Films ekoiztetxearen eskutik iritsiko da pantaila handietara Nur eta herensugearen tenplua.
Juanba Berasategik zuzendutako lana Toti Martinez de Lezearen ipuinean oinarritutakoa da.
Ekainaren 2tik aurrera izango da filma ikusgai zinema-aretoetan. Lehenago, maiatzaren 27an, aurrestreinaldia izango da, Donostian, Principe zinemetan.
Gazte abenturazale
baten istorioa da. Nur, bere gurasoekin batera, Txinara joan da
bizitzera. Bertan, lagun berriak egiten ditu eta gaurko egunean
horietako baten urtebetetzea ospatuko dute, Guo Guo-rena hain zuzen ere.
Horretarako, jolas parke erraldoi batean egin dute hitzordua eta
jolastu bitartean omenduaren desagerpenaz ohartuko dira. Bere bilaketan,
laberinto batean murgilduko dira eta bertatik ateratzeko, bidean
aurkitutako igarkizunak ebatzi beharko dituzte eta ondorioz, topatzen
joango diren herensugearen bederatzi ateak igarotzeko gai izango dira.

No hay comentarios:
Publicar un comentario